Mauleko Herriko etxean Madalena
deJauregiberri zenari omenaldia egin zitzaion pasa den uztailak
22an. Eusko Ikaskuntzak antolaturiko omenaldi honetan Madalenaren
alde guztiak aztertuak izan ziren: familiako bizi giroa, hezkuntza,
elebitasuna, "euskalerrista mugimenduan" izan zuen
partehartzea, etabar.
 Jean Lougarot, Jean Fagoaga,
Jean Claude Larronde eta Jean Louis Davant.
Goizeko
10etan Jean Lougarotek, Mauleko auzapezak hasiera eman zion.
Gero Jean Fagoagak, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako zuzendari
ordeak agurtu zuen publikoa eta ondotik hizlariek segitu zuten:
Maddy Cornu, Madalenaren iloba, Jean Louis Davant, zuberotar
euskaltzaina, Jean Baptiste Coyos, zuberotar hizkuntzalaria,
eta Jean Claude Larronde, historiazalea. Arratsaldean, Isabelle
de Ajuriaguerrak, Jeanne Marie Malharin, Danielle Albizu eta
Poyo Althabegoitik, hitza hartu zuten.
|