| 
 Joan den urriaren 6ean Eusko
 Ikaskuntzako Medikuntza Sailak antolaturik "Osasuna eta
 Gizartea: drogomenpekotasunaren arazoa gizartean" 2.
 jardunaldiak izan ziren Bilbon. 
  Gorka Larrinaga, Anton Erkoreka
 eta Jon Irazusta. 
Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko
 19:30ak arte luzatu ziren hitzaldiak eta gure ingurunean drogomenpekotasunaren
 arazoa, eta zehazkiago heroina, kokaina eta diseinuko-drogekiko
 menpekotasuna gizarte modernoan aztertu ziren. 
Farmakologia, medikuntza, psikologia
 eta gizarte laguntza alorretako azken aurrerapenak aztertu ziren,
 eta horien ondorio sozioekonomikoak eta droga kontsumoaren azken
 joerak ere.  |