- Euskonews-eko adiskideok:
-
- Estatu Batuetan ikasten dagoen
euskaldun bat naiz. Orain dela gutxi ezagutzen dut zuen lana,
eta benetan bikaina iruditzen zait.
-
- Zuek guztiok agurtzeaz aparte,
Irakurlearen Txokoak ematen duen aukeraz baliatu nahi nuke galderatxo
bat egiteko, ea baten batek lagundu ahal didan.
-
- Nire aita Artaxona herrian jaio
zen, Nafarroan. Bera jaio eta bizi izan zen etxea XVII. mende
bukaerakoa zen (tamalez, orain dela hilabete batzuk suntsitu
dute etxe berriak egiteko). Atearen gainean, haurlausa bat zeukan,
eta bertan hitz batzuk landuta. Osorik irakurtzea lortu ez badut
ere, berbetako batzuk honakoak ziren (oker ez banago): "Revenrendisimo
y *** sennor don Carlos de Bayona". Carlos de Bayona,
bestalde, Artaxonako kale baten izena da. Udaletxean galdetu
nuen pertsonaia hori nor izan zen, eta nire aitaren etxea historikoki
norena izan zen, baina inork ez zuen jakin erantzunik ematen.
-
- Saiatu naiz beste leku batzuetatik
bilatzen, baina orain arte ez dut suerterik izan.
- Agian irakurleren batek pistaren
bat eman ahal izango dit Carlos de Bayona honen gainean. Hala
balitz, asko estimatuko nioke.
-
- Besterik gabe, ondo izan
- ana i. morales <anais39@hotmail.com>
-
-
- I've just applied for a subscription
to your weekly electronic newsletter, Euskonews & Media,
about Basque science and culture. I'm elated at the linguistic
- contributions being made at
EHU.
- For years Basque culture has
interested me, and I wish to attain at least a reading knowledge
of Euskara in order to gain an appreciation of Basque literature,
folklore, music, and tradition.
- Thank you!
- Ward Evans
-
-
Sail
honetan irakurleek bidalitako iritzi eta artikuluak kaleratuko
ditugu. Parte hartu nahi izanez gero
webmaster@euskonews.com
helbidera
bidali.
En esta
sección se publicarán las opiniones y articulos
que envíen nuestros lectores. Si desea participar envíelos
a
webmaster@euskonews.com
Dans
cette section seront publiés les opinions et les articles
envoyés par nos lecteurs. Merci d'adresser vos textes
au webmaster@euskonews.com
au cas oú vous souhaiteriez participer.
In this
section will be published the articles and opinions sent by the
readers. If you would like to take part please send them to
webmaster@euskonews.com
|