1831ko
urtarrilak 17an jaio zen Antonio Maria Lekuona Etxaniz Tolosako
margolaria |
Iturria:
Lur Entziklopedia |
Iruñean eta Madrilgo San
Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritzako
ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua
lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen
bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzu egin ondoren
(Madril 1956,1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta
1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete
beranduago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. 1875ean
Karlos Borbondarren zinegitea Gernikako arbolapean Bizkaiko
Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876ean Isabelen jarraitzaileek
erre zutena. Reniers margolari flandiarraren kutsua nabari zaie
Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen
eta euskal margolaritza deituaren aintzindaritzat hartua da. |
El
21 de enero de 1900 fallece el pelotari José Joaquín
Altamira |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Pelotari, nacido el 11 de octubre
de 1828, conocido por el nombre de «Zarra». Jugó
el primer partido emplazado, a largo, a los diecisiete años,
contendiendo en seguida en Azpeitia, Pamplona, Durango y Zarauz,
con los mejores jugadores de la época. Es descrito por
Peña y Goñi en su libro "Los pelotaris"
de la manera siguiente: "En un partido verificado en Durango,
sacó José Joaquín a mano, sin hacer una
falta, pelota de cuatro onzas a los dieciocho cuadros y medio...
Jugó asimismo y ganó en Tolosa un partido contra
un navarro que le desafió, a rebote y con pelotas de veintisiete
onzas y media". A partir de 1877, jugó en el frontón
Atocha de San Sebastián. A los cincuenta y cuatro años
se enfrenta a "Chiquito de Eibar" que contaba entonces
con veintidós, y le ganó. A los setenta y cuatro
años jugó su último partido en la capital
donostiarra. Al retirarse del juego, trabajó en un puesto
de carne del mercado de la ciudad. Murió el 21 de enero
de 1900. |
1987ko urtarrilaren
22an Carlos Sanz Ramirez margolari donostiarra hil zen |
Iturria:
Lur Entziklopedia |
Bizitza
osoko heritasun batek, hemofiliak, haren bizimodua eta lanbidea
baldintzatu zituen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Donostiako
EUTG-n. Erakusketa askotan hartu zuen parte Euskal Herrian eta
Euskal Herritik kanpo, bakarka nahiz taldean, eta sari asko irabazi
zituen. Bakarkako lehen erakusketa 1967an egin zuen, Donostian.
Urte horretan bertan Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakari
hautatu zuten. Sanzek bere garaiko gizarte arazoekiko kezka (Vietnam-go
gerra, tortura...) eta gizakiaren sufrimendua eta oinazea isladatu
zituen bere koadroetan (errealismo soziala) Rembrandt-en idi
larrutuak gogorarazten dituzten gorputz edo haragi puskatuak,
desitxuratuak, era gordinean margotuz, gehienetan margo hotzak
erabiliz. Koadroez gainera (Besteak beste Donostiako San Telmo
Museoan ikusgai dagoen Edozertarako kaxak 1968), collageak, aquaforteak,
kutxak eta marrazki bikainak egin zituen. |
Euskonews
& Media 62.zbk (2000/1/14-21) |