Emakumezkoek idatzitako euskal literaturaz Mari Jose Olaziregik egindako ikerketa aurkeztuko du Eusko Ikaskuntzak/Eusko Ikaskuntza presentará la investigación realizada por Mari Jose Olaziregi en torno a la literatura vasca escrita por mujeres
Datorren asteartean, otsailaren 29an, "Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura" izeneko liburua aurkeztuko da prentsaurrean. Liburua Mari Jose Olaziregi irakasleak idatzi du, Eusko Ikaskuntzak 1998an emandako Angel Apraiz bekaren laguntzaz.
Ikerketa liburua lau ataletan banatua dago. Kritika feminista deiturikoan, kritikagintza mota horri buruzko laburpena egiten da, herrialde desberdinetan izan dituen joerak nahiz bilakaera aipatuz. Ondoren, emakumezkoek idatzitako euskal literaturaren inguruan gogoeta egiten da, eta horretarako ohizko promozio bideak aztertu ditu Olaziregik: kritikagintza, literatur sariketak, eskoletarako testu-liburuak eta literatur-aldizkariak. Ikerketak baieztatzen duenez, euskal emakume idazleen presentzia urria da. Ohar horien ostean, Mariasun Landa eta Arantxa Urretabizkaia idazleen lanen azterketa dator. Azken atalean, kritika feministari buruzko bibliografia eransten da.



Euskonews & Media 68.zbk (2000/ 2-25 / 3-3)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved