EUSKOBOOKS

Basarri

Egilea:
Andoni Egaña
Mota: Biografia
Saila: Txirrita Saila
Orrialde kopurua: 101
Argitaletxea: Sendoa Argitadaria, Oiartzun - 1999
ISBN: 84-89080-93-3

Ezaugarriak:

"Badut bost urteko seme bat Julen izenekoa. Harro dago, oraindik, aita bertsolaria duelako. Gainera, gizarajoak uste du aita munduko onena edo hor nonbait dela. Adin horretan ez da harritzekoa.

Ikastolako lagunen artean badu bat bereziki maitea: Axel Eizmendi Eskudero.

Lehengoan pentsakor etorri zen gure mutikoa ikastolatik eta galdera egin zidan, euskara erabat garatu gabean:
- Aita, Axelek esaten du bere aitona bertsolaria dela. Egia da? Bera bertsolaria da? Une batez neu geratu nintzen pentsakor.
- Bai- erantzun nion. Bera da bertsolaria.
Gure umeak ez du oraindik 'bera bertsolaria da' eta 'bera da bertsolaria' ren arteko alderik sumatzen. Liburuska hau irakurtzen duenak sumatuko du."

Bertso Kontuak

Egileak: Joxe Mari Aranalde
Saila: Auspoa Liburutegia, 264. zenbakia
Argitaletxea: Sendoa Argitaldaria, Oiartzun - 1999
Orrialde kopurua: 290
ISBN: 84-89080-98

Ezaugarriak:

"Joxe Mari Aranalde (Gaztelu, 1933) joan deneko berrogeitaka urte hauetan bertso-kontutan badabilela, edozeinek dakien gauza da.
Asko idatzi du bertsoaz eta bertsolariez eta bi horien inguruneaz. Bertso-kontuak hau da horren erakusgarri.
Bapateko bertsoari dagozkion puntu asko ikusiko ditu irakurleak ikuituak liburu honetan: Dela bertsoa bera, nahiz entzuna eta nahiz hura bera irakurria; bertsoaren akatsak eta abantailak; jaialdien antolaketak eta beraietako eskasiak, eta abar.
Eta bertsolari asko ikusiko ditu irakurleak bakoizka neurtuak eta zehazki tratatuak, eta bertsolarien arteko beste zenbait izen ere aurkituko du irakurleak ederki trataturik. Mimoz bezala tratatzen dituela ematen du Aranaldek jende horiek denak.
Hitz batean, mila modutako lezioak badituela esango genuke Bertso-kontuak liburuak bertsolaritzaren barnerako."

Bilintx

Egilea: Anjel Mari Peñagarikano
Mota: Biografia
Saila: Txirrita Saila
Argitaletxea:
Sendoa Argitaldaria, Oiartzun - 1999
Orrialde kopurua: 154
ISBN: 84-89080-94-1
Ezaugarriak:

"Lehenengo batean hitzegin zidan Donostiako itsasoak:

Neri begira idazten zitun
Bilintxek bere bertsoak;
hain ziren eder eta politak,
bitxiak eta goxoak,
maitasun uhinak busti zaitzaten
nerekin dauzkat jasoak
."

Bapatean 98

Mota: bertso bilduma
Argitaletxea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta
Elkarlanean, Donostia - 1999
Orrialde kopurua: 288

ISBN: 84-8331-529-7, 84-89283-16-8

Ezaugarriak:
Liburu honetan, 1998. urtean zehar bertso-saioetan grabatutako bertsoen aukeraketa eskaintzen da. Lan honetan honako pertsona hauek partehartu dute:

  • Grabaketak: Martin Aramendi, Josu Goikoetxea, Laxaro Azkune...
  • Hautaketa eta transkribaketa: Martin Aramendi
  • Irizpideak eta koordinazioa : Bertsozale Elkartea
  • Doinuen izendapena: Martin Aramendi, Doinutegian oinarrituz

Enbeitatarrak - sei belaunaldi bertsotan
I - "Txotxo-jeuri" eta Imanol


Egilea: Jon Enbeita
Mota: Biografia

Saila: Txirrita Saila
Orrialde kopurua: 132
Argitaletxea: Sendoa Argitaldaria, Oiartzun - 1999
ISBN: 84-89080-87-9

Ezaugarriak:
"Dagoeneko, irakurlea, argi ikusiko zenuen ENBEITA izena bertsoarekin zein itsatsita dagoen Txotxo-Jeuriren aurretik eta Txotxo-Jeuriren ondoren. Batek daki noiz hasi zen soka eta noiz amaituko den."

Enaz Banaz

Egilea: Xabier Amuriza
Mota: autobiografia
Argitaletxea: Bizkaiko AEK, Bertsolari liburuak, Bizkaiko Bertsozale Elkartea
; Bilbo - 1999
ISBN: 84-89283-17-6.- 84-930227-2-1
Orrialde kopurua: 393

Xenpelar - Juan Frantzisko Petriarena Berrondo (1835 - 1869)


Egilea: Antton Kazabon
Mota: Biografia

Saila: Txirrita Saila
Orrialde kopurua: 124
Argitaletxea: Sendoa Argitaldaria, Oiartzun - 1999
ISBN: 84-95378-06-X

Ezaugarriak:

Hemen izan naiz berriro ere
txapela beltza jantzita,
nire bertsoak eta bizitza
utzi ditut idatzita;
hori bederen egin behar nuen
zerbait egiten hasita.
Beraz, banoa hemendik berriz
nire herria utzita,
polita izan da bisita!

Juan Frantzisko Petriarena Berrondo - Xenpelar-



Euskonews & Media 56.zbk (1999 / 11 / 26 - 12 / 3)


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved