1982ko abenduaren
20ean Loiu herria Bilbotik banandu zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
1982ko abenduaren 20ean Loiuk, Bilboren
ekialdean dagoen herriak,Derio, Sondika eta Zamudiorekin batera,
Bizkaiko hiriburutik banandu zen. 19966ean sinatutako dekretuaren
ondorioz hiriaren barne gelditzen zen Loiu, 1982 an banandu ziren
arte. |
El
22 de diciembre de 1921 fallece el abogado navarro Salvador Echaide |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Abogado. Fue cofundador de la "Asociación
Euskara de Navarra". En 1891 publica un libro sobre el Código
Civil y su aplicación en Navarra. En 1899 forma parte
de la Comisión para redactar el apéndice al Código
Civil. En 1894 colaboró en el número extraordinario
de la "Ilustración Navarra" con motivo de la
Gamazada. Fue colaborador de las revistas "Euskara"
y "Euskal Erria". Tradujo al castellano la poesía
"Jaungoikua bera bakarrik da andi", premiada en el
certamen de Elizondo. Murió en Pamplona el 22 de diciembre
de 1921. |
Jose Francisco
Erauskin Garmendia "Patxi Errota" bertsolaria 1945eko
abenduaren 22an hil zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
("Patxi Errota", "Erauskin
Errotari" deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Zaldibia 1874-Zaldibia
1945). Kubako gerran parte hartu zuen 1896-1898 urteetan. Handik
etorritakoan Beasaingo CAF lantegian hasi zen lanean eta berehala
bertsolaritzan. Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen bertsoak.
Bere bertsorik gehienak Antonio Zavalak jaso zituen eta Auspoa
bilduman eman zituen argitara. |
1840ko abenduaren
23a, Pedro Jose Elicegui Maiz "Pello Errota" Asteasun
jaio zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Gipuzkoar bertsolaria (Asteasu1840
- Asteasu 1919) Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa
izan da. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina zen; bertso paper
ugari ondu zuen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide
osagarri gisa erebili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen.1895.
urtean Argentinara joan zen , hara joandako euskaldunen aurrean
kantatzera. Haren alaba eta kopiatzaile izan zen Mikela Elizagi
Bengoetxeari esker, (1869-1965) , ez dira Pello Errotaren bertso
asko betiko galdu. |