AZTIko Arrantza Baliabide lan zientifiko-teknikoen aurkezpena
* Traducción al español del original en euskara
*  Traslated to english from the original in basque
AZTIko Arrantza Baliabide Saila

AZTIk, hurrengo eginkizun hauek ditu sail honetan:

Arrantza zentzudun eta lehiakor baterako ikerketa

Baliabideen zentzuzko ustiapena ezinbestekoa da, arrantza-sektorearen etorkizun jasangarria bermetzeko. Gure ikerketa lanak guztiz baliagarriak dira arrantza-lekuen kudeaketa egokia lortzeko beharrezkoak diren oinarrizko teknikak ezartzeko. Era berean, ontziei, teknologia berriak transferitzen dizkiegu beren lehiakortasuna hobetu dezaten.

Gure eginkizuna,beraz, administrazio publikoaren kudeaketa premiei eta arrantza sektorearen lehiakortasun-beharrei erantzutea da.

Stock edo baliabideen ebaluaketa egokia egiteko, arrantza-lekuen egoeraren jarraipena egin eta espezieen eta bere ingurune biologikoaren ezagutza hobetu behar dugu.

Arrantza arduratsua eta lehiakorra lortu ahal izateko behar-beharrezkoa da stocken egoera eta gorabehera sozioekonomikoak ezagutzea, eta erabili beharreko arrantza teknologiak etengabe hobetzeko oinarrizko teknikak garatzea.

Gure espezializazio eta teknologia arlo nagusiak hauek dira: 


ARRANTZA LEKUEN JARRAIPENA

Laginketa sare moderno baten bitartez, honako gai hauei buruzko informazio eguneratua lortzea:

  • Merkatal-harrapaketak eta bere ezaugarriak
  • Arrantza-floten egitura eta jarduera.

(arrantzari buruzko estatistika espezializatuak)



Oinarrizko estatistikak, Kudeaketaren Zientzi Kontseilua hobetzeko.

Arrantzaren oinarrizko datuak lortzearen garrantzia handituz doa Europan eta Euskal Herrian; egin-eginean ere, gero eta informazio gehiago behar da, arrantza desberdinak ondo kudeatzeko. Izan ere, EBk gero eta fondo gehiago ematen du laginketa-sareak hobetzeko eta mantentzeko, zenbait ikerketa-proiekturen bidez.

Horri dagokionez, jarduera-eremu honek datu-base historikoa mantendu eta hobetzeko aukera ematen du; datu-base hori Euskal Herriko erauzketa-sektoreko espezie garrantzitsuenak aztertzeko erabil daiteke, nazioarteko erakundeetan (ICES, NAFO eta ICCAT); horrela, AZTIko teknikariak gero eta sarriago egongo dira nazioarteko lan-taldeetan, euskal flotarako espezie interesgarriak ikertzen dituzten lan-taldeetan hain zuzen.

Era berean, eremu honen bidez, Euskal Herriko datu-basea finkatzen laguntzen dugu; horrek, berriz, bidea ematen du berton aparailuak erabiliz egiten den arrantza hobeto ezagutzeko, hori ez baita nazioarteko taldeetan aztertzen.

Atunaren arrantza
Euskal Herrian, atunaren arrantzak garrantzi handia dauka. Lankidetza aktiboa izan dugu izozkailudun atun-sektorearekin, bai Atlantikoko atunen babesari buruzko erabakiaren jarraipenean (1997ko azkenetan hasitakoa), bai ekialdeko Ozeano Bareko uretan buruturiko atun-arrantzaren jarraipenean. Halaber, aurrera egin dugu atun epelen biologiaren eta dinamikaren ezagutzan, batez ere atun zuriari dagokionez.

Pelagikoen Arrantza
Eremu honen helburu nagusia pelagikoen arrantzaren jarraipena egitea eta antxoa, berdel, txitxarro nahiz sardina populazioen egoera ebaluatzea da, baita zientzi aholkularitza egitea ere, halako arrantza ahalik eta ondoen kudeatzeko Europan (CIEMaren eta ACEMaren bidez), Espainian eta Euskal Herrian.

EBko uretako demertsalen arrantza
Azken aldi honetan, arrantza mota honi buruzko ikerketa ugaritu egin dira, eta urruneko urei buruzko proiektu batzuk ere burutu dira. Eremu honen barruko espezie nagusiak hauexek dira: legatza, zapoa (garrantzi handikoa, euskal flotarako), oilarra, bakailaoa eta fletana.

Egindako ikerketek aurrerakada handia dakarte, zenbait parametro biologiko ezagutzeari dagokionez, hala nola, adina, hazkuntza, ugalketa, migrazioen jarraipena, etab. Laginketa ahalegin handia behar da, eta, horretan, armadoreek partehartze aktiboa izan behar dute; gainera, arrantza kanpaina ugari hartzen dira aintzat.

Demertsalen arrantza urruneko uretan
Gai honi buruzko ikerketa proiektuak ugaritu egin dira azken bi urteotan. Urruneko uretako demertsalen arrantza flota nagusia bakailaoarena da, eta flota hori, gaur egun, Pasaiako 4 bikotek osatzen dute; horiek, batez ere, bakailaoa, fletan beltza eta horiei loturiko beste espezie batzuk harrapatzen dituzte, esate baterako, eglefinoa, gallinetak/krabarrokak, platuxa latzak eta beste arrain laun eta granadero batzuk.

