| 
| 
| Musika
 garaikideari buruzko mintegiak egingo dira Bilbon / Bilbao acogerá
 los seminarios sobre música contemporánea (xehetasunak)
 |  |  |  | Bost hautagairen
 izenak aurkeztu dira Baiona Hiria-Eusko Ikaskuntza sariendako
 / Cinq candidats se sont présentés pour le prix
 de la culture basque décerné par la Ville de Bayonne
 et Eusko Ikaskuntza. 
 (xehetasunak)
 |  |  |  
 |  
 
| Musika
 garaikideari buruzko mintegiak egingo dira Bilbon |  | Euskal Herriko Musikagileen Elkartearekin,
 Institut Francais-ekin eta Bilboko arte erakundeekin elkarlanean,
 Eusko Ikaskuntzak musika garaikideari buruzko mintegiak antolatu
 ditu. Helburua, gaur egungo konposizio alorrean dauden arazoak
 aztertzea da. Mintegiak bi izango dira. Lehena, azaroaren 12tik 14ra bitartean,
 eta bigarrena, azaroaren 26tik 28ra. Agustin Gonzalez Acilu izango
 da lehendabizikoa zuzenduko duena, eta Luis de Pablo bigarrenarekin
 arduratuko da.
 
 
 (AURKIBIDERA
 ITZULI)
 |  | Bost
 hautagairen izenak aurkeztu dira Baiona Hiria-Eusko Ikaskuntza
 sariendako |  | Baiona Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak
 emango dituzten bi sariak abenduaren lehen hamabostaldian banatuko
 direla eta, dagoeneko bukatu da sari horietarako hautagaien izenak
 aurkezteko epea. Lehenengo sariak, hogei mila liberakoak, unibertsitateko
 tesi bat egiten ari dena edo ikerketa lan bat eskuartean duena
 saritzea du helburutzat. Bigarrenak, berriz, euskal kultura edo
 zientziaren alde lan egin duena sarituko du. Azken hau ohorezkoa
 izango da, eta saridunak bi mila liberako oroitzapena jasoko
 du. Bost dira sari hauetarako aurkeztutako izenak: Clement
 Urrutybehety, "La Basse Navarre, héritière
 du royaume de Navarre" liburuaren egilea eta "Association
 des amis de Saint-Jacques des Pyrénées Atlantiques"
 elkartearen sortzailea; Manex Goyhenetche, "Historie
 generale du Pays Basque" liburuaren egilea; Jean Baptiste
 Coyos, "Le parler basque souletin des Arbailles. Une
 approche de I`ergativité"-ren egilea; Philippe
 Fabas, "Recherches sur I' historie religieuse contemporaine
 du diocèse de Bayonne"-ren egilea, eta Alexandre
 de La Cerda, "Radio Adour Navarre"-ren sortzailea.
 Lehendabiziko urtea izango da sari hauek banatzen direla. 
 
 (AURKIBIDERA
 ITZULI)
 |  Euskonews &
 Media 53.zbk (1999 / 11 / 5 - 12)
 |