Oteiza Orion jaio zen 1908an. Nik Donostian
sortu behar nuen, Okendo 11, dio Pelay Orozcoren Iiburuan,
baina amaren aldeko aiton-amonak Orion bizi ziren, horregatik
jaio nintzen Orion.
Haur denborako lehen esperientzia
ahaztezin haiek, familiarekin eta beste haurrekin zituen harremanetatik
sorturiko haiek, eragin erabakigarria izan zuten Oteizak arteari
buruz izango zuen pentsamenduan. Hutsaren eraikuntza, babesgune
gisa, larriminaren eta heriotzaren sendabide gisa, sakratua beraz;
pentsamendua eta obra huts horren inguruan moldatuz joango dira,
eta bai pentsamenduak eta bai obrak erreferentzia baliotsuak
bilduko dituzte urte horiei dagozkien oroipenetako zirrara bizienetan.
Zenbait haurrez gogoratzen naiz, dio, Orioko hiltegiko atean,
zaku batetik katu jaio berri batzuk atera eta, buztanetik heldurik,
nola botatzen zituzten paretaren kontra barre-algaraka. Esan
liteke, agian sorreratik datozelako, "naturalak" direlako,
gauza gutxi dagoela haurren ankerkeria errugabea edo herri ohitura
askoren besta giroko aberekeria bezain izugarri direnik. Batzuek
eta besteek sorrarazten dute beldurraren zaporea, heriotzaren
jakitate goiztarrean baino gehiago, besteri hutsean eman eta
besterengandik ezinean jasaten duen oinazean aurkitzen duela
haurrak beldur hori. Sei urte bete arte, haur barrenkoia naiz,
beldurrez eta inkomunikatua bizi dena. "Quosque tandem..."
obran honako hau idazten du: haurrak garela, beste guztiek
bezala, gure existentzia ezerez txiki bat bezala sentitzen
dugu, gauzen zirkulu negatibo gisa definitzen gaituena, emozioak,
mugak, haren erdigunean, bihotzean, heriotzaren beldurra goren
negazio gisa antzematen dugu. Arteak, agian, segurtasun-ezaren
eta beldurraren sentimenduetan aurkitzen ditu bere sustraririk
berezkoenak. Hori da hain zuzen ere, eskultorearen arabera, edertasun
forma batzuen sorburua: Beldurrak daudelako hartzen dute zenbait
animaliak itxura izugarri eta eder hori. Beldurretik sortzen
zaizkio paumari bere ehun begi.
Esperientzia horiek Oteiza txikiari
ekarri zioten lehen ondorioa, mundu iragankor eta amorratu baten
agerpena izan zen, bai eta haren aurrean defendatzeko premia
eta maitagarria dena uzkurtasunean eta bakartasunean aurkitzen
dela. Zure egia da ezkutatzen dena, jalgi zuen bat-batean
gure.arteko solasaldi luze haietako batean. Zure baitan lurperatu
zara jarraitu zuen niri buruz, nahiz eta benetan bere
buruaz mintzo zen. Bizia lurperaturik dago, hildakoa
kanpoan da. Horrenbestez, besteren presentziari itzuri eginez,
haur hura, Alizia Herrialde miragarrian bezala. baitaraturiko
gune hutsean sartuz joan zen, babes-leku sekretu batean, eta
urteak joan urteak etorri haren inguruan moldatuko zuen bere
eskultura-lanaren higiarazle izan den ideia. Haurra zelarik,
askotan oroitu ohi duenez, hondartzatik hondarra eramaten zuten
gurdiek egin zulo txikiez baliatzen zen beraietan lurperatzeko,
Iur azpiko arren gisa (adituek esandakoa gorabehera, berak dioenez
euskaraz arro, ar errotik datorren hitzak hutsunea, zuloa
eta arra esan nahi du batera). Handik, zulo hondo hartan makurturik, zeru
urdin argitsua ikusten zuen hondarrak buruaren gainean marrazten
zuen zirkuluaren barne. Ostrukaren antza, jarraitzen du,
miragarria eta kalumniatua izan den animalia metafisikoa,
burua eta izua hondarrean lurperatuz bere harrespil txikia sortzen
duena, harrespilaren eskultoreak zulo bat egiten du zeruan
eta befe buru lxikiak Jainkoa aurkitzen du. Eskema horrek
iluntasuna eta argia komunikarazten ditu zuzenki, hondoen dagoena
gorenarekin, amildegia gailurrarekin, eta espazio jarraituaren,
transzendentalaren kontzepziora eramaten gaitu, eta bertan, pintura
barrokoetan bezala, zeru-lurrek elkartzen direnean beren leku
amankomuna aurkitzen dute.
Alabaina, ezkutaturik gauden
hondo horretatik ikusten ahal dugun zeruko zirkulu zerutar
horrek ez gaitu salbatzen ikusten dugulako, baizik eta ikusten
gaituelako; ez da brontzezko suge biblikoa, baizik eta beti-bat
beilari dagoen begi ekilatero handia. Eskultoreak, bere burua
halakotzat hartuz, eskultura txikiak egiten zituen, sakeleko
harrespilak, Zarauzko gainean zegoen harrobi batean harturiko
hareharri puskak zulatuz. Zulotik ikusten nuen guztia sakratu
bihurtzen zen berehala. Urte batzuk geroago, neolitos aroko
harrespila aurkitu izanak beste esanahi bat ematen dio Oteiza
txikiak Orioko hondartzan amesten zuen unibertso sekretu hari.
Haren barne-barneko intuizio haiek jatorrizko izu eta ikararen
islada balira bezala, historiaurreko harrizko zirkulu txikiak
estatuaren muin hutsa eta esperientzia estetiko guztien erlijiozko
izaera agertzen dizkio.
Sakontasun-irrikek, alabaina,
goitasunera eraman ohi dute. Amildegiaren erakarpena eta gailur
gorenek pizten dutena ez dira oso
desberdinak. "Goranzko bidea eta beheranzkoa bat eta bera
da" (Heraklito B 60). Norberaren barne-barnean zain
dugun guztizko bakardadeak, barne leizearen ilunbean, norberaren
ahotsen presentzia besterik ez dagoela, patu jakinera eramaten
gaitu maiz, besteren presentziak bakarrik saihesten lagun diezagukeena.
Irrikatzen dugun "ni hutsa", inolako dudarik gabe izaten.errekeritzen
duguna (abereen gisa izuaren seinale ezabaezinak markaturik,
estigmatizaturik gaudela), kontzientziatik hara, gure barneko
urruntasunean begiztatzen duguna eta erabateko benazkotasunean
beti-bat irauten duen hora, zer ote da jainkoaren begirada ez
bada? Agian horregatik deitzen diogu transzendentzia ("trans"
eta "scando" hitzetatik) igotzerakoan agertzen den
urruntasun moldeari. Oteiza, Voltairek proposatzen duen bide
padoxikoari "igotzeko, gure barnera jaisten gara"
jarraituz, ezkutatu egiten da, nire arbasoen harrizko frisoan,...
nire baitan, nire aingeruan, nire etsaien eta deabruen eskumenetik
kanpo, inork ez nau zauritzen ahal nire aingeruan gordetzen naizelako, igo
ahal izateko. Eskultoreak kontatzen duenez, soldaduzkan zegoela,
gauez koarteleko ohatzetik, zeru izartua ikusten nuen lehio
batetik, eta nire irudipenean laukizuzen hura piszina bat zen,
zeruko piszina!, eta hartan murgiltzen nintzen. Are ipuin
bat ere idatzi zuen, gaur zoritxarrez galdua, gai hura erabiliz.
Haur eta gaztaroko esperientzia
horiek eta beste askok, esanahi handiagoa biltzen dute eskultore
gisa iristen duen konklusio esperimentalaren argitan: berrogeigarren
urteetako amaieran artistak
erdiesten duen eta bere kutxa irekietan eskaintzen digun estatua
hutsa. Zehaztu beharra dago baita kutxa metafisikoak deiturikoetan
ere, begien bistako xaflak ez duela berez eskultura moldatzen,
baizik eta haren lekunea (agian, ustezko Interes didaktikoaren
izenean, gehiegi esan beharko nuke, alde metalikoan ikusten uste
dugun eskultura, benetako eskultura biltzen duena besterik ez
dela adieraziz. Batzuetan Oteizak berak erabil ditu horrelako
baliabideak) Izan ere, barneko hutsunea da eskultura, "apeiron"
delakoa, indefinitua eta ikusezina, xafla euskarri duela bere
alderik ahulena babestearren ezkutatzen dena, hala nola eskultorea
bere zuloan.
***
1935ean Arantxamendi ontzian
Ameriketara gindoazela, Balenciagak zubitik, itsasoari begira
pintatzen zuen. Baina ez zituen uhinak pintatzen, Arronako bere
baserriko idi parea baizik.
Balenciagaren itsaso hori bere
herri-minaren lurralde metafisikoa zen, leku sakratua inon
ez, non idiek, atzean utzitako lurraldearekiko sentimendua
laburbilduz, betierekoan goldatu behar zuten. Eskultoreak murgildu
nahi izango zuen zeruko piszina. Balenciagak, jarraitzen
du Oteizak, lantzen zuen itsasoa zeruaren ganga zen. Halakoa
da historiaurreko pintura. Pintura guztiak zeruan, ortzean eginak
dira. Hori da haitzuloak, haitzuloetako pinturetako harrizko
hormak, irudikatzen dutena.
Orain
hobeto uler ditzakegu artistaren lanak Oteizarentzat dituen zenbait
alderdi. Esan liteke sorkuntza lana babesa dela, ezkutatzea dela,
paradoxa bada ere. Gorde egiten da Oteiza bere eskultura hutsetan
bere burua agertzen duen neurri berean? Hori ondoriozta liteke
haren hitz batzuetatik: Gorroto dut arte obra. Artea ez dago
eskulturetan, beste nonbait dago. Nire kutxa metafisikoak, elikatu
naizen lata hutsak dira. Eta orri paper hutsa, orbangabea,
bertsoak bertan idatziko dituelarik eta hain sentimendu
baketsuak iradokitzen dizkiona, babesa aurkitzen dueneko
harrizko horma ote da? Poesiak sendatu egiten nau, larrimina
kendu eta oreka itzultzen dit. Nire markapausua da poesia. Biak
eta horiek guztiak: hutsunea, isiltasuna... eta irudikatzen dituzten
elementuek: harrespila, harrizko horma, paper orria... behin
betiko forma aurkitzen dute, mundua eta heriotza sendatzeko gaitasuna
zeruko gangaren hutsune handian. Denbora eta arrastaka daramatzan
gertakariak, bera moldatzen duten fenomenoen mundua, gure hornidura
den eskasia, hedatu egiten dira espazio mugagabe, metafisiko,
hutsaren perspektiban, delako espazio hori artea bakarrik ireki?,
ezarri? dezakeelarik. "Betierekoa ez dena, ez da erreala"
dio Unamunok, Novalis gogoan duela. Ez dut egon nahi, gaineratzen
du Oteizak. Izatean nahi dut nere burua. Izatea ez den eta
egotea den gizakia, bere egoeratik ateratzen da arte obra
egiten duenean. Gizakiak sortzen duen izatea, izate estetikoa
da, jainkoa. Jainkoak gizakia sortu du gizakiak arte obran jainkoa
birsor dezan bere antz eta irudira. Jainkoaren irrikia, iraupen
gogoa, betierekotasunaren nahia, hori da Oteizaren eskulturaren
huts metafisikoa irudikatzen duena. Herodotok dioenez (Hist.
I, 131), "pertsiarren ohitura da mendietako gailur garaietaraino
igo eta Zeusi sakrifizioak egitea eta zeruko ganga guztiari Zeus
esaten diote". Era berean "urtzi", ortzea, euskararen
lehen hitza da Jainkoa izendatzeko. "Naturan Jainkoa eta
Jainkoarengan Natura ikustea" "ezin hautsizko moduan",
Goetheren obra guztiaren oinarrizko ideia den horrek, zeru gangan
mugaren balioa eta hartaz haraindikoa erdiesten du, infinituaren
kualitatea. Gora joatearren, Bat-Ongiaren osotasun gorenean hedatu
arte erazten den arimaren nahikundeak,
Heraklitoren esaera famatuaren (B26) zentzu transzendentala agertzen
du euskarazko hitz zahar horretan: "gizonak bere buruari
pizten dio argi bat gauean, hiltzean bere begia itzaltzen duenean...".
Oteizak euskara bere erroetan berrikusterakoan, izarraren etimologia
bat ematen digu, "itz" (izaki) eta "ar" (hutsune)
hitzetatik datorrela esanez, eta haren bidez, Heraklitoren antzera,
bere ideia justifikatzen du ezen euskal kulturan, el hombre
se diviniza a sí mismo / NO MORIRA / se cambia de sitio,
subirá / se cambia al cielo. Eskultoreak ideia hori
darabil Kiron zentauruaren heriotzari dedikatzen dizkion neurtitz
ederrotan:
oh Aquiles hijo
la muerte es para
todos
(Y en su noche
acostado
el caballo ya
se ha)
en su tumba láctea
encendido
Eta berriro ITZIAR elegía
y otros poemas obran:
y todas las ventanas
encendidas cementerio de estrellas
en el hotel del cielo Dios de fiesta Dios el hotelero
Joan liteke eskultura haratago,
gorago? Nor harrituko da artistak bere azkena aldarrikatu izanaz?
***
Ez naiz Naturaren tribukoa.
Erbesteratua naiz Naturan, Naturara egotzia.
Beti eta hutsegin gabe Gorapenera,
Garaiera doazen nahikunde bertikal guztiak, behar espiritual
baten metaforak dira, hartara heriotzaren beldurrak bultzatzen
gaituztela. Bizitzarekin hain maiz izan ohi ditugun harreman
suminduetatik sortzen diren bi norabideek gure neurri material
eta organikoaren sakrifizioa eskatzen dute. Artista natura ezestera
daraman bultzada horretatik jaiotzen dira haren iheslari izaera
eta Jainkoaren guraria. "Heroismoa jarrera iheslaria da",
beldurra bezalakoa (eskultoreak ironia erabili ohi du arriskua
saihestu ezin duen jendeak erabili behar duen adoreaz: Heroirik gehienak
elbarriak dira. Gure gizon handien artean hobesten ditudanak,
S. Inazio, Lope de Aguirre, herrenak dira. Nolako handitasuna
espero daiteke herren ez den gizon batengandik? Nik belauna hausten
dut behar dudan kemena lortzearren...). Guztiarekin ere,
"ihesaren ideia benetan ez da eroa ez koldarra, idazten
du Bataillek. Bilatzen duguna aurkitu nahi dugu, hau da, gure
buruarengandik askatzea. Hori da Oteizak bere buruarekiko agertzen
duen ezin baretuzko etsaigoaren zioa, bere alde hilkorraren aurkakoa,
bere naturaren iragankortasuna eta denborak egunez-egun menderatzen
duen horrengatikako aiherkunde bereziki zorrotza:
abandono hombre
os dejo aquí mi corrupción
y esta vez para siempre
no así el hombre acostado
y sucio
no así el hijo puta el hombre
acostado y sucio
de Dios amanece con tos esta
mañana
¿desde cuando sabes que el mamífero hombre
es un mamífero mierda?
de murciélago
Existe Dios al Noroeste liburutik ateratako neurtitz horiek kexu
eta erresuminaren testigantza dira eta sentimendu horiek Arantzazuko
triparik gabeko apostoluetan, errairik gabe, barne hutsekoetan
hartzen dute forma. Lehen aipaturiko bultzada autosuntsitzaile
haren lehen erreferentzia handia da. Eskultoreak bereziki bortitz
nabaritzen duen materiaren eta espirituraren arteko gatazka zaharra,
goitik behera irekitako gorputzen sakrifizioarekin burutzen da,
gorputz ahurrak beraz, holokaustorako eskaintzen direnak, beren
hutsunean irekiak, beren hutsean aiduru. (Haren obran aurkitzen
dira hilkintza horren aurrekoak. Agian ez da Coreano deiturikoa
eta, batez ere, Regreso de la muerte ikaragarri hura baino
ederragorik. 1950koak biak.
 "Friso de los Apóstoles",
Arantzazuko basilika.
Arantzazuko Friso de los Apóstoles
izenekoa, historiografia egin nahi izatera, Oteizaren lehen
aldia dei genezakeenaren obra gailena da. Alabaina, benetako
Apostolutegia ote da? Zeren eta, ez ote dira hamalau bertan irudikaturiko
figurak? Oteiza jostatu egiten da, baietz, Apostoluak direfa
esatean, aditzen diotenen harrimena sortzen duelarik, bai eta
hamalau badira haiei zegokien lekuan gehiago sartzen ez zirelako
dela adierazten duenean. Halako ausardia horren modu arinez justifikatzen
duenean, eskultoreak esan nahi digu frisoan berez oroitarazten
dena, hau da "apostolutasuna", berez erlijiosoa den
eta berdin zeruari eta Iurrari irekia den komunitatearen izaera
espiritual hori, ezin dela inolaz ere osatzen dutenen kopuruarekin
identifikatu. Gehiago kabitu izan balitz, erasten du,
gehiago jarriko nuen.
Hala eta guztiz, estetikaren
ikuspegitik Apostolutegiak adierazten duena, hutsa eskultura-gai
gisa sortzearen lehen konklusio bat da, hau da, haztatu, pisatu,
neurtu edo moldatzen den materiaren ordezkapen prozesu horren
lehen konklusioa, funsgabearen aurrean substantzial deitzen dugun
hori espazio hutsaren izaera metafisikoak ordezkatua gertatuz.
Apostoluetan, konklusio hori hutsaz eta husteaz mintzo zaigu,
hots, eskulturaren parte materiala kentzeaz, suntsitzeaz geratzen
den hutsuneaz. Esan liteke, Migel
Angel gogoan dugula, bloke batetik,
marmolezko bloke batetik esaterako, sobratzen den materia kentzearen
emaitza dela huts hori, eta soberakoa Oteizarentzat materia guztia
dela. Ongi gogoratzen naiz bestetan kontatu dudan eszena batez:
Oteiza, hirurogeigarren urteetako hasieran, bere espazio hutsaren
ideia azaltzen saiatzen zen zenbait artista gaztek osatu taIdearen
aurrean: Begiratu pizgailu hori, zioen mahai gainean zegoen
lehen objekturari seinalatuz. Ongi begiratu gero! Eta orain,
gaineratzen zuen esku kolpe batez zegoen tokitik egozten zuelarik,
ikusi uzten duen espazioa. Une hartan nabaritu genuen nahasmena
eta erantzunetan erabili behar izan genuen fantasia edozein izan
zela, Oteizak ahalik eta modu xinple eta zuzenean erakutsi nahi
ziguna, zera zen, espazioaren desokupazioa, espazioaren "hustea".
Espazio huts bat lortzeko, beraz, hura betetzen zuen materia
desagertaratzeari ekin behar zitzaiori Estatua moldatzen duen
huts hori materiaren barrenean dago, Migel Angelek zioenez, ala
haren atzean: horra eskultoreak hain gogoko zuen beste zehaztasun
bat. Obra zein den kontuan harturik, interpretazio biak onestearen
aldeko arrazoiak daude. Arantzazuko apostoluetan barrenean litzateke,
argi eta garbi goitik behera irekiak baitira, bere hilkutxatik
libraturiko espirituaren irudi platonikoaren adierazgarri gisa.
Zenbatetan ez ditu Oteizak antzeko irudiak erabili. Androcanto
y sigo-ko Jonas, arraina kanpotik eta barnetik ikusi duena;
edo Minotauroren irudi fantastikoa, bere Labirintuan itxia:
baina Labirintua Minotauro bera da. Haren barrenean dago.
Labirintutik ihes egitea hartua gauzkan piztiatik irtetea da;
baita eskultoreak goraipatzen duen Savonarolarena: Savonarola
erretzen duen garra ez da kondenatzen duten su horrena, baizik
eta bere su propioa. Barrenean daraman sua.
Baina
baita atzean den espazioa, materiaren atzean ezkutuan dagoena.
Prozesuaren interpretazio hau artistaren aldi esperimentaletan
kokatu beharra dago, abstraktuenetan eta agian ondokoetan ere.
Orduan, arazoa grinarik.gabe hartzen da. 1956an Oteizak Maquetas
en vidrio para el estudio de la pared luz direlakoak ikerketarako
erabili ondoren, hormaren alde iluna, itxia, aurrean dagoena
dela ondorioztatzen du, eta alde irekia, argia, atzean dagoena,
aurrekoak estalia dena. Halako moldez non, artistak lortu nahi
duen eskultura aske edo askatua iristeko. zulatu, zeharkatu eta
aurreneko iluntasun dudarik gabe, materia irudikatzen duena
horretatik hara joan beharra dagoen. "Hadesen ez Maquetas
en vidrio dago argirik. Arimak aberetu egiten dira, usnatu para
el esludio de la egiten dute", iragartzen du olerkariak.
Ilunbea pared luz zeharkatu beharko dugu urrutikoa irekitzeko.
Hainbat pintura erromantikotan bezala, hurbilen dagoenak itzalpean
jarraitzen du. "Izu-giroa
lehen planoa da bakarrik, idazten du Jaspersek. Bilaketa zorrotza
egin behar da sakonena lortzeko. Aurkitu ahal izateko, izu hori
zeharkatu beharra dago". Oteizaren eskultura, urrutikoaren
bilaketa horren partea da, iritsi ezinezko substantziaren bila
burutzen den bidaia argonautikoaren partea. Bizitzeko urrutira
esaten dut hitza, idazten du eskultoreak Itziarrenganako
maitasun neurtitzetan. Urrutikoaren, urrutienekoaren metafora
espazial horretan jatorrien mitoa berpizten da berriro.
Zergatik jarri, galde lezake
norbaitek, horren arreta berezia hutsaren genesiaren gai honetan.
Ez bakarrik aurrez-aurreko bi exegesi azaltzen dituen auzi eztabaidatua
delako, baizik eta, nire ustetan, arazo hau egokiro ebatzi ez
izatera, denboraren buruan Oteizaren obra eta teoria moldatu
duen sistema osoa, eskultorea inarrosten duten pasioen sare korapilatsuaren
agergarri dena, ulergaitza izango litzatekeelako. Hutsaren genealogiari
buruzko eztabaida modu honetara plantea liteke: estatua hutsa
materiaren desokupazio prozesuaren, gorputza husteko prozesuaren
emaitza da, hots, sakrifizio molde bat, gorago artistaren aldi
adierazkorra aipatu.dudanean seinalatu bezala, ala
azken urteotan hainbestek esan duren bezala, eskultorea bera
barne, eskulturak hutsarekin berarekin eginak dira, Oteizak bakarrik
agertu ahal digun material metafisiko horrekin? Bestela esanda,
bada jarraitasunik cuboides Malevich deituriko, kuboen
sail esperimental luzearen, eta kutxa metafisikoen artean?; harrizko,
alabastrozko edo zurezko eskultura "bete" haien eta
metalezko kutxa irekietan gorde diren eskultura hutsen artean?
Nik zalantzarik gabe baieztatu egiten dut, jarraitasuna bada.
Lehenik, artistaren beraren hitzetatik, 1964an Aldaketen Legearen
funtzionamendua azaltzerakoan, técnica deocupacional
del espacio, eliminativa batez hitz eginez amaitzen baita;
bigarrenik, gorago aipatu den aurreko obratik ondorioztatzen
delako; eta geroago, 1958 urteko Caja de Piedra biek iristen
duten garrantzi esanguratsuagatik, biak zuri-beltzean pintaturik,
prozesu osoaren inflexio-puntu baitira, haietan eskultoreak berariaz
ohartarazten bide digula metalezko kutxen berehalako etorreraz
eta haien barneko espazio hutsaz. Baina ongi dakit gisa honetako
arazoetan zeinen susmagarri gertatzen diren "froga materialak"
direlakoak. Guztiarekin ere, berrogeita hamar eta hirurogeigarren
urteetako "egin eta esan" multzo oineztatuaren "esanahitik"
ezin liteke bestelako ondoriorik atera. Zer ote da Ley de
los Cambios delakoa ez bada historian zeharreko artearen
bilakaera definitzeko balio duen eredu geometrikoa, bai eta aldi
berean Oteizaren beraren obraren bilakaera jarraitasun-izaerarik
gabeko prozesu dialektiko gisa deskribatzen duena? Eta zer esan
nahi du delako legea amaitzen den cero negativo horrek,
ez bada hasitako lekuan amaitzen den artearen historia esperimental
horren osotasun itxia: aita Donostiren omenezko eskulturaren
harrian irekitako hutsunea, Agiñan harrespil neolitiko
txikiarekin elkartzen den unean? "Jatorrizko amaiera"
horretara iristean, zirkulua itxi egiten da, Cajas de Piedra.hau
da, eskultura amaitzen da eta gizonak, harez gero eta betirako
eskultore bilakaturik, bere eskuak eman behar ditu. Zer
zentzua izango luke, zer xedea, nolako interesen izenean, behin
lanaren azken ondorioa erdietsirik, izango luke artistak eskulturak
egiten jarraitzeak, bere buruari traizio eginez ez bada, eta
adierazpen pertsonalen barrutira iraganez, askoren antzera, merkatuaren
mesedeengatik lehiatzeraino iritsiz? Oteizak dioskuna, zenbaitetan
kontraesanetan jausten bada ere, zera da, eskulturaren eragitez
askaturiko espazioaren puntu kritiko hartan, artista ez dela
eskultura horren jabea, ezin duela bere ihardunean jarraitu,
ez eta are gutxiago ere estatua eskuraezina den alor batera daraman
huts berberarekin (aurkikuntza lanabes-izaeraren mugetan jartzerik
balego bezala).
 "Fusión con tres
sólidos abiertos" 1957, marmola, 22 x 31,7 x 28 zm.
***
Pasioa da Oteizaren pasioa. Gartsu,
bero agertzea, asaldatzea, irudimenaren akuilatzaileak dira.
Artistak esku zabaltasunez, eta aldi berean maltzurki, banatzen
duen emozioa. Metodo bat, beraz, estrategia bat halakotzat hartzen
ez bada ere, simulazioa bat ere bai hitz horrek faltsutasun
nozioa itsatsirik ez balerama, lotura pentsaezinenetarako
bide ematen duena. Ideiek orduan zentzu harrigarriak, ez ohizkoak
hartzen dituzte. Guzti horrek artista eremu misteriotsu eta guztiz
aberatsean bizi delako sentipena eragiten du, erromantikoen "jatorrizko
kaos" hura, altxor eta arrisku izugarriak ezkutatzen dituena
(antzinako abentura istorioetan bezala), haien aletheia-ri
adi egon beharra merezi duela. Une horretan, edozein egoera
dramatikotasun handiz horniturik agertzen da. Oihua, otoitza,
etsipen handieneko negarra, horren zorabiozko egoeraren seinaleak
eta bideak dira, kontzientziaren beteak soilik ematen duen pathos-aren
ageriko zeinuak: "artista bera, dio Schopenhauer-ek,
etengabeko sofrikarioan objektibatzen eta irauten duen borondatea
da".
Gar eta oinaze horiek beren baitan
itxirik gera daitezke. Norberaren eta hala ere arrotz den
kontzientziak eta ez beste ezein lekuk balio du itxaroteko eta
oinazea izateko. Modu horretara handituriko Ni baten itzal Iarriaren
azpian, kanpoko guztia, bestea, koloregabetzen da. "Ni soil"
hori, alabaina, kontzientzia baino gehiago da, pentsatzen eta
konspiratzen duen izakia ez.bezalakoa eta nire baitan modu aldakorrez
naizena. Haren atzean eta haren aurrean irauten du (pausarik
gabe argitzen da, eta amaierarik gabe agian), beti-bat (ez du
ezer eskatzen, ez du juzkatzen, ez eta ezer errekeritzen), sakontasun
handienean, arduragabe, erabateko larritasunaren leizean pausaturik.
Hori da Oteizak barne zolan sumatzen duen ezin deskribatuzko
sakontasuna, ezin saihes dezakeen norberaldi baten amildegian.
Zer ote da nire baitan ez egote hori, galdetzen dio bere buruari,
ezin sortu ez eta zirradarik eragin; ez harena ez haren jabe
naizela, baina bizi nauena eta naukana. Nork erantzun lezake
hutsune definitu gabe, mugarik gabe hutsik dagoen estigma ezabaezin
horregatik?
 "Atauts", 1994,
burnia. Tolosa.
Oteizak huts hori konkistatu
nahi du, hartaz jabetu, bere aliatu bihurtu. Bere ahultasunaz
kontziente da eta xarmatu nahi du, Uliseren antzera, maltzurkeriaren
bidez, hots, estetikaren bidez (Prometeo balitz bezala agertzen
da baina Odiseo da, nekaezina aberriaren bilaketa hartan). Hartarako,
erreklamatu egiten du, errekeritzen du bere babeserako, harekin
identifikatzen da, bere aingeru bihurtzen du: Nik aingeru
bat dut, ni naizena eta beti nire ondoan ezkutaturik dagoena,
nirekin. Baina aingeruak ez dio erantzuten, ez da hunkiturik
agertzen. Eskultura, olerkia (bere bizitzaren behin betiko lana)
erantzun baten eskaera etsia da, ezinezkoa dela badaki ere. Bere
protesta, madarikazio, mehatxu, keinu barbaro eta jarrera guztiek,
apokaliptikoak izanik ere, oihu estetikoaren anbiguetatea daukate,
kontzientzia baten lekukotzat hartzen gaituzte eta kontzientzia
horren eraginez "zulaezinezko hutsunea", izan nahiaren
eta gauzen erremediorik gabeko gabeziaren artean dagoen tartearen
ezagupena aldatzen du, hots, tragedia bera betetasunerako eta
bizitzak eman diezagukeen atseginik sakonenerako ezinbesteko
baldintza bihurtzen du. Plutarkok dioenez, "egiptiarren
artean oturuntzako mahaikideen artean hildako bat jartzeko ohitura
zegoen. Hildakoa bertan zegoela, janariaz gozatzera animatzen
zen jendea eta anaikiro alaitzen ziren bizirik zeudelako".
Hala beraz, zentzu isekari eta paradoxazale batez (hemen agertzen
da berriro tragikoaren islada) interpretatu behar dira bere agerraldi
publikoetako fikzioa, kontraesanak, sumindurak eta etengabeko
gehiegikeria, sarritan nahasi egiten gaituztenak. Kierkegaarden
arabera, "Tragikoa neurria da eta ez du amaiduna gainditzen,
erruaren eta errugabetasunaren arteko orekan datza, eta horri
esker kolperik sendaezinena bere buruaren sari gisa azaltzen
da eta, ondorioz, bake, gozotasun hand.i eta bihozberatasun zentzua
zabaltzen amaitzen da". Azkenik, erantzun estetikoak ezin
gorde du bere izaera iheskor eta beldurtia.
Eskema barrokoak, zerutarraren
eta lurtarraren arartegabetasunean eta elkarrekiko erreferentzian,
kontzientzia oso eta baretua islatzen du. Bere.antolamenduan,
maila bakoitzak bildutasunez itxaroten bide du berehalako osotasuna,
agerikoaren eta ikusezinaren, Iarriaren eta arinaren, ilunaren
eta argiaren, materialaren eta espiritualaren artean igarritako
batasun hori. Erlijiotasuna deitzen diogu giza balioak eskema
horretan kokatzetik jalgitzen den kontzientziari. Era horretara
moldaturiko kontzientziak fedearekin egiten du topo eta erlijioa
egia osoaren zifra gisa agertzen da, misterio salbatzaile argitsu
gisa. Eta alderantziz, hura gabe, amildegi transzendentalaren
ertzean baina gora jotzeko beharrezkoa den bultzadarik gabe dagoen
arima, etsipenean erortzen da. Kierkegaardek ohartarazi zuenez:
"Edo tragikoa edo erlijioa".
 "Arri ernai zaitzalea",
1974, Markinako harri grisa. Arrasate.
Jatorriraino bilatu zaitut,
kexatzen da Oteiza. Eta
Existe Dios al Noroeste adierazten du, baina hor bakarrik,
nahikundearen tokian eta ausentzian. Eta berehala gaineratzen
du:
ahora que no tengo fe y que
fuera de Ti
no tengo nada más ni
quiero
Y sin Ti me hundiré
lo mismo y más profundo
Etikaren alorrera pasarazteko
aukera geratuko litzateke, hots, hain ibilbide bertikal gartsuan
asetasuna aurkitzen ez duen bultzada razionalizatzeko. Oteizak
badakiela erakusten du, behin eta berriro eskulturaren izaera
instrumentala agertzerakoan. Haren funtzioa, dioenez, bizi den
gizarterako prest dagoen gizakiaren heziketara mugatu beharra
dago, berak moldatzen baitu arte-obra (halako izena beretzat
hartzeko merezimendua badu). Maite izateko eta zerbitzatzeko
herririk ez duen artista, herriaz zuriz den artista, artista
ez-osoa izango da nahitaez, artista murriztua, artista zapuztua.
Arte lanean betiko gelditzea ezintasun baten aitorpena da
(erruduna nolanahi ere), ekintzaren ordez begirada (pentsamendua
eta irudimena), hurbiltasunaren ordez urruntasuna, gizakien presentzia
oinazezko eta konprometigarriaren ordez jainkoen ez egote bikaina
eia kaltegabekoa ezartzen duen ezintasuna, alegia. Ekintza
gizona naiz ni. Porrot egitean idazten da... Porrot egin dudalako
idazten dut nik. (Nahigabezko garai hauetan, Oteizaren hitzek
gizakiaren eredua, hiritar hutsa, politikaria dela oroitarazten
digute, hain zuzen ere).
Bere baitan babesturiko eskultoreak,
bere porrotean, mundua ezinbesteko hondamendi absurdo gisa sentitzen
du eta haren aurkako saiorik nobleenak eta lehiatuenak jo eta
apurtu egiten dira. Nor egin halako hondamendi baten erantzule?
oh Dios siquiera esta tarde que Tú existieras. Kontzientziak,
aringarri taumaturgikorik gabe, baketzeko esperantzarik batere
uzten ez digunez, inguratzen gaituen tragediaren sentimendua
handiagotzen du. Arteak alferrik handiesten duen tragedia. Pedro Manterola,
Bilboko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea
Argazkiak: "Manuel Lekuona Saria" liburutik eta Lur-en
"Nosostros Los Vascos" entziklopediatik |