Euskaldunak eta Uruguai
Euskaldunek Uruguaien zer nolako
partaidetza izan duten aztertzerakoan, Montevideon eta inguruetan
urte kolonialetan zehar funtsezkoak izan diren pertsonaiei egin
behar zaie aipu. Euskal Herriko semeek lurralde honetan izan
duten presentziaren adibide ditugu, besteak beste, Mauricio Zabala
bizkaitarra, hiriaren sortzailea; José Joaquín
de Viana arabarra, lehenengo gobernadorea; eta Francisco de Alzaíbar
armadore aberatsa, bizkaitarra hau ere, hasieratako factotum
ekonomikoa. Kolonien garaia amaitutakoan, euskaldun hauek bertan
egoteak ez zeukan jada zentzu bera, eta orduan eremu desberdin
gehiagotara hedatu ziren. Ez dauzkagu izendatu berri ditugun
pertsona ezagun horien erreferentziak bezain ziurrak, baina bai
ordea iraunkorragoak, jende ezezagun askok hartu baitzuen lurralde
hartan gelditzeko erabakia.
Inmigrazio horren arabera, bi
epealdi nagusi bereiz ditzakegu Uruguaiko gizartean: bata, koloniaren
hogeita hamar urte hartzen dituena (1780-1810), eta, bestea,
Errepublikako hirurogei urtekoa (1830-1890).
Euskaldunak XIX. mendean
Emigratzeko zioak Inmigrazio prozesuaren
iturburuen artean, nekazaritzako krisiak, populazioaren hazkundea,
maiorazkoa, Frantziako soldaduska eta penintsulako gerra karlistak
dira nagusienak, eta beste bi gehitu behar zaizkie: Pirinioetako
eskualde iberikoetan zegoen egoera eta, inmigrazioko agenteek
ziotenaren arabera, Platako lurrek eskaintzen zituzten abantailak.
Euskal lurraldeek, Gipuzkoa eta Bizkaiak batik bat, penintsulako
gainerakoek baino garapen ekonomiko hobea zeukaten, eta alor
ugari lantzen ziren bertan: nekazaritza eta abaltzaintza, metalurgia,
arrantza eta itsasuntzigintza. Halaber, gainerako lurraldeek
ordaindu beharreko zergetatik salbuetsita zeudenez, merkataritzako
elkartrukaketak ere egiten zituzten. Ezagupen horiei guztiei
esker, euskaldunek Ameriketan arrakasta lortzeko aukera handiak
zeuzkaten.
Nekazaritza munduan bizi zen pobreziak bi aukera besterik ez
zizkien ematen nekazariei: hirietara joan eta fabriketan lan
egitea edota emigratzea.
Montevideoko mitoa eta
Río de la Plata Euskaldun askok Amerika
guztia Montevideo bezalakoa balitz bezala ikusten zuten. Oso
hiri erakargarria zen gazteentzat Platako hiri txikia. Baliokideak
ziren Montevideora etortzea eta "dirua egitea"; horregatik,
mendearen erdialdean, Burdeos, Baiona eta Pasaiatik Montevideorantz
zihoazen itsasuntzietan lekua hartu nahiean ibiltzen ziren euskaldunak.
Baina Montevideoko egoera bestelakoa zen. Hara zer dioen Urruñako
(Lapurdi) lehiaketa batera aurkeztu ziren olerkietako batek,
Montevideo berriac izenekoa, lapurteraz idatzia:
Gaztea nintzen oraindik; dena
argitzen du horrek,
Adin horretan ez baita gehiegi pentsatzen.
Montevideoren sonaz aditu orduko
Herritik alde egiteko grina sortu zitzaidan
Itxaropena bizitzaren erdia denez,
Ahaztu ditut jada itsasuntziko oinazeak
Hirian urrea eta zilarra esku betez hartzeko
Adina zegoela esaten baitzuten
Amets eder batetik esnatzerakoan bezain
Txiro nintzen aberastasunen erdian
Askorentzat oso gogorra izan
zen errealitate hori; beste batzuek, aldiz, hango ekonomia eta
politikako maila gorenetara iristeko pizgarri modura hartu zuten.
Integraziorantz Euskal inmigranteak
arlo desberdinetan hasi ziren hirian lan egiten, ebanista, igeltsero,
errementari gisa; beste batzuek Euskal Herrian zeukaten lanbide
berarekin jarraitu zuten. Ia guztiak, hala ere, beste desberdin
batean hasi ziren. Hara joandako gehienek ongi baino hobeto bete
zuten inmigrante orok daukan xedea, hots, egoera ekonomikoa hobetzea;
horrela, ausardiaz, zortearekin, lana eginez eta zenbaitetan
baita eskrupulo gutxirekin ere, dirutza handiak egin zituzten
batzuek. Lanbide publikoa edukiz oparotasun ekonomikoa lortu
zuten 50 pertsonen kasuak aztertu, eta honako ondorio hauek atera
ditugu: estantzieroek %24a osatzen dute, merkatari eta bankariek
beste hainbeste, enpresariek %25, lanbide liberalek %16, artista
eta intelektualek %6, eta apaiz eta militarrek ere beste %6.
Ameriketan oparotasuna lortzeko
itxaropena amets hutsean gelditu zen gehienentzat. Batzuk aberrira
itzuli ziren, baserria erosi eta frontoi bat eraikitzeko adina
dirurekin; zorte gutxiago eduki zutenak, ostera, Euskal Herrira
itzuli ahal izateko herrikideei laguntza eskatu beharrean aurkitu
ziren.
Uruguaiera jo zuten gehienek bizimodu berri hobea topatu zuten,
hain ikusgarria, xelebrea edo dramatikoa izan gabe. Guraso inmigranteek
egindako sakrifizioaren ostean, seme-alabek baldintza ekonomiko
hobeak izan zituzten.
Euskaldunak XX. mendeko Uruguaien
XX. mendeko Uruguai Mende honen lehen
hiru hamarkadetan zehar, uruguaitarrak aldaketa sakonen eragile
eta lekuko izan ziren. Asko garatu ziren teknikak, ekonomia,
politika eta gizartea, eta urte batzuetan goitik behera aldatu
zen errealitatea. Nekazaritza eta abeltzaintzako abantailei esker,
merkatu europarrean sartzea lortu zuten, beren eskaintza ongi
egokitzen zitzaielako Europako eskariei; horrela, harreman dialektikoa
izan zuten urte batzuetan zehar. Hala ere, menpekotasuna ere
sortu zen, krisi garaietan oso kaltegarria izan zena.
Bereziki nekazaritzan nabarmendu zen euskaldunen eta beren ondorengoen
presentzia. Euskaldun gehienek artilearen arloan egiten zuten
lana, horixe baitzen lanbiderik errentagarriena. Mende honetako
Uruguaiko "aberats berrien" bosten batek jatorri euskalduna
du.
 Euskara
1997 domina. Jose Antonio Ardanza Montevideoko Euskaro Euskal
Etxeko zuzendaritza kontseilua eta bertako lagunen artean. |
Beste iturri ekonomikoen
bila XIX. mende bukaeran
iristen zirenentzat gero eta zailagoa zen nekazaritzaren munduan
sartzea, berrogei edo berrogeita hamar urte lehenago iritsi zirenek
ordurako lurralde guztiak eskuratu eta mugatu baitzituzten. Ondorioz,
esnea saltzen hastea erabaki zuten askok, eta arrakasta dezente
lortu ere. Esnekiak hiriburuan saltzen ziren gehienbat, gero
eta jende gehiago biltzen baitzen bertara. Merkatariak, negozioa
ongi joango bazitzaien, hasiak ziren ordurako ausardiaz jokatzen
eta kalkuluak egiten.
Uruguai zoriontsua eta
euskaldunak Aztertzen ari garen
garaiean itxaropentsua zen Uruguaiko errealitate ekonomikoa,
bai bertakoentzat eta baita atzerritarrentzat ere. Enpresagizon
eta politikariek konfidantza itsua zeukaten printzipio positibista
eta liberaletan; horien alde borrokatuko zuen ia edonork lor
zitzakeen aurrerapen eta ongizatea. Munduko ekonomiaren mailan,
non Britaina Handia eta praktika liberala baitziren nagusi, Uruguaik,
nekazaritzak ematen zizkion abantailei esker, harreman pribilegiatuak
zeuzkan eskuz egindako produktuak helarazten zizkion herrialdeekin.
Inportatu beharrean, bertako industria eta produkzioa faboratzearen
aldeko politika bultzatu zuen Estatuak; horrela, larrua, ardoa,
artilea, azukrea, arroza, etab.en industrian sartu ziren euskaldunak,
beti ere agerian gelditzen zirelarik beren bereizgarriak, hala
nola diziplina eta irmotasuna, adimen positibo eta pragmatikoaren
ezaugarri. Industria berrien azpiegiturek europarrak hartu zituzten
eredutzat, asaben oinordeek "estantziaren negozioa"
sortu zutelarik. Han "taylorismoa", eta mestizaje eta
estantziaren enpresa hemen; lehengaia prestatzen hasten da ekoizpenaren
zikuituoa, eta kaian eta esportazioan amaitzen da. Gazitegien
eta idi gurdien lekua hozkailu, fabrika eta itsasuntziek hartu
zuten behin betiko.
Zientzialariak, musikoak,
artistak, hezitzaileak, idazleak eta... presidenteak Esparru guztietan
aritu ziren euskaldunak eta beren ondorengoak. Azpimarragarriak
dira, beste askoren artean, José Arechavaleta (1838-1912),
Uruguai finisekularreko zientzialaria; Lauro Ayestarán
(1913-1965), inmigrante gipuzkoarren semea, nazioartean sona
handia eduki zuen musikologoa; arte plastikoetan Carmelo de Arzadum
paisajista eta kolorista da aipagarri, bilbotarren semea, 1908an
jaio eta Bilbon eta Parisen ikasia; hezkuntzaren arloan María
Orticochea, "irakasleen irakaslea", Insituto Normal-eko
zuzendari izan zena 1939an; Abdón Arostegui idazle, kazetari
eta politikoa; Horacio Arredondo historiadore, arkeologo eta
museista; Joaquín de Salteraín sendagile eta filantropoa;
Julio Raúl de Mendilaharsu poeta... XX. mendearen lehenengo
erdialdeko intelektual azpimarragarri batzuk baino ez ditugu.
Manuel Oribe Errepublikako bigarren presidente izendatutakoan
hasi ziren abizen euskaldunak Uruguaiko lehenengo magistraturan
lekua egiten. Gainera, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendeko
hirugarren hamarkadara bitarteko tartea inmigrante euskaldunen
bi ondorengorekin hasi eta bukatzen da, kargu horri dagokionez:
Juan Idiarte Borda (1895-1897) eta Juan Campisteguy (1929-1930).
Euskal Txokoak Iragan mendeko azken
hamarkadetatik aurrera hasi ziren biltzen Uruguaiko gizatalde
euskaldunak. Ameriketako aitzindaria 1876an sortutako Laurak
Bat izan zen, gerora desagertu egingo zena, eta 1911 eta
1912an Centro Euskaro eta Euskal Herria, eta laurogeigarren
hamarkadan Haize Hegoa izenekoa, guztiak ere Montevideon.
Laurogeita hamargarrenean zehar Uruguaiko beste departamentu
batzuetan hasi ziren sortzen: Colonia, Carmelo, Rosario, Minas,
Salto, Durazno, etab.en. Inmigrante euskaldun haien ondorengoek
daukaten nortasunaren seinale dira guztiak, lurralde euskaldunari
eta besoak zabalik harrera egin zien lurraldeari dieten maitasunaren
lekuko.
 Euskaro Euskal Etxearen
83. urteurreneko ospakizuna.
Ondorio gisa Bukatzeko, euskaldunak
Uruguaiko esparru guztietan aritu zirela esan beharra daukagu,
eta erabat integratu zirela gizarte horretan.
Álvarez Gila, Oscar
Siegrist de Gentile, Nora
"De la Ría del Nervión al Río de la
Plata". Departamento
de Cultura, Ayuntamiento de Portugalete, Portugalete 1.998.
Azcona José-Muru Fernando- García Inés
"Historia de la emigración vasca al Uruguay en
el siglo XX", Ministerio de Educación y Cultura
, Archivo General de la Nación, Montevideo, 1996.
Irigoyen, Alberto "Laurak bat Montevideo 1876-1898"
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz,
1999.
Luzuriaga, Juan Carlos- Marenales, Martha "La
contribución de la colonia vasca al desarrollo del Uruguay
contemporáneo". Ponencia en I Seminario de Historia
y Cultura Vasca en Uruguay. (1.996)
Marenales, Martha "Importancia de la inmigración
francesa en el proceso de formación de la nación
uruguaya 1825-1950" Memoria de maestría, París,
1974.
Ibidem "La inmigración francesa y el poblamiento
del Uruguay" coautora. Cahiers des Amériques
Latines, Paris, 1977.
Ibidem "Contribución al estudio de la inmigración
europea al Uuruguay. Los Vascos", Tesis de Ber. Ciclo
, Unviersidad de París, Escuela de Altos Estudios en Ciencias
Sociales, 1981.
Ibidem "Los vascos en el Uruguay" Revista
del Instituto de Ciencias Genealógicas, Montevideo.1982.
Ibidem "Los campesinos vascos al estanciero uruguayo"
Coloquio Internacional de Toulouse, 1985.
Ibidem "La emigración vasca y el mito del
Río de la Plata" Actas del coloquio internacional
del CRECIF, Universidad de París, III, 1985.
Marenales, Martha- Luzuriaga, Juan Carlos "Vascos
en el Uruguay", Editorial Nuestra Tierra, Montevideo
, 1990.
Oddone, Juan "La emigración europea del
Río de la Plata" Editorial Banda Oriental, Montevideo,
1966. |
Martha Marenales
Rossi, Gizartearen Historian eta Ekonomian doktorea. Gizarte
Zientzietako Goi Ikasketen Eskola
Juan C. Luzuriaga Contrera, Historian
lizentziaduna. Humanistika eta magisteritzako fakultatea, Montevideo |