|
1993ko urtarrilan, Henri Grenet.ek, BAM
Herri elkartearen lehendakariak eta Eli Galdos Zubiak, Gipuzkoako
diputatu orokorrak izenpetu zuten lankidetza hitzarmena BAM herri
elkartea eta Gipuzkoako diputazioarekin, duela zenbait hilabete,
bi erakunde horien artean hasia den lankidetza, egiaztatzen duena"
adierazi zuen Grenet jaunak.
Alain Lamassoure, Europako sailburu ohia, Henri Grenet.en ondokoa
BAM herri elkartearen lehendakaritzan, proiektu hori bultzatzen
du eta gainditzen urrats berri bat, Eurohiria Baiona-Donostia
sortuz, euskal itsas basterrean kokatzen dena (Gipuzkoa eta Lapurdi).
 Baiona.
1997ko otsailaren 24an, hitzarmen berri bat izenpetu zen Roman
Sudupe, Gipuzkoako Diputatu orokorra eta Alain Lamassoure artean.
Izenpetze horen bitartez mugaren bi aldetako behatokia sortu
zen. "Ekintza horrek bultzada berri bat ematen dio politakari
eta betekizunen garapen konkretua gauzatzen. Jarraibidea nahi
dugu erakutsi eta akullu bat izan mugaren bialdetako lankidetzari
lehentasuna emanez "Lamassoure lehendakariak erran zuen
bezala.
 Donostia.
Helburu nagusia da mugaren bialdetako eta europako hiri errealitate
berri bat sortzea. Gipuzkoako foru aldundiak eta Baiona-Angelu-Miarritze
elkarteak elgarrekin eramaten dute mugaz gaindiko lankidetza
proiektu hori helburua delarik Eurohiria sortzea, bi elkarteek
bat eginez 600 000 biztanle bilduz, 50 kilometroetan: neurri
ertaineko europako hirigunea.
Atlantika arkuaren bihotzean, Bilbo eta Bordelen artean, Euskal
Eurohiria Baiona-Donostia da ere, Europako bide ainitzen kurutzean
kausitzen dena. Lotua da lurreko, itsasoko eta aireko kateamendu
azkar batzueri eta telekomunikazio sare bati azken puntako teknologiak
erabiltzen dituena. Baliatzen du industria ohidura azkar bat,
enpresetako esperientzia ziurtatua eta kalitatezko kultura segurtatu
bat. Bertan aurkitzen diren ikerketa zentroak edo formakuntzakoak,
baita ere teknologi parkeak. Gero baikor bat ikus daiteke gure
industrigintzarentzat helduden mendean zehar. Bi estatu desberdinetako
bi erkidegoek osatzen dute Eurohiri hori bainan biak jatorriz
Euskal herrikoak daude eta biek erabiltzen dituzte kultura eta
hizkuntza berdinak.
 Angelu.
Eurohiria eraiki eta batipat
lankidetzaren lehentasunak:
- Administrazioaren errealiateak baita ere juridikoak
eta erakundeak elkar ezagutarazi, helburua delarik manera baikor
batez funtzionamenduaren hutsak gertatzen direlarik, konpontzea.
- Logikoa dago Estatu bakoitzak zain ditzan bere xedapen
konztituzionalak eta oneritzi ditzan bi Estatu horien zuzenbidearen
konpetentziak eta horrela epai ditzan bi eremuetako elkargoen
nazioarteko ekintza bateratua, zerikusia duketenak mugaren bialdetako
harremanetan.
- Kontutan hartu beharra dago Eurohiria osatua izanen
dela eremu honen berezitasunaz. Ber populutik heldu diren herritarak
eta erabiltzen dituztenak hizkuntz desberdinak hala nola, euskara,
frantsesa eta gaztelania.
- Ideia azkarra gogoratzen duena mugaren bialdetako lankidetzaren
proiektua da amankomun geroa eraikitzea, oinarrituz desberdintasunen
ezagutzapean, harmonizatzearen desafioa altxatuz, eta gerta diteken
arazoen konpontzea.
- Beharrezkoa da ikertzea herrialdeko sektore guziak,
partaide bakoitzekoak, sarraziz aktore garrantzisuenak, gaurkotzea
eginez eta geroa ikusiz Euro-lurraldean. Sektoreak hauek dira:
. Ekonomia, teknologia
. Garraioak
. Jendartea
. Artea, kultura, hizkuntza
. Gazteria, hezkuntza, kirola
. Osasuna, soziala
. Ingurugiroa
 Miarritze.
Aurkezten den desafioaren aitzinean beharrezkoa da lehiaketan
gai izateko jarrera baten bilatzea. Proiektua oinarritua da sarearen
bitartez. Proiektu horien eramaileek erakutsi behar dute elkartasun
dinamiko bat helburua delarik hartueman baikorrak sortzea, batak
besteari bere nortasuna eta bere asmoak kendu gabe.
Mugaz gaindiko hurbiltasuna eta
Eurohiriaren sortzeko proiektua da gogo oneko emaitza. Biztanlegoak
ere senditu behar du partaidetza. Proiektua ateratuko da biztanlego
gehienak onartzen badu bilaketa hori zereneta egunero gehiago
ekarriko dio. Jendeek harremanak sortuko dituzte. 600 000 biztanle
horien zain egon behar da zereneta horiek dute egun batez sortuko
Eurohiria.
Maryse Toffolo, Eurocité proiektuaren Eusko
Ikaskuntzako koordinatzailea
Argazkiak: Lur Hiztegi Entziklopedikoa |