|
Kalean
da Ez Dok Amairu eta Els Setze Jutges taldeen ibilbidea
aztertzen duen liburua/Acaba de publicarse el libro que analiza
la trayectoria de Ez Dok Amairu y Els Setze Jutges |
Institut dEstudis Catalans
eta Eusko Ikaskuntzak emandako beka bati esker, Ez Dok Amairu
eta Els Setze Jutges kataluniar kantari taldeari buruzko
ikerketa egin du Belen Oronozek, eta Erein argitaletxeak ikerlana
jasotzen duen liburua argitaratu berri du. Hain zuzen ere, "Gaztedi
berria, kantagintza berria" izenburua du liburuak.
Els Setze Jutges (hamasei epaile) kataluniar kantari taldea
1961ean jaio zen, eta Ez Dok Amairu bost urte beranduago.
Bien helburua Kataluniako eta Euskal Herriko kantagintza eraberritzea
izan zen, eta hori hizpide hartzeaz gain, talde bien artean loturarik
izan ote zen aztertzen da liburuan. Belenen esanetan, Mikel Laboa
izan zen talde kataluniarrarekin harremanak izan zituen lehenengo
kantaria, eta bera izan zen Euskal Herrian antzeko zerbait egiteko
ideia ekarri zuena. Talde bateko zein besteko kantarien artean
adiskidetasun harremanik izan bazen ere, Belenek ondorioztatu
duenez, ezin dugu esan bi taldeen artean lotura zuzenik egon
zenik. |
|
Eusko
Ikaskuntza eta Mondragon Unibertsitatea lankidetzan jarduteko
prest/Eusko Ikaskuntza y Mondragon Unibertsitatea, listos para
emprender la colaboración |
Martxoaren 3an Donostian egindako
ekitaldian, lankidetza hitzarmena sinatu zuten Eusko Ikaskuntzak
eta Mondragon Unibertsitateak.
Horren bidez, bi erakundeok ikerketaren alorreko lankidetza proiektu
espezifikoak ahalbidetuko eta garatuko dituzte, amankomuneko
lerro bereziak indartuz eta elkarren berri emanez ikerketa-programazio
orokorrei dagokienez.
MUk eta EIk, beren ikerketa ondarearen erabilera erraztuko diote
elkarri, eta master eta graduondoko programak sortu eta gauzatzeko
lankidetza politika bultzatuko dute, besteak beste.
Sinadura ekitaldian, Javier Retegi, MUko Errektore gorenak, eta
Juan José Goiriena de Gandariasek, EIko lehendakariak
parte hartu zuten. |
Euskonews & Media 69.zbk (2000/
3 / 3-10) |