Bizkaiko Foru Artxibategiko areto
nagusiak hartu zuen, maiatzaren 4ean, Euskonews & Media aldizkariak
antolaturiko azken jardunaldia. Egun hartakoa Eusko Ikaskuntzaren
astekari elektronikoaren izen berberarekin ezagutzen den topaketa
sortaren hirugarren saioa izan zen. Iaz eman zion hasera Elkarteak
iharduera lerro honi, gai desberdinekin loturiko hainbat mahainguru
burutzeko asmoz, beti ere zientzia eta kulturari buruzko aldizkari
honen ale monografikoen argitalpenarekin batera.
"Euskal Kultura hamarkada erabakior batean (1960-1970)".
Hauxe izan zen topaketaren izenburua. Egitaraua Bizkaiko Foru
Aldundiaren lankidetzaz antolatu zuen EI-k eta hilabete honetan
ipini dituen bi zenbaki bereziekin loturik eskaini zuen. Ale
hauen bitartez (76 eta 77 zk.), dokumentazio sorta baliotsua
jarri du Eusko Ikaskuntzak gaiaren inguruan jakinmina dutenen
eskura. Izan ere, bertan hogeiren bat egileren lanetaz gain,
hurrenez hurren Ramón Barea eta Néstor Basterretxeari
eginiko elkarrizketak irakur daitezke.
Félix Maraña idazlea izan zen jardunaldiaren koordinatzailea
eta mahainguruan ondoko aditu hauek hartu zuten hitza: Koldo
Narbaiza, José Julián Baquedano, Andolin Eguzkitza,
Xabier Sáenz de Gorbea, Patri Urkizu eta Josemari Vélez
de Mendizabal.
- Andolin Eguzkitza, Félix
Maraña, Josemari Velez de Mendizabal, Jon Sánchez,
Juan José Goiriena de Gandarias, José Julián
Baquedano eta Patri Urkizu.
|