1927ko irailaren 21ean ofizialki inauguratua,
(Miguel Primo de Rivera jenerala, garai hartako Estatuko lehendakaria,
Madriletik etorri zen), Lizarra eta Gasteiz arteko adarra Vasco-Navarro
trenbidea-ren beste zatiarekin elkartu zen, Gasteiz eta Bergarako
Mekolalde auzoa artekoarekin, lehenago eraiki zena (1919. urtean,
hain zuzen ere). Hego Euskal Herriko hiru lurraldek konexio bat
izan zuten orduan, haien arteko erlazioak indartzeko.
Horrela, proiektua aurkeztu zuten
Herran anaiek, eta ingeniarien ametsa bete zen, Estatuak lizentzia
1882. urtean eman ondoren. Urte asko, gehiegi agian, 140 kilometroko
trenbide honen proiektua aurrera eramateko, eta denboraldi luze
hau erabakiorra omen zen 1960. hamarkadan, ezabatzeko agindua
prestatu zenean.
Hasieran, 1930. eta 1940. hamarkadetan,
trenbidearen zerbitzua nahiko ona izan zen, eta gainera errentagarria
ekonomikoki, Explotación de Ferrocarriles por el Estado
(E.F.E.) erakundearen trenbiderik mainatuena izan baitzen,
baina 50. hamarkadan argi eta garbi ikusi zen errepide bidezko
garraioren konpetentziak irabaziko zuela haien arteko borroka.
1960 urteaan zenbait automotor
berri erosi ondoren, Naval famatuak hain zuzen ere, zerbitzua
berritzen saiatzeko (gainerako material mugikorrak ia 30 urte
zituen dagoeneko), trenbidearen zuzendaritzak zera onartu zuen:
Vasco-Navarro-ak bere onenak emanda zuela.
Hau da azalpen bakarra trenbidearen
zerbitzuari gertatu zitzaiona ulertzeko: lantaldeen desantolaketa,
ordutegien loturaren egoneza, etabar. Horrela, ments ekonomikoa
gero eta handiagoa zenez (1965an 23 milioi baino gehiago izan
ziren, adibidez, hamar urte lehenago, ez zelarik 5 milioietara
iristen), estatuak trenbidea ezabatzea erabaki zuen, 1968ko urtarrilaren
1erako. Seguruenik, errezagoa zen zerbitzua ezabatzea, berritzen
saiatzea baino.
Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako
Foru Aldundiak, baita trenbideak zeharkatzen zituen herrien udalak
ere, desagerpen hau ekiditen saiatu ziren, baina hala ere, ez
zituzten bere indar guztiak jarri, lar ongi ezagutzen baitzuten
trenbidearen egoera ekonomiko txarra.
Hau da, trenbidearen langile
batek esan zuenez, "denon artean hil genuen, eta bera bakarrik
hil zen". Iñaki Suso Espadas, Historian lizentziatua
Argazkiak: Auñamendi Entziklopedia |