Erregioen Komitearen zereginei buruzko jardunaldia Donostian/Jornada en San Sebastián sobre los cometidos del Comité de las Regiones

Erregioen Komiteak 2000eko Gobernuarteko Konferentzian azalduko duen jarrera aztertzea izan da Donostian apirilean izandako topaketen helburu nagusia.

Eusko Ikaskuntzak bere Zuzenbidea Saileko "Europa Euskal Herrian" taldearen bitartez antolaturik, egitarauak goi mailako hainbat aditu elkartu zituen analisi teorikoa burutzeko, hausnarketa politikoak ere bere tartea eduki zuelarik.

Apirilaren 14ean izan zen EI-k Eusko Jaurlaritzaren Europako Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin prestaturiko jardunaldia.

Bertan ondoko ordezkari hauek esku hartu zuten: Joxerramon Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea, José María Muñoa Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako Ordezkaria eta Erregioen Komiteko kidea, Joaquím Llimona y Barcells Kataluniako Generalitateko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia, Andreas Kiefer Austriako Länder-etako koordinatzailea Erregioen Komitean, Rafael Bustos Salamankako Unibertsitateko irakasle titularra, Eduard Roig Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Iñaki Rica Eusko Jaurlaritzako Europako Arazoetarako zuzendaria.

Joxerramon Bengoetxea eta Ana Toledo, Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako lehendakariordearekin, Miramar Jauregian buruturiko irekiera ekitaldian.


Euskonews & Media 77.zbk (2000 / 5 / 5-12)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved