1945.
urteko otsailaren 12an hil zen Telesforo Aranzadi euskal antropologoa |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Farmazia
ikasketak burutu zituen Madrilen eta 1882an doktoradutza lortu
zuen; gero,1889an, Natur Zientzitakoa. Bitartean antropologiaz
zaletzen hasi zen. Arlo honek bere bizitzaren ardura nagusia
bereganatu zuen, beste eremu askotan lan egin bazuen ere; marrazkigintza,
musika, etnologia, paleontologia etab. 1891. urtean, hogeitamaika
urte zituela, Parisko antropologia elkarteak saritu zuen "El
pueblo euskalduna" lanarengatik, euskal arrazari buruz
ikuspegi antropologikotik egindako lehen ikerlanetakoa, hain
zuzen 1905 urtetik aurrera Euskal Herriko leza, harrespil eta
trikuharriak aztertzeari ekin zion. 1917an bera baino hogeitamar
urte gazteagoa zen Jose Miguel Barandiaran ezagutu zuen, eta
Egurenekin batean, Aralarko trikuharriak ikertu zituzten hirurek.
Aralarren eta Euskal Herrian barrena egindako lehen emaitzak
1921-eko Eusko Folklore Urtekaria agerkarian plazaratu ziren
europar etnologoen laudorioak bilduz. Hogei urteko azterlanaren
bidez antropologia eta paleontologi datu garrantzitsu ugari bildu
zuen Aranzadik. Hego Euskal Herrian buruturiko bilketa lanez
gain, iberiar penintsulako geografian zehar ere lan asko egin
zuen. |
1964.
urteko otsailaren 13an hil zen Julian Elorza Aizpuru politikaria |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Gipuzkoar
politikari hau Azpeitian jaio zen 1878. urtean. Karlista zen
eta Gipuzkoako diputatu izan zen 1911-1926 bitarteko urteetan.
1928an Eusko Ikaskuntzako lehendakari hautatu zuten Oñatiko
biltzarrean. 1919-1924 urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu
nagusi izan zen. 1930ean Gipuzkoako diputatu nagusi hautatu zuten
berriro. |
El 14 de febrero
de 1886 nació el periodista y poeta alavés, Valentín
Reparaz Landa |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Periodista y poeta alavés,
nació en Santa Cruz de Campezo el
14 de febrero de 1886 y m. el 20 de octubre de 1918. Cursó
la primera enseñanza en Vitoria y, trasladada su familia
a Bilbao, ingresó como periodista en «El Noticiero
Bilbaíno», desaparecido en
1936. Consiguió varias corresponsalías de periódicos,
entre ellas la de la Agencia Mencheta y en 1897 fundó
el anuario «Vizcaya en la mano» que publicó
todos los años, a base de anuncios y suscripciones y acoplamiento
informativo. Escribió varias obras teatrales. Fundó
en 1912 un programa de festejos con el título de «Horizonte
Bilbaíno» que duró hasta 1918, año
en que murió. En 1966 se publicó su libro de poesías
festivo-líricas titulado Centenario del nacimiento del
periodista y poeta. |
Euskonews
& Media 66.zbk (2000/ 2 / 11-18) |