1878. urteko martxoaren 3an Alberto Arrue Valle margolaria jaio zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Margolari familia bateko anaia nagusia, Alberto Arruek Madrilgo San Fernando Akademian eta Europako beste hainbat lekutan ikasi zuen. Erretratugile bikaina (Tomas Meabe, Juan de la Encina), Euskal Herriko bizimodu tradizionaleko pertsonaia eta gaietara jo zuen, kolore biziko ereduak sortuz.
1944. urtean hil zen Abandon.
1921. urteko martxoak 4ean Michel Labéguerie Iratzet politikari eta kantaria jaio zen Uztaritzen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Bordelen egin zituen medikuntzako ikasketak. Francoren garaian Hego Euskal Herriko erbesteratuei laguntza ematen zien talde bateko kide izan zen, eta Enbata higikundea sortu zuen 1959. urtean, beste lagun batzuekin batera. 1960. urtean Euskaltzaleen Biltzarra erakundeko lehendakari izendatu zuten, eta urte berean diputatu aukeratu zuten CDS alderdi kristau demokrataren eskutik, Enbatak bultzatu zuela. Abertzale zentrista zen, Euzko Alderdi Jeltzaletik hurbil zegoena, eta ez zuen begionez ikusi 1963. urtetik aurrera Enbatak hartu zuen joera erradikalagoa. Itsasuko Agiria sinatu zuen 1963. urtean, baina erakunde abertzaleetatik urrundu eta frantses erdialdeko zerrendetan aurkeztu zen hauteskundeetan, independiente gisa. 1964an Pyrénées Atlantiques departamentuko kontseilari nagusi izendatu zuten eta 1969 eta 1974. urteetan senadore izan zen. 1965etik, hil zen arte, Kanboko alkatea izan zen. Ospe handia izan zuen Euskal Herri osoan, politikari ez baina bai kantagintzari esker, euskal kantagintza modernoaren aintzindari nagusia izan baitzen. 1961.ean oso ezagunak egin ziren abestiak, abertzaleak eta sentikorrak, plazaratu zituen bi diskotan (Gu gara Euskadiko, Gure Astoa Balaan, Bakearen Uxoa, Zer duk nigarrez?Haurtxo haurtxoa, Primaderako lilia, Nafarroa oi Nafarroa) eta Labeguériren urratsei jarraiki zitzaien ondoko urteetan Hego Euskal Herriko abeslari berriak. Erabili zituen politika moduak giro abertzaleetan guztiz eztabaidatu ziren arren, Ipar Euskal Herrian 1960-1980 izan zen politikari euskaltzale nagusia izan zen Labéguerie.
1980. urtean hil zen.


Euskonews & Media 69.zbk (2000/ 3 / 3-10)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved