Eusko Ikaskuntzak kaleratu berri
ditu 2000garren urteko Angel de Apraiz eta Agustin Zumalabe bekei
dagozkien baldintzak.
Angel de Apraiz ikerketaren helburua,
giza zientzien alorreko ikerketak bultzatzea da, eta aurtengo
ikergaiak honako hauek dira: hizkuntza eta literatura, historia
eta historiaurrea. Era horretan, beka deialdiarekin interesatuak
daudenek, otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute ikerketa
proposamena. Eusko Ikaskuntzak 750.000 pezetako laguntza luzatuko
dio lanaren arduradunari, eta ikerketa urtebetean egin beharko
du.
Agustin Zumalabe bekaren kasuan,
berriz, natur zientziak, zuzenbidea, hezkuntza eta komunikabideak
izango dira ikerketa gaiak. Iraupen eta dirulaguntza kopuruari
dagokionez, Angel de Apraiz bekaren baldintza berberak ditu honek
ere. |