|
Iparralde ttipi honetako, Nafarroa Behera
probintzia ttipienetakoan, Oztibarre aldean, berri ttipiño
bat da Izura. Hots herriño honetan dago Haize Berri Kulturetxea
eta aterbetzen ditu bi erakusgela eder. Oharturik barnealdean
erakusketei zoakionez deus -guti zela egiten, erabaki zen noizetik
noizera erakusgelen balitzea.
Bazen hain zuzen umore-marrazki
sailean higitzen zen jendea, herri aldizkarietan, afitxagintzan
eta ere argitaratzen zen noizean behin komiki liburutxo bat edo
beste. Iparraldeko marrazkilariei , 1990ean elgarretaratze hitzordua
finkatu zitzaien marrazkirrri erakusketa osatzea proposatuz.
Ekitaldi hau abiaraztean on iduritu zitzaigun lehentasuna euskarari
ematea, alor orotan gure hizkuntza sar dadin, euskal umorea euskaraz
baitzen, eta baita oraino euskaraz jendartean zabaltzen... Beste
giroan da estreinatzen marrazkirri, umorearen aratsa izan dadin
ahalegin guzia bidean ezarriz, soinu, bertsu, antzerki eta hainbeste
eginkizun ezberdinekin... Ihaute astearte aitzineko edo ondoko
sotiranean ezarriz, Ihaute estearte aitzineko eta ondoko ostiralean
baita inaugurtzaen erakusketa , urtaroari doakionez une egokian
dago, hilabetez ikusgai daudela hainbat marraazki.
Marrazkilari guztiz gehienak
iparraldeko hiru probintzietakoak dira, ardurenean gazteak, mutilak
eta neskak ere berdin zorrotz eta eraginkor.
MARRAZKIRRIZ MARRAZKIRRI
Izenak berak harri batez bi xori egiten du, marrazkirri
hitzean elgar lotuak baitira marrazki eta irri hitzak. Alta umorea
ez da beti alai eta irri eragile, hots begira dagoenaren hunkitzea
da helburua, irria zuri edo umore beltz izanagatik...
Lehen marrazkirri 1990ean zen
egin, gonbida berezia genuela JANBER IRIBARNE garaztar maisua
beee obran hautatu bildumarekin eta ainitzentzat hau izan zen
arekusketa esperimentala. Estreina egunean presentatu eta azaldu
zuen GONZALO ECHAVARRIAK "Pitxu" Zuberoan argitaratu
zuten komiki liburutxoa.
Ondoko urtean ere zuberotar komikilana
aurkestu zen: LAURENT CAUDEINE gazte zohituaren "erreus
de jeunesse". Hots, erakusketa gaztea izan zen hau akatsak
izan ala ez...
Erabaki inportantea hartu zuten
antolatzaileek 1992an, gaia proposatzea marrazkilariei. Lehen
gai hau "sosa" baitzen marrazkilari behartsuen eguneroko
arrangura hunki zuen eta beste behin hauek urririk lan egin umorearen
altxorrari berena ekartzeagatik. Urte hartan gureganatu ziren
Napartheid aldizkariko marrazkilari zenbait eta parte hartuz
azaldu ere nola eta nolaz egiten zuten aldizkaria. Hegoaldearekiko
lotura egian zen. Aurkeztu zen besteak beste MARKO ARMACHen "orreaga"
komikilan ederra. Ondikotz, urte hortako ekainean lur hau utzi
zuen, denek maite genuen, JOSEP DUBOURDIEU marrazkilari lagun
onak, ezinestalizko hutsa utziz gutartean.
"Paradisua" izan zen
hurrengo gaia. Lehertze ordainduak izan ziren erakusleak, indulgentzi
alde gaitza irabazi baitzuen parte hartuz ekitaldian "SARATIK
SARARA" liburuaren prototipoa presentatu zuen 1993ko erakusketa
inauguratzekari PAXKAL BOURGOINek.
Bostgarren marrazkirrik zirikatu
zituen "IRRATI-TELEBISTAK" eta salgai eman JANBER IRIBARNEn
bi komiki gidoi frango laketak liburutxo batean bateratuak.
1995ean "AGRIKULTURA"
gaia irauli, aitzurtu eta jorratu zen, ITURRIA frantses egunkari
bateko marrazkilari ezaguna parte hartzaileetan zen. "BERTSUZ
BERTSU MARRAZ MARRA" laborarien bertsu liburua umore marrazkiz
apaindua jendeei agertu zitzaien.
"HAIZU DENA , HAIZU EZ DENA"
gaiarekin maraztu zen 1996an, eta HELENE DOLHARE-k ximenki landu
"ABERE SOLAS" liburuak arrakasta ukan zuen.
1997an "ARRAZAKERIAK"
elkartu zituen publikoa eta urte hartako marrazkilari filantropoak.
Aldi hartako marrazkien artean ziren PLANTU marrazkilari ospetxuenak.
Iraganai begira zagon 9. Marrazkirri
"HISTORIA" aztertzen. Hau ez da historikoa gelditu
gure erakusketen artean, halaere utzi dizkigun oroitzapenekin
gabiltza aitzina...
Jaz zen marrazkirriren 10. urteburura
"ASKATASUNA" gai utopikoa paperreratu zen, buru bezain
aburu, eta hainbat egeratan gauzatua edo ezingauzatua.
Hamaikagarrena da aurtengo marrazkirri,
gaia dauka honek ere eta hau da "HABIL MUNDU GUZIRA".
Estreinatuko da 2000. eko martxoaren 3an, 21:00 etan.
|
PARTE HARTZEKO:
- A4
paperen (295 mm x 210 mm) lan egitea hobe. - Marrazkiak
erakutsiko dira Haize Berri Kulturetxean 2000. eko apirilaren
7raino. - Jatorrizkoak
eta jendarteratuak izan ez diren marrazkiak eskatzen ditugu. - Edozeinek
parte har dezake abenduaren 31 aitzin, izena emanez helbide hontara:
HAIZE BERRI KULTURETXEA
64120 IZURA
Tel: 05 59 37 85 79
Habil zabiltza !... eta etor Marrazkirrira!... |
ETA GEROA?
Marrazkirriren geroa marrazkilarien
eskutan dago. Umorea da zirikaria, erasotzailea, higikorra, umoreak
du biziaren garratza arintzen, da jostagarri, goxagari eta bitxi
bada bitxi, den umore goibel-latzenak ere argi gitzake gure iibilaldi
iragankorrean... Mintzo da herritarrei herri hizkuntzan eta maiz
ametsarekin nahas-nahasten...Ahomihitan, idatziz edo marraztua,
umorea jalgi bedi nasaiki, hunki gaitzala eta heda bedi denetan
menderen mendetan! Piarres Erdozaintzi,
Marrazki Erakusketaren arduraduna |