Arrantzak
Euskal Herrian bizi duen egoera aztertzeko jardunaldia egingo
da otsailaren 1ean/El día 1 de febrero se celebrará
una jornada para analizar la situación de la pesca en
Euskal Herria |
Arrantza, gaur egun hitzetik hortzera
dabilen gaia da Euskal Herrian. Irakurleak dagoeneko ikusiko
zuen bezala, aldizkari honen azken zenbakian gai hori hartu dugu
hizpide, baina monografikoa ez ezik, jardunaldia ere antolatu
dugu otsailaren lehenerako. Beraz, datorren asteartean, goizeko
11etan, Arrantzaren egoera Euskal Herrian izenburupean,
jardunaldia egingo da Euskonews&Mediak antolatuta Bizkaiko
Artxibo Foraleko Ekitaldi Aretoan. Honako hauek izango dira arrantzaren
egoeraz mintzatuko direnak: Adolfo Ribeiro, Mª Carmen Gallastegui,
Luis Miguel Macías, Jaime Tejedor, Andrés Uriarte
eta Irene García. Xabier Goirigoltzarri, AZTI-ko zuzendari
gerenteak zuzenduko du jardunaldia. |
Eusko
Ikaskuntza ha convocado la plaza de profesor visitante en Oxford/Eusko
Ikaskuntzak Oxford-eko unibertsitatean irakasle bisitaria izateko
deialdia egin du |
Como cada año, Eusko Ikaskuntza
ofrecerá la posibilidad de ir a la prestigiosa universidad
de Oxford con carácter de profesor visitante.
Podrá optar a esta única plaza, cualquier miembro
de la comunidad científica de la Comunidad Autónoma
Vasca, Comunidad Foral de Navarra e Iparralde. Las solicitudes
deberán ser presentadas en inglés antes del 15
de marzo. Las líneas de trabajo preferentes son las siguientes:
diseño de las ciudades europeas del futuro, la universidad
virtua, nacionalidades minoritarias y Europa, interrelación
de entidades científicas europeas locales, o cualquier
otro tema que encaje dentro de los campos del Instituto de Estudios
Europeos de Oxford. |
Eusko
Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari aipamen berezia egin die "Arbor"
aldizkariak / La revista "Arbor" hace mención
especial a Eusko Ikaskuntza
y Euskaltzaindia |
"Arbor", CSIC-ek argitaratutako
aldizkariak, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiari buruzko informazioa
jasotzen du bere azken ale berezian. Bertan, Estatu osoko zazpi
zientzia erakunderik adierazgarrienak azaltzen dira, besteak
beste Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza, bakoitzaren inguruko
artikulu sakon batean. Euskaltzaindiari buruzkoa Patxi Goenagak
idatzi du, eta Eusko Ikaskuntzari dagokiona Juan Jose Goiriena
de Gandariasek. Joan den asteazkenean, hilaren 19an, Gasteizen egindako ekitaldian,
Jean Haritschelharrek, Juan Jose Goiriena de Gandariasek eta
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak prentsaurrekoa eman zuten "Arbor"
aldizkarian egindako aipamenaren berri emateko. Juan Jose Goiriena
de Gandariasek, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, bi erakundeen
lana Estatuan ezagutarazi eta zabaltzea "oso mesedegarria"
dela adierazi zuen. Ibarretxe lehendakariak, berriz, bi erakundeen
lana txalotu eta zoriondu nahi izan zituen. |
Euskonews
& Media 64.zbk (2000/1-28/ 2-4) |