Bere bizilekua Parisen finkatua badu ere,
aspalditik udako oporraldia Biarritzen igarotzeko ohitura du
Jean Echenozek. Izan ere, Euskal Herriko gertakariak gertutik
jarraitzea gustatzen zaizkio, bere esanetan, zer pentsatua ematen
duten gauza asko gertatzen baita hemen.Euskal Herriak izan du
eraginik idazle honengan, bere azken eleberriari, "Je men
vais" izenekoari, Donostian eman baitzion bukaera. Hain
zuzen ere, eleberri horrekin lortu zuen iaz Frantzian den literatur
sari garrantzitsuenetarikoa, "Goncourt" saria.
-Zure biografia eta bibliografia
aurkezten diguzu?
Nire biografiak eta bibliografiak bat egin dezakete. 1979an Le
méridien de Greenwich, 1983an Cherokee, 1986an
l'Equipée malaise, 1988an L'occupation des sols,
1992an Nous trois, 1995ean Les grandes blondes
eta 1997an Un an. 1947an sortua naiz, Vaucluse departamentuan.
Frantziako hegoaldean egona naiz 22 urte arte. Aix en Provencen
goi ikasketak hasi nituen eta gero
Parisen segitu ditut. Duela 20 urte, 1979an, obra bat argitaratu
nuen lehen aldiz. 1970. urteaz geroztik Parisen bizi naiz.
-Nolatan hasi zinen idazten,
zein adinetan?
Haur nintzelarik bizi nintzen etxea liburuz betea zen. Nire gurasoak
irakurzale sutsuak ziren, baita gaur egun ere. Txikitatik, idazteko
eta irakurtzeko zaletasuna nuen.
Zazpi-zortzi urte nituela hasi nintzen ipuin txiki batzuk idazten,
hori niretzat beti izan da ariketa naturala. Gazte denboran idazten
nituen testuak inork ez zituen irakurtzen, gehienetan ez nituen
bukatzen. Mota anitzeko idazlanak egiten nituen: nire eguneroko
bizitzaz, gutunak, berriak... baina ez nituen idazten besteei
erakusteko. Ez nintzen ohartu horrelako lanak izugarriko indarra
galdegiten zuela. 30 urte aitzin, heldu zitzaidan adina nire
ametsa gauzatzea eta egiazki errealitatea ikusi behar nuela.
Lehen liburua argitaratu, eta geroztik ez naiz sekulan gelditu.
-Zertarako idazten duzu
eta norentzat?
Lehenik niretzat. Hau da, atsegin berekoia behar bada, atsegin
hori beste jendeen atseginarekin nahas daitekeela pentsatzeko.
Zorionez, guti gora behera, hori da gertatu, poliki-poliki. Gero
jakiteko zertarako hori egin dudan, iruditzen zait ez dakidala
beste gauzarik egiten. Ez baldin banu hori egingo egunero -salbu
egun horietan oporretan naizelakoz- uste dut biziki gaizki egongo
nintzatekeela.
-Zure burua behartzen duzu
idaztera eta ordu berezi batzuk nahiago dituzu? Ez dut sekulan nire
burua bortxatzen. Goiz guztian zehar lan egiten badut, ez da diziplinagatik, gauza naturala da:
jeikitzen naiz, tea hartu, dutxatu, eta makina pizten dut. Sekulan
ez gogoz kontra.
Batzutan beharbada zailtasunak ditut, baina beti barneko behar
bat bezala sentitzen dut. Hala ere, lana ez da beti erraza, iragaiten
ahal dut goiza esaldi batekin eta ororenburu oraino gaizki. Denek
bezala une txar batzuk ere baditut. Goiz guztiz lan egiten dut,
igandeetan salbu. Ez dakit zertarako zuzen baina igandetan ez
naiz heltzen lan egitea eta gero berantago arratsari buruz berriz
hasten naiz, baina niretzat lan hoberena goizetan da egiten.
-Beste idazle batzuk bezala,
zuretzat ere erran daiteke zure irudimena hazten dela haur denborako
gertaerekin, edo bestela, zure bizitzaren une batzuetan kokatua
al da?
Bai, hala da, zeren eta buruan atxikitzen ditudan gertakariak
atera daitezke nahita edo bat batean. Nire denbora pasatzen dut
naturalki eta ez dut xehatzen gertakaririk, xehetasunik, gauza
arrarorik, esanaldi bitxirik, guneak, jendeak edo topaketa interesgarriak
direnak eleberri batean sartzeko. Batzutan asmakizun ona txarra
bilaka daiteke.
Nahiz eta idazten ditudan eleberriak ez diren bat ere ez autobiografikoak,
gertakari batzuk autobiografikoak izanik ere mila puzketetan
hautsiak eta berriz antolatuak daude. Gauza batzuk heldu zaizkit
neronek asmatuta, eta baita ere nire eguneroko bizitzatik.
-Zehazki, zerek eragin
zaitu holako liburua idaztera?
Eraginik ez. Gertatzen dena da, duela 4 edo 5 urte eleberri bat
argitaratu nuela. Gaia Indian kokatua zen, bertan ongi sentitzen
bainaiz. Han sentitu nituen izugarriko aberastasunak, hizkuntzak,
soinuak, usainak, koloreak, horiek denak milaka aldiz, Indian.
Hori 1995ean argitaratu nuen eta orain nahiago nuen erakutsi
beste mundu bat arrunt desberdina.
