- Kaixo, lagunok
-
- Astero zuen aldizkaria arretaz
begiratzen duen irakurleetariko bat naiz.
Sarritan aurkitzen ditut nire interesekoak diren artikuluak,
eta horietariko hainbat gordetzeko nahia izaten dut. Hala ere,
ez zait egokia iruditzen artikuluak inprimatzen ibili behar izatea.
Hori dela eta, galdetu nahi dizuet ea artikuluekin libururen
bat osatu edo CD-ren bat egiteko asmorik duzuen. Nire ustez,
bi formula horietako bat oso egokia litzateke artikuluak gorde
eta berriro ere irakurri ahal izateko.
Ibon Txapartegi
(Iruñea)
-
- Asko pozten gara zure mezua
jasotzeaz, izan ere, irailean aterako dugu zuk proposatzen diguzun
CD-a. Jakin badakigu garrantzitsua eta baliogarria izan daitekeela
artikuluak biltzen dituen euskarri bat edukitzea, eta beraz,
laster izango duzu eskuartean.
- Oraindik guztiz zehaztu gabe
badago ere, seguruen salgai jarriko dugu CD-a. Hala ere, irailean
emango dugu argibide gehiago.
-
- Mila esker eta laster arte.
- Euskonews&Media
-
Sail
honetan irakurleek bidalitako iritzi eta artikuluak kaleratuko
ditugu. Parte hartu nahi izanez gero
webmaster@euskonews.com
helbidera
bidali.
En esta
sección se publicarán las opiniones y articulos
que envíen nuestros lectores. Si desea participar envíelos
a
webmaster@euskonews.com
Dans
cette section seront publiés les opinions et les articles
envoyés par nos lecteurs. Merci d'adresser vos textes
au webmaster@euskonews.com
au cas oú vous souhaiteriez participer.
In this
section will be published the articles and opinions sent by the
readers. If you would like to take part please send them to
webmaster@euskonews.com
|