Joan den irailaren 25ean, Donostiako
Zinemaldiaren barnean, Eusko Ikaskuntzak "Ikusgaiak. Zinematografia
Koadernoak, 4" liburua aurkeztu zuen Maria Cristina Hotelean.
Bere laugarren alean, aurrekoetan
ohikoa izan den formato monografikoa alde batera uzten du eta
askotariko lanak biltzen dituen lan heterogeneoa eskaintzen die
irakurleei. Euskal Herriko zinematografiaren hainbat alderdi
beste hainbat ikuspegietatik aztertzea da lan horien ezaugarria.
Eskerretik eskuinera, Juan
Miguel Gutierrez, EIko Zinematografia saileko lehendakaria, Ana
Toledo, EIko Gipuzkoako Lehendakariordea eta Txomin Ansola, libururaren
koordinatzailea.
Horrenbestez panoramika zabal
eta poliedrikoa eskaintzen du ale honek, bertan hainbat gai landu
direkarik: irudiaren arkeologia, lehen filmatekak, Gernikako
bonbardeaketaren irudikapen zinematografikoa edo filmen emanaldiak
Bizkaiko Portugalete eta Barakaldon. Beste zenbait lanek osatzen
dute ale honen edukia: Simon Blasco, nafar medikuak zine ekoizle
gisa izandako ibilbidea berreskuratu da, Victor Ericeren bi filmen
inguruko gogoeta "El espíritu de la colmena
(1973)" eta "El sol del membrillo (1992)"- eta
Montxo Armendarizen obraren azterketa bat. |