Eleberri honetan nahiago nuen elementuen ugaritasuna ahal bezain
gutxi izatea, eman dezagun dena zuri, hotza, alderantziz. Indiara
joan nintzen bi hilabete lekuak begiztatzeko, baina hor Antartikako
leku hotzak bisitatzeko ez nuen gogorik. Ez da hotzarengatik.
Ohartu naiz joaten denean norabait nekez ezartzen ditugula jokoan
lekuko errealitate sozialak. Beraz, iruditu zait askatuago sentituko
nintzela, biltzen banituen liburu, erreportai, argazki, bidaiarien
idatziak, telebistako emankizunak nahiz eta ororen buru ez den
gauza anitz erabiltzen.
"Galerie d'art" hitzak beste liburu batetik hartu ditut.
"Atelier" edo lantoki hitza nahi nuen izan dadin egiazko
lan gune bat . Izaiten ahal zen artista bat edo argazkiegile
bat baina ez nuen nahi lan egin sortzaile batekin. Azkenean artista
ohi bat bilakatu da, arte saltzaile. Gogoa nuen ofizioren ikertzea,
zein harreman dituzten artistek eta saltzaileek. Ahal bezain
hurbil egiatik nahi nuen eraman gaia eta ez karikaturaren aldetik.
-Mintzatzen bagine Euskal
Herriaz. Donostiaz?
Zortea dut, badu 8-9 urte heldu naizela Florence Delay-ren etxera,
nire laguna dena. Lehenago herri hau ez nuen ezagutzen, eta Indian
bezala sentitu dut hatsa hobeki hartzen nuela hemen beste lekutan
baino. Euskal Herria da maite dudan herri bat. Leku batzuk agertu
zaizkit eleberriak sortzeko iturri bezala, gutxi dago bereziki
Frantzian. Paris bai, beti da motor bat bezala, gune erromantikoa.
Joan naizelarik Donostira lehen aldikotz, sentitu dut hor zerbait
egin nezakeela. Baita herri ttipi hortan deitzen dena Behobia.
Sentitu dut erromantiko gertakaria sortzeko gunea, edo topaleku,
edo ikerketa lan lilugarri bat. Leku batzuk antzerki leku bezala
ikusten ditut.
-Nola asmatu duzu lehen
pertsonaia eta besteak?
Sujetak ez dit batere antzik,
salbu eta nire adina duela eta gainera ohartzen naiz liburuak
egin arau protagonistek nire adina dutela. Gero poliki-poliki
bere ofizioa hartu nuen, izen bat atxeman behar nuen eta historia
eraman zuzen. Behar nuen bizia eman beste pertsonaiei. Gero ikusten
dituztalarik eta beren botza entzuten da kasik liburu egina bezala.
-Ferrer horren inguruan
diren emazteak, bata bestearen ondotik ba ote dute loturarik
kurutzatzen dituzun pertsonekin?
Bai erabaki nuen pertsonai horek xantxa gutti ukanen zuela emazteekin.
Zorion gutti ateratuko zuela. Beti dago norbaiten atzetik zorionaren
bila, aurkitu gabe. Behar ziren asmatu pertsonaiak bata bestearen
ondotik. Batzuk pentsatuak adiskide batzuen detaileekin edo kurutzatu
dituztan jendekin. Eman dezagun esaten dutalarik Bensons (zigareta)
ezkerreko eskuan eta Ericson (telefonoa) eskuineko eskuan da
emazte bat ikusi nuena ordu batez.
Bost metrotan leku batzu bezala iduritu zitzaidan itxura hori
erabil nezakela bestelan besteak dira nihaurrek asmatutako jendeak.
-"Goncourt" saria
jaso ondoren, zure bizitza aldatu da?
Ez, nire bizitza ez da aldatu, bi alorretan salbu.
Goncourt saria fenomeno bitxi bat da, inarrausten duena
mundu bat. Sekulako gutunak edo eskuiskribuak jasotzen dituzu,
edozein jende motatik, batzuk haur denboraz geroz ikusi ez dituzunak,
zure etxe ondoko jendetaz, auzoak. Emozio ainitz ekartzen dauzu.
Orain askatuago sentitzen naiz idazteko material aldetik (salmenta
dago 370.000 ale) eta hortan bego.
Salbu gauza bitxi bat, harreman batzu aldatzen dira hala ere
jendeekin baina nola adiskide gutti dituztan, eta aspalditik,
horiekin ez da deus aldatu, eta hori da garrantzitsuena. Nola
bizi soziala hertsia dudan, arrakastak ez nau biziki hunkitzen.
-Zure lanean zerbait aldatu
da?
Sari horren ondotik, hilabete batzutan, neke zaizu lan egitea.
Galdezkatua zira ainitz eta gero ez duzu idazteko gogorik. Bai
denbora batez gelditu naiz idaztez. Orain duela hilabete berriz
hasi naiz. Proiektu bat sortu zaut, hasi naiz notak hartzen,
hitz orduak, ikerketak egiteko, uste dut berriz hasiko naizela
eta ez baldin banintzen berriz hasten, hain gaizki nintaike,
erran nezake masoxismoa.
-Balitz galdera zure eleberria
nahi zinuke itzuli euskararat?
Balitz beharra oso pozik nintaike. Badira hamar bat hitzarmen
itzultzeko jadanik, horietan gaztelania eta nire argitaletxe
zintzoena dago Bartzelonan (aurkitzen baduzu itzulzaile bat,
biziki zoriontsu nintzateke). Argazkiak: Sophie Hontaas (lehenengoa
eta azkena)
Euskonews & Media 70.zbk (2000
/ 3 / 10-17) |