1891.
urteko martxoaren 25ean Manuel Irujo Ollo nafar politikari abertzalea
jaio zen Lizarran |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Filosofia eta Zuzenbide ikasketak
egin zituen Deustuko unibertsitatean eta Salamancan. 1908. urtean
sartu zen Eusko Alderdi Jeltzalean eta Lizarran hartu zuen egoitza
1911. urtean, bere aita hil ondoren. Lizarrako Eusko Etxea
sortu ondoren, Nafarroako foru
diputatu aukeratu zuten 1919an, (baliorik gabe utzi zuen azkenean
hautapen hura). Baina presondegian sartu zuten Primo de Riveraren
diktaduraren haseran. Nafarroako Foru Diputaziora itzuli zen
1930ean eta Madrilgo Parlamentuko diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan
1931. urtean. Diputatu izan zen 1936ko gerra hasi arte eta guztiz
nabarmendu zen Hego Euskal Herriko autonomia estatuaren aldeko
ahaleginean. 1936ko uztaileko 19an, militarrak Espainiako errepublikaren
aurka altxatu zirenean, Manuel Irujo eta Jose María Lasarte
Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatuek militarren matxinada gaitzesten
zuen agiria eman zuten ezagutzera Donostiako gobernu zibilean
eta neurri honek, errepublikaren aldekoen artera lerrarazi zituen
duda-mudatan zeuden Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak. Haietatik
ikusi zuen Irujok euskal gobernu eta armada baten beharra, eta
Errepublikako gobernuak Euzko Alderdi Jeltzaleari ministro kargu
bat izan zezan aukera aurkeztu zionean, Irujo proposatu zuen
alderdi abertzaleak kargu horretarako, Espainiak gobernuak aldez
aurretik autonomia estatutua onartzen bazuen. Kargu berezirik
gabeko ministro izan zen Irujo, 1937ko maiatzean Justizia ministro
hautatu zuten arte. Erbestean hitzarmen bat izenpetu zuen De
Gaulle jeneralarekin Londresen 1941 urtean "herrien Europa"
bati begira. 1945. urtean, Iberiako Nazioen Elkartea bultzatzen
saiatu zen eta Euskadi, Iberiako nazioak eta Europako gainerako
nazioak lotuko zituzketen ekimenez eta erakundez arduratu zen
bereziki aurrerantzean. 1977. urtean itzuli zen erbestetik Nafarroara
Manuel Irujo eta senadore aukeratu zuten urte horretan bertan
Nafarroan. Nafarroako foru parlamentari hautatu zuten 1979an
eta 1981ean hil zen Iruñean. Manuel Irujo Eusko Alderdi
Jeltzaleak izan dituen buruzagi argienetakoa izan da eta idatzi
asko utzi ditu: Inglaterra y los vascos (1945), Escritos
desde el Partido Nacionalista Vasco (1982an, Bilbon argitaraturiko
idazki bilduma). |
El
29 de marzo de 1982 fallece Demetrio Iparraguirre Aldanondo,
economista vasco |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Profesor
y economista oriundo de Idiazabal (G.), nació en Bilbao
el 22 de diciembre de 1914. Entra en la Compañía
de Jesús en 1930. Profesor de Matemáticas en el
Colegio del Salvador (Centroamérica) y Javier (Navarra),
en 1948 comienza las carreras de Ciencias Exactas y de Económicas
en la Universidad Complutense y obtiene el doctorado en esta
última facultad. Destinado a la Universidad de Deusto
en 1953, permaneció como profesor en la Facultad de Ciencias
Económicas dedicado por entero a la docencia y a la investigación
hasta su muerte el 29 de marzo de 1982. Fue rector de
la Universidad de 1954 a 1960 y vicerrector en dos ocasiones.
Muchas generaciones de estudiantes, sobre todo vascos, lo tuvieron
como maestro. Es autor de Francisco de Vitoria: una teoría
social del valor económico (Bilbao, 1957). Los artículos
publicados en el «Boletín de Estudios Económicos»
de la Universidad de Deusto: Gabriel Rodríguez, un
precursor español de Robbins (1952), El modelo
económico de Leontieff (1954), La alternativa Agricultura
o Industria, como primer impulso del desarrollo económico
(1961 ), Los antiguos economistas españoles y el desarrollo
económico de España (1963), Un índice
de la coyuntura industrial española (1968), La
valoración de la riqueza nacional (1969) y ¿Hacia
una economía estacionaria? (1974). En la revista «Moneda
y Crédito» (Madrid, 1982), Los catálogos
de economistas españoles publicados en el siglo XIX. |
Euskonews & Media 72.zbk (2000
/ 3 / 24-31) |