ZUZENBIDE
SINDIKALA
Egileak: Aitor Bengoetxea Alkorta
eta Koldo Irurzun Ugalde
Argitaletxea: EHU-UPV
Orrialde kopurua: 177
ISSN: 84-8373-255-6
Ezaugarriak: Zuzenbide Sindikaleko ikas materiala argitaratzeko
erabakia hartu dugu, kontuan harturik alor honetan, beste askoren
moduan, euskarazko irakaskuntzan dagoen hutsune edo gabezi nabarmena.
Jorratu dugun
lanaren edukina erabakitzerakoan, oro har, ohiko testuliburuetan
errepikatzen den eredua jarraitu dugu. Lan Zuzenbideko unibertsitate
ikasketetan erabili ohi diren testuliburu nagusiak izan dira
gure ardatzak. Kasu zehatz batzutan, Euskal Herriko egoerari
buruzko aipamen bereziak egin ditugu.
Beraz, aurkezten
dugun lanaren edukinak ohiko sailkapena jarraitzen du, zuzenbide
sindikal edo lan zuzenbide kolektiboa aztertzerakoan.
Lehenik eta behin,
askatasun sindikala lantzen dugu, langileen interes kolektiboak
defendatzeko sortzen diren sindikatuak aztertuz. Horretarako,
garapen historikotik hasi gara, ondoren egungo eraentza juridikoa
azaltzeko.
Bigarren atalean,
langileen ordezkaritza enpresan aztertu dugu. Enpresa barruan,
langileen interes kolektiboak ordezkatzen dituzten organoak desberdindu
behar dira: ordezkaritza bateratua eta ordezkaritza sindikala,
batez ere. Halaber, langileek enpresaren kudeaketan zenbaterainoko
parte hartzea duten esplikatzen saiatu gara.
Hirugarren atalean,
sindikatu eta organo bateratuen ekimen nagusia aztertu dugu:
negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektiboak. Hitzarmen kolektibo
mota desberdinak aipatu ditugu, baina gure lanak, batez ere,
estatutuaren araberako hitzarmenari erreparatzen dio.
Laugarren atalean
gatazka kolektiboak dira ikasgai. Bertan, gatazka kolektiboaren
kontzeptua eta motak azaldu ostean, konponbide mota desberdinak
aztertu ditugu: konponbide baketsuak eta presio neurriak. Azken
hauen artean, ezinbestean, garrantzi berezia eman diogu grebaren
gaiari.
Amaitzeko, aipatu
I eta III atalak KoIdo Irurzunek egin dituela, eta Aitor Bengoetxeak
II eta IV atalak. Biok hartzen dugu gure gain lan osoaren erantzukizuna.
|