Mikel Olazaran: "Gobernu zentralak zientzia eta teknologiako eskuduntzak ez trasferitzean, Eusko Jaurlaritzak I+G jardueretara bideratu zituen fondoak"
*
Traducción al español del original en euskera
María Agirre

Leioako Soziologia saileko irakasle den Mikel Olazaranek, 1980tik gaur arteko euskal berrikuntza sistemaren bilakaerari buruzko mintzaldia eman zuen. Epealdi demokratikoko lehenengo Eusko Jaurlaritza izan zen, hain zuzen ere, 1981ean aldaketa teknikoaren eta teknologia sartzearen aldeko apustu gartsua egiten hasi zena. Izan ere, azpigaratua zegoen I+G, eta euskal enpresetan ez zen kontzeptu hori ezagutzen. Gainera, Gobernu zentralak zientzia eta teknologiako eskuduntzak trasferitzeari emandako ezezkoaren aurrean (baliabide ekonomikoei, kasu honetan), fondo horiek I+G jarduerak sustatzera bideratzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, bere finantza autonomiaz baliatuz.

Olazaranek laburbildu zuenaren arabera, bi epealdi bereiz daitezke Euskal Herriko politika teknologikoaren bilakaeran. Lehenengoa, 1981etik 1990era bitartekoa, babestutako gune teknologikoetan oinarritutako I+G azpiegituraren trebakuntzakoa; eta bigarrena, 1991tik gaur artekoa, sistemaren kontsolidaziokoa.
Lehen epealdiko ekintza garrantzitsuetako bat, Birmoldaketa Industrialerako Elkartearen (SPRI) sorrera izan zen, politika industrial eta teknologikoa bultzatzeko tresna modura. Lehen politika teknologikoko bigarren oinarria, Industria Sailak enpresetako I+Gari emandako laguntza izan zen. Era berean, ebaluazio eta planifikazioko unitate bat sortu zen, eta Estrategia Teknologikoko lehenengo Plana formulatu. I+Geko euskal sistemak maila garrantzitsua lortu zuen 1990. urterako: I+Geko gastu orokorra 37.569 milioi pezetakoa zen; hau da, BPGren %1,13a. Azkenik, 1996an gaur egungo Zientzia eta Teknologiako 1997-2000 Plana formulatu zen, eta ondoren Teknologiako Euskal Sarearen dekretua. Bi tresnek agente guztiak, unibertsitatea barne, teknologia sisteman barnebiltzeko eta beren partaidetza arautzeko xedea daukate.

Nondik-norako honen ostean, Olazaran irakasleak I+Garen egungo egoera zein den azaldu zuen, 1996ko datuetan oinarrituz. Aipatu urte horretan, BPGren %1,24 ziren I+Gko gastuak, batezbesteko espainiarra 0,87koa zen bitartean. Estatu mailakoa gainditzen duen arren, Europar Batasuneko batezbestekotik urrun dagoela adierazi zuen irakasleak, azken hau 1,9koa baitzen1995ean.

Mikel Olazaran: "Al no transferir el Gobierno central las competencias de ciencia y tecnología, el Gobierno Vasco destinó fondos para actividades de I+D"
*
Traducción al español del original en euskera
María Agirre

Mikel Olazaran, profesor del departamento de Sociología en Leioa, ofreció una conferencia sobre la evolución del sistema vasco de innovación desde 1980 hasta la actualidad. Precisamente fue el primer Gobierno Vasco del periodo democrático, quien en 1981 comenzó a realizar una fuerte apuesta por el cambio técnico y la introducción de tecnología. Y es que se partía de una situación de subdesarrollo en I+D y desconocimiento de dicho concepto en las empresas vascas. Además, ante la negativa del Gobierno central a transferir las competencias de ciencia y tecnología, recursos económicos en este caso, el Gobierno Vasco decidió utilizar su autonomía financiera para destinar fondos al fomento de actividades de I+D.

Según resumió Olazaran, pueden distinguirse dos fases en la evolución de la política tecnológica en Euskadi. Una primera, desde 1981 hasta 1990, de formación de una infraestructura de I+D basada en los centros tecnológicos tutelados, y la segunda, desde 1991 hasta la actualidad, de consolidación del sistema.
Una de las importantes acciones de la primera fase fue la creación de la Sociedad para la Reconversión Industrial (SPRI) como instrumento de apoyo a la política industrial y tecnológica. El segundo pilar de la primera política tecnológica fue el apoyo por parte del Departamento de Industria a la I+D de las empresas. Asimismo, se creó una unidad de evaluación y planificación y se formuló el primer Plan de Estrategia Tecnológica.
Para 1990 el sistema vasco de I+D había adquirido unas proporciones importantes: el gasto total en I+D era 37.569 millones de pesetas, el 1,13% del PIB. Finalmente en 1996, se formuló el actual Plan de Ciencia y Tecnología 1997-2000 y posteriormente el decreto de la Red Vasca de Tecnología. Ambos instrumentos tratan de incorporar a todos los agentes, incluida la universidad, al sistema de tecnología y de regular su participación.

Después de este recorrido, el profesor Olazaran explicó cuál es la situación actual del sistema I+D, basándose en los datos de 1996. En dicho año los gastos en I+D eran un 1,24% del PIB, mientras la cifra de la media española era de 0,87. Aunque supera la media estatal, el profesor subrayó que está lejos de la media de la Unión Europea, 1,9 en 1995.

 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved