Abenduaren hirugarren astean
aurkeztuko da Eibarren, herri hori gaitzat hartuta egin diren
ikerketak biltzen dituen liburua. "Eibar 1346-1996. Ekarpen
historikoak. Aproximación histórica" izenburua
daraman argitalpenak, aurrerapen handia ekarriko dio Eibarren
iraganaren ezagutza zientifikoari. Liburuak, orain dela bi urte
Eibarren eskaini ziren hitzaldiak jasotzen ditu, eta hainbat
gai jorratzen dira: nezakazaritza, familia, baserria, 1868ko
iraultzatik Bigarren Karlistadara bitarteko urteetan ekonomia
eta politikaren arloan garrantzia izan zuten eibartarren izenak
eta Jacques Valdour frantses soziologoaren iritziak, zeinek 1912
eta 1913 urteetan Eibarko langileen bizimodua aztertu zuen.
Honatx 95 orrialdetako liburuan
bilduko diren lanak: Elena Barrena: La fundación de la
villa de Eibar: llegando a Villanueva, desde el Monasterio de
San Andrés de Eibar y las Ferrerías del Ego, en
el valle de Markina. Jose Urrutikoetxea: Baserria eta nekazal
mundua. Gotzon Iparragirre: Eibar. Felix Luengo: De cómo
describía a los obreros de Eibar y del País Vasco
un extranjero de principios de siglo. Paloma Miranda: Dos eibarreres
al servicio de Solimán el Magnífico. |