|
1996an egin den inkesta soziolinguistikoak
argi uzten du Ipar Euskal Herrian bilakaera soziolinguistikoaren
adierazle guziek etengabe behera jotzen dutela (familiako transmisioa,
euskaldunen kopuruaren emendatze eta galtzea, euskararen ezagutzaren
bilakaera, gizartean eta familian erabiltzea). Beherako joera
hau ez da apaltzen, azkartzen da eta euskara oso egoera larrian
uzten ari da. Aldaketa hori ulertzeko bi ohar :
- familiako transmisioak ez du
ia eraginik.
- Irakaskuntzan egin diren indarrak,
azken hogeita hamar urteetan, nolabait familiako transmisioaren
eraginkortasun eskasa ordezkatu du. Baina hau ez da nahikoa euskararen
beherako joerak gora egin dezan.
Antolaketa eskemari esker, hizkuntza
antolaketa orokor bat asmatzen eta gauzatzen laguntzen da, non
euskarazko eta euskararen irakaskuntzak leku behar beharrezkoa
betetzen duen. Horren garapenak gaur egun hainbat ozpotorekin
topo egiten du:
- Giza eskaeraren ebaluaketa orokorrik
gabe, oso zaila da beharrak eta postu sortzeak aurrikustea, eta
irakasle euskaldunen formakuntza politika bat martxan ezartzea.
- Hezkuntza Nazionalak ematen
dituen baliabideak desberdinak dira irakaskuntza publikoarentzat
eta hitzarmenpean den pribatuarentzat. Gainera, akademiatan eta
departamendutan banatuak dira.
Era berean, irakaskuntza eredu batetik bestera, irakasle postuen
urteko zuzkidura aldatzen da. Publikoko eta pribatuko sareen
eskola kartak ez dira batean egiten.
Sistema horrekin, euskarazko postu baten edo klase baten irekitzea,
departamenduko eta Akitania osoko klase edo postu irekitzeekin
konkurrentzian aurkitzen da baliabideak emateko orduan.
Irakasleei dagokienez, konkurtso sistemak, gaur egun antolatua
den gisan, ez ditu beti euskara menperatzen duten irakasleak
ematen.
- Azkenik, nahiz gero eta guraso
gehiagok haien haurrak euskaraz eskolaratu nahi duten, helebitasunaren
interesa ez da argi agertzen ezta ere ulertzen gizartean.
Puntu hauek kontutan izanik,
Garapen Kontseiluak bost neurri eraginkor aholkatzen ditu
1. Giza eskaeraren neurtzeko
eragingailu baten gauzatzea 1997ko abenduaren 15ean,
CIADTak Estatuaren politika honela zehaztu zuen:
"Estatuak proposatzen duen politikak, euskarazko eta euskararen
irakaskuntza eskaerari erantzun nahi dio (...) Akademiako Ikuskaritzak,
argiki agertuko den giza eskaerari, Estatuaren erantzun sistematiko
eta deliberatua emateko ahalak izanen ditu."
Estatuaren engaiamendu hortan oinarritua, EHGKak proposatzen
du Hezkuntza Nazionalarekin, Euskal Herri osoko eskaeraren neurtzeko
eragingailu bat eraikitzea, eta 1999ko abenduaren 10ean Errektoreak
hortarako aipatu lantaldean bere ekarpenak ematera engaiatzen
da.
Giza eskaeraren errolda honen ondoan, EHGKak eskaintzaren arloan
lan egiteko premia azpimarratzen du, eskaintza egituratu bat,
eskaera sortzen duena eta alderantziz.
2. Hizkuntza urrituen irakaskuntzari
berezia zaion finantzamendu eragingailu baten sortzea Horrela, Akademiei ematen
zaizkien hizkuntza urrituen irakaskuntzaren garapenerako ahal
bereziak, eta azpi-lurraldeko banaketa irizpideak definitzeko
aukera izanen genuke.
3. Hizkuntza urrituetan irakasten
duten Irakasleen kontrataziorako konkurtso bereziaren antolaketa Lehen mailarentzat, Irakasle
konkurtso elebidun batek (lekuko hizkuntza/franstesa), hizkuntza
hauetan erakasten duten irakasleen berezitasuna ezagutzera eramango
luke, baina ere, estatutu ez egokia duten irakasle ordezkari
gutxiago hartzera.
Bigarren mailarentzat, lizeo profesionalen irakasleentzako egiten
diren konkurtso bikoitzen erara, irakasleak irakatsiko duen ikasgaiaren
hizkuntza urrituan irakasteko duen gaitasuna neurtzeko konkurtso
baten antolaketa aholkatzen da.
4. Euskararen eta euskarazko
irakaskuntzaren interesaren gaineko sentiberatze kanpaina baten
zehaztea eta gauzatzea Familia, irakasle eta
hautetsiei zuzendua, hiru sareen aldekoa eta federakunde eta
guraso elkarteek eramango duten komunikazio kanpaina horrek,
hezkuntza elebiduna sustatzeko eta garatzeko egina da, euskarazko
irakaskuntzaren alde onak erakutsiz.
5. Euskararen jabetzeari buruzko
helburuen ofizializazioa eta hortarako ebaluaketa tresnak, lehen
mailan Euskararen ezagutza maila
ezagutzeko, sare bakoitzak ebaluaketa tresnak sortu ditu. Hauen
gainean oinarrituz, ona litzateke sare guzientzat ebaluaketa
irizpide berdinak zehaztea eta ofizialki argitaratzea, ikasketa
maila bakoitzarentzat lortu beharreko helburuak emanez eta ebaluaketa
irizpide eta tresnak zehaztuz.
EHGKak neurri hauek bi urteko epean gauza daitezen aholkatzen
du (2000-2001).
Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren
garapena Euskal Herriko hizkuntz antolaketaren problematikan
sartzen da, zeina Euskal Herria 2010 ean euskal kulturaren nortasunaren
ezinbesteko gaitzat ematen den.
Gogora dezagun politika orokor
hori lau ekintza ardatzetan oinarritzen dela:
- Euskarazko eta euskararen irakaskuntza
eta helduen alfabetatzea
- Seinaleak eta euskal toponimia
- Euskal komunikabideak
- Euskararen erabilera zerbitzu
publikoetan
Izan ere, nahiz estrategiaren
lan eremu nagusia euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko
politika izan, helburu nagusiak, hau da, euskararen erabileraren
garapenak, hizkuntz eskemaren beste arlo batzuk martxan ematea
behar du hizkuntza politika eraginkor orokor batera irixteko.
Hizkuntza Kontseiluaren sortzea,
Euskaltzaindiaren azkartzea, Baionan kokaturiko Euskararen Ikerketa
Sail Bikoitz bat, edo IKTBen erabilera euskarri pedagogiko gisa,
euskararen garapenaren aldeko hainbeste baliabide izanen dira. Baptiste Boloqui,
Euskal Herriko Garapen Kontseiluko idazkari nagusia |