ARRANTZA ARLOKO BIOLOGIA

Arrain multzoen dinamika azaltzen duten parametro biologikoen estimazioa

  • Migrazioak
  • Stock-en identifikazioa
  • Banaketa
  • Hazkuntza
  • Ugalketa
  • Hilkortasuna

BALIABIDEEN EGOERA EBALUATZEA

Ondoko lanetan partehartzaile eta sustatzaile gara:
wBaliabideen egoera ebaluatzea
wZuzeneko kanpainen bitartez, baliabideen ugaritasuna eta bilakaera neurtzea
wBeste arrantza-leku batzuetako aukerak aztertzea

 Adinaren zehaztapena otolitoen bidez



 Baliabideen ebaluazioaren kanpaina


ARRANTZAREN TEKNOLOGIA


Arrantza-jardueren eraginkortasuna hobetzeko teknologia garatu eta ezagutarazten dugu, honako gai hauetan:
4Arrantza-arteak eta aparailuak
4Arrantza-ontziak
4Arraina detektatu eta erakartzeko metodoak
(satelite bidezko teledetekzioa, itsaspeko akustika...)

4Espezieek arrantza-arte eta aparailuen aurrean duten jokaera


Arrantzaren kudeaketa arduratsurako oinarri teknikoak ezartzen ditugu, honako gai hauek aztertuz:
-Arrantza arteen eragina
-Arrantza mota ezberdinen arteko eragina

Arrantza teknologia

Arrantza baliabideak kudeatzeko
Arlo honetan, arrantza aparailuez jarduteko moduari buruzko ikerketak egiten dira; ikerketa eremu nagusietariko bat arrantza aparailuen hautakortasuna da. Hautakortasuna, berriz, arrantza aparailu batek espezie bateko arrain-tamaina batzuk beste batzuei dagokienez harrapatzeko duen gaitasuna da (espezie barneko hautakortasuna), edo espezie batzuk beste batzuei dagokienez harrapatzeko duen gaitasuna (espeziearteko hautakortasuna).

Ikerketa hauek burutzeko, AZTIk itsasoko lan esperimentalerako adituak diren teknikariak ditu; teknikariok, gainera, proba horietan jasotako datuak prozesatu eta aztertzen ere adituak dira. Elementu nagusienen artean, ikerketa hauek burutzeko ekipamendu teknikoaren barruan, arrantza aparailu esperimentalak sartzen dira, baita ekipo elektrikoa ere (SCANMAR), arraste-sareek arrantzan duten jokabidearen jarraipena egiteko.

Lehiakortasuna hobetzeko
1997an abiarazitako arlo honen helburua zenbait proiektu egitea da, arrantzara aplikaturiko teknologiak hobetzeko. Urte horretan Euskal Herriko Arrantza Sektorearen beharrizan teknologikoen diagnostikoa egin beharra zegoela ikusi zen. Euskal Herriko Arrantza Sektorearen osaketa hauxe da: baxurako flotak, freskorako altura, bakailao-untziak, atunontzi-izozkailuak eta arrastontzi-izozkailuak. Horien guztien arazoak eta estrategiak ez dira berdinak. Izan ere, batzuen ardura nagusia euren espezie nagusien eta osagarrien stockaren egoera da; beste batzuen ardurak, ostera, beste herri batzuekiko negoziazioak dira, euren kalak ustiatu ahal izateko.

OZEANOGRAFIA ETA ARRANTZA LEKUEN ARTEKO LOTURA (EKOLOGIA)

Gai anitzeko arloa da, gure bi departamentuek, ozeanografia sailak eta arrantza baliabideen sailak, elkarlanean prestatuak daudelarik.

aIngurugiroaren (azaleratzea, elikagaien balantzea, klorofila, planktona, etab.) eta arrantza-lekuen (banaketa, hazkuntza, hilkortasuna, erreklutamendua...) arteko lotura
aProduktuak ateratzeko jarduerek ekosisteman duten eragina
aTeledetekzioa arrain-leku eta itsas inguruneari aplikatua
aArrantza-lekuen kudeaketaren ondorio sozioekonomikoak aztertzen ditugu


Ozeanografia-
Arrantzak (Ekologia)

Arrantza baliabideen aldaerak ulertzeko balio duen ingurugiro informazioa. AZTIk nazioarteko proiektu batzuetan parte hartu du, eta horrek aukera eman dio ingurugiro harremanak eta horiek arrantza baliabideetan duten eragina hobeto ulertzeko; lorpen garrantzitsuak izan dira ondoko arloetan:

  • Kontinente-ezpondari loturiko ozeano-korronteen ereduak garatu eta kalibratzea (Europako ezpondako korrontea).
  • Legatzaren eta antxoaren arrautzen nahiz larben banaketa; banaketa horrek dituen erlazioak, arrautza nahiz larba horiek hazkuntza-tokietara eramaten dituzten ozeano-korrenteekin.
  • Euskal Herriko kostaldeko hidrografiaren ikerketa, itsaslabarreko korrontea agertzeari dagokionez.
  • Satelite bidezko jarraipena egitea, itsaso-azaleko tenperaturaren urteetako banaketak (ikerturiko urteak) izandako gorabeherei buruz eta horiek ozeanografian eta ikerturiko arrantzetan izandako eraginari buruz.

ARRANTZAREN SOZIOEKONOMIA

  • Arrantza lekuen kudeaketaren ondorio sozioekonomikoak aztertzen ditugu.


AZTIko Arrantza Baliabide Saila

Euskonews & Media 64.zbk (2000 / 1-28 / 2-4)

Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko aleak | Números anteriores | Numéros précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved