Eusko Ikaskuntzak Jakinet euskal ikasgaiei buruzko ikastaro interaktiboa aurkeztu zuen/Eusko Ikaskuntza presentó el curso virtual sobre estudios vascos Jakinet

Eusko Ikaskuntzak, Jakinet, lehen ikastaro interaktibo berria aurkeztu zuen. Euskal kultura munduan zabaldu eta sustatzeko helburua du aintzindari den ikastaroak, eta alor horretan adituak prestatzea.

Eusko Ikaskuntza interneten bidez elkarreraginezko ikastaroak antolatzearen garrantziaz jabetuta zegoen. Ondorioz, hitzarmena sinatu zuen Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitatearekin (UHU).

Urrian hasi eta 2001 urteko ekaina arte luzatuko da Jakinet, euskal ikasgaiei buruzko ikastaro interaktiboa. Hamahiru jakintza-sailen bitartez, euskal kultur errealitatearen ikuskera emango du, egungoa nahiz historikoa. Internet bidez jarraituko den ikastaroan, sei unibertsitatetako doktore, katedradun eta irakasle arituko dira: hain zuzen, EHU, Deustua, Carlos III.a, UNED, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensekoak. Euskal kulturaren errealitatea gaur egungo zein historiaren ikuspegitik landuko du ikastaroak, eta gehienez 50 ikaslek parte hartu ahal izango dute.


Informazio zehatzagoa nahi izanez gero:
www.eusko-ikaskuntza.org/JAKINET

Josemari Velez de Mendizabal, Nicanor Ursua, Pilar Díez Arregi, Patri Urkizu, Juan José Goiriena de Gandarias eta Ainhoa Aranzabal. Argazkia: Deia

Komunikabideek honela eman dute berria:



Euskonews & Media 72.zbk (2000 / 3 / 24-31)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved