1906ko abenduaren
15a, Zepai bertsolaria jaio zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
"Zepai",
Gipuzkoar bertsolaria (Azpeitia, 1906- Idiazabal, 1971). Azpeitian
jaio baina Errezilgo Zepai baserrian hazi zen, Txapel bertsolariaren
familian. Baso mutila eta hargina izan zen bizibidez. Idiazabalean
ezkondu eta taberna bat jarri zuen bertan. Umore bikaineko bertsolaria
izan zen. Hargatik ospe handia izan zuen bere garaian. |
1897ko
abenduaren 13a, Joannes Oxalde hil zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Nafarroa Behereko bertsolaria (Bidarrai,
1814-Bidarrai, 1897). Guarda eta postaria izan zen bizibidez.
Aiherran bizi izan zen. Herriz herri bertso kantari ibili bazen
ere, ia ez da haren bat-bateko bertsorik gorde. Bertso jarri
ugari gorde dira, hala ere, Oxalderen bertso jarriak behin baino
gehiagotan izan ziren sarituak Lore-Jokoetan: Soldado ondoan
(Sara, 1868); Kilo-egilearen kantuak (Sara, 1878);
Beranteko urrikiak (Maule, 1880); Maddalen Larralde
(Donibane-Garazi, 1894). Argentinan ere ibili zen, Gualegay
izeneko herrian. Aipatutakoez gainera, hauek dira Oxalderen bertso
sail ezagunenak: Zahar gazteen arteko parabola, Iruñeko
ferietan, Lurreko ene bizia, eta batez ere, Otxalde eta
Etxahun. |
1925eko abenduaren
12a, Juan Manuel Lertxundi zendu zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Gipuzkoar idazlea, eskolapioa. Haurrentzako
irakaurgaiak egiten nabarmendu zen. Euskal Esnalea aldizkarian
hasi zen idazten. Honako hauek dira bere obra nagusienak: Polli
ta Pello bi euskaldun bikain eta zintzoen kondaira (1910),
Oyalde-basoko Maitagarriya (ipuina, 1912), Euskal-Iztiya
(gramatika elebiduna, 1913) eta Gauzen ikuskizunak umientzako
(1925). |
Euskonews
& Media 58.zbk (1999 / 12 / 10-17) |