EUSKOBOOKS

Aisia eta giza garapena
Asiazko 6. Munduko Biltzarreko Proposamenak


Editorea: Manuel Cuenca
Laguntzailea: Cristina de la Cruz Ayuso
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 252
ISBN: 84-7485-699-X

Ezaugarriak: Asiazko Munduko 6. Biltzarrean egingo diren gogoetak aberastea da liburu honen egileen asmoa. Zientziak eta teknologiak lortu dituzten emaitzak izugarriak badira ere, guztien bizitza kalitatea hobetzeko behar diren baldintzak lortzeko saioan huts egin dela dirudien garaian, aisiak giza garapenari egin diezaiokeen ekarpenak azalduko dira biltzar honetan.

Euskal bertsogintzaz
XVIII, XIX, XXgarren mendeetako jesuita gazteek egin neurtitzak. Azterketa metrikoa


Egilea: Patxi Altuna Bengoetxea
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 180
ISBN: 84-7485-694-9

Ezaugarriak: Gutxi ezagutu eta plazaratua izan den euskal poesiaren eskola bat aurkezten digu autoreak liburu honetan, jesuitek sortutako ondare poetikoa, XVIII, XIX eta XX. mendeetan ondua, erabilia eta zati bat argitaratua. Euskal poesiaren barrutian, estimatzekoak dira horrelako ekarriak, ez bakarrik joera jakin eta desberdina susmarazten zaigulako, baizik eta olerkien kostestua ematen zaigulako, guri ikustaraziz nola eginak ziren, zertarako: misiolariek landuak misio eta gogojardunetan erabiltzeko, edota akademietan mamituak, jendaurreko bigirietan aurkezteko.

The sustainalbe development of forest: aspirations and the reality


Egileak: Jeff Burley...[et al.]
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 102
ISSN: 1137-8603

Ezaugarriak: Burley, Jeff: Introduction and overview. – Whitmore, T.C.: The case of the tropical rain forests. The sustainable development of forest: aspirations and the reality. -–Onaindia, Miren: Diversification in the use of forest resources. – Pryor, Simon: Sustainability of forests in Britain: is it a consensus, or still contentious? – Michel, Mario: Certification on the sustainable management of the Basque forestt. – Savill, Peter: Silvicultural challenges in Great Britain. – Speechly, Hugh: Criteria and Indicators – Verification and certification. – Loperena Rota, Demetrio: The environmental rights. – Bruenig, E.F.: Sustainable forestry and society: Where conflicts arise and solutions can be found. Example Tropical Rainforest. – Bermejo, Roberto: Free market or sustainable development. – Amezaga, Ibone; Thompson, Frank: Summary of the workshop discussuion. – Analytic summary.

Oxforden (Inglaterra), Oxford Forestry Institute-k (University of Oxford) eta Eusko Ikaskuntzako Natur Zientziak Sailak antolatu "Basoen garapen eramangarria: nahia eta errealitatea" mintegiko txostenak eta ondorioak aurkezten dira Naturzale aldizkariaren ale honetan. Teknikoen eta zientzilarien arteko ideia eta ikuspegi trukea gertatu zen mintegi hartan, beraren helburua basoen gestio eramangarrirako irizpideak proposatzea baitzen. Aipaturiko mintegian ukituriko alderdiak ez ziren ekonomikoak, biologikoak edo ekologikoak bakarrik izan, gizarte, politika eta legeei dagozkienak ere tratatu baitziren hartan. Hala bada, gure ustetan, argitalpen interesgarria da hau, batez ere, garapen eramangarri eta ingurugiroaren arazoez interesatzen diren guztientzat.
Informazio gehiago: www.euskoshop.com

HIZPIDE 45. zenb.
EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEAREN ALDIZKARIA



Egileak:
Hainbat
Argitaletxea: HABE
Orrialde kopurua: 127
ISSN: 1136-5714

Ezaugarriak: Ale honetan: "Erakunde pribatuetako euskara-planak: datozen hamar urteetarako markoa" Arantza Aurrekoetxea, "Euskalduntzea Ertzaintzan: oraina eta geroa" Aitor Azkuenaga, "IKERLANeko erabilera-plana eta euskalduntze-alfabetatzeak" Alex Mungia eta Karmele Zuazubiskar, etb.

LA COSTA GUIPUZCOANA, PUNTO DE PARTIDA DE LA PERSONALIDAD INGENIERIL DE D. RAMÓN IRIBARREN CAVANILLES


Egilea: José Luis Marín Balda
Argitaletxea: Delegación en Corte de la R.S.B.A.P.
Orrialde kopurua: 63
ISBN: 84-89318-93-X




Euskonews & Media 97.zbk (2000 / 10-27 / 11-3)


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved