Arrantzaren
egoera aztertu zen Euskonews-ek Bilbon antolatutako mahai-inguruan/La
situación de la pesca a debate en la mesa redonda organizada
por Euskonews en Bilbao |
Arrantzaren egoera Euskal Herrian izenburupean, mahai-ingurua egin zen
asteartean Euskonews&Mediak antolatuta Bizkaiko Artxibo
Foraleko Ekitaldi Aretoan. Jardunaldia Juan José Goiriena
de Gandarias Eusko Ikaskuntzako lehendakariak ireki zuen, eta
bere hitzetan Eusko Ikaskuntzak arrantzari buruzko gaietarako
betidanik erakutsitako sentsibilitatea azpimarratu zuen. Hizlarien
aurkezpena eta euren arteko koordinazioa Xabier Goirigoltzarri
AZTI-ko zuzendariak egin zuen. Honako hauek izan ziren arrantzaren
egoeraz mintzatu zirenak: Adolfo Ribeiro Lima, Luis Miguel Macías,
Andrés Uriarte, Gillermo Fisch eta Irene García.
Beste bik, berriz, Jaime Tejedor eta Mari Carmen Gallastegik,
ez zuten etortzerik izan.
Ekitaldiaren hasieran, parte-hartzaile bakoitzak arrantzaren
inguruan azalpen labur bat egiteko aukera izan zuen, eta ostean,
aretora hurbildu ziren entzuleei galderak egiteko aukera eman
zitzaien. Hogeita hamar lagun inguru gerturatu ziren bertara,
eta galdera asko egin zituzten. Azkenean, ia hiru orduko ekitaldiaren
ostean, mahai-inguruari bukaera eman behar izan zitzaion.
Zabal eta alderdi desberdinetatik aztertu zen arrantzaren egoera,
baina bereziki, elikagaien gaiak piztu zuen arreta. Azti-ko teknikariek
esan zutenez, elikagai prestatuak merkaturatzean datza etorkizuna.
Horregatik, portuetan eta instalakuntza egokiak jarri behar direla
aipatu zuten. |
Euskonews & Media 65.zbk (2000
/ 2 / 4-11) |