Luzien
Etxezaharreta: "XX. mendean zehar aldaketak jazo dira Iparraldeko literaturan" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
Luzien Etxezaharreta, kazetaria eta Maiatz literatur
aldizkariko koordinatzailea hurbildu zen Gasteizera joan den ostiralean,
Iparraldeko literaturaz mintzatzeko. XX. mendean zehar Iparraldeko literaturan
aldaketak jazo direla esanez hasi zuen hizketaldia Etxezaharretak. Bere
arabera, mende hasierako idazle asko apaizak ziren Iparraldean, eta gaur
egun, gehienak irakasleak eta kazetariak. Gainera, emakumeen partaidetza
handituz doala nabarmendu zuen. Fenomeno horrek, jakina, idazterako orduan
gai aldaketa ekarri du Etxezaharretak kontatu bezala. Beraz, XIX. mendearen
bukaeran eta XX. mendean zehar, Iparraldeko hainbat idazlek baserri munduari
eta gai moralistei buruz idazten bazuten, gaur egun aldaketa gertatu dela
azpimarratu zuen.
Iparraldeko idazleak bi taldetan banatu
zituen Etxezaharretak, ohizkoak eta idazle berriak, nahiz eta sailkapen
hori egitea erraza ez dela aitortu. Ohizko idazleen taldean, Xabier Diharce
"Iratzeder", poeta donibane lohizundarra, Jamattitt Dirassar hazpandarra,
Maijan Minaberri uztariztarra, Emile Larre baigorriarra eta Junes Casenave
pastoral eta ipuin idazle zuberotarra aipatu zituen, besteak beste. Idazle
horiek guztiak nafar-lapurtera erabiliko lukete idazterako orduan, nahiz
eta dagoeneko euskara batuaren bideak hartuak dituzten. Idazle berrien artean,
berriz, honako hauek aipatu zituen: Jean Louis Davant eta Txomin Peillen
zuberotarrak, nafarroa behereko Itxaro Borda, Jon Casenave heletarra, Antton
Luku garaztarra, Mattin Irigoien antzerki idazlea, Aurelia Arkotxa eta Mailuix
Legorburu hendaiarrak eta Mayi Pelot biarriztarra. Bigarren taldeko idazleak
hauek, modernotasunari eta hegoaldeko idazleei lotuagoak egongo lirateke.
Hitzaldiaren bukaeran, Manex Erdozaintzi-Etxart
izan zuen hizpide Etxezaharretak, izan ere, idazlea hil zela 15 urte beteko
dira aurten, eta egunotan izango da ekintza berezirik horren inguruan. Otsailaren
26an Donapaleun eta 28an Biarritzeko Koliseoan, Hazparneko Bordaxuri antzerki
taldeak "Hinki-Hanka" izeneko poesia errezitaldia eskainiko du
Manex Erdozaintzi-Etxarten testuak erabiliz. Ikuskizun hori Txomin Hegi
antzerkilariak zuzendu du.
Manex Erdozaintzi-Etxart Ibarlan, Nafarroa Behean, sortu eta bertako literaturan
garrantzia handiko gizona izan zen. Manex frantsizkotarra izan zen, eta
bere biziaren zati handi bat Donapaleun eman zuen mugimendu euskaltzalea
bultzatzen. Horrez gain, "Hinki Hanka" poema liburua eta "Gauaren
atzekaldean" eleberri laburra idatzi zituen. Erdozaintzi-Etxart 1984an
hil zen, 50 urte zituela. Bere heriotzaren 10. urteurrenean, bestalde, Elkar
argitaletxeak "Hinki Hanka" poema liburua berrargitaratu zuen
eta ondoren, "Manex Gogoan" izeneko bilduma. Liburu horretan,
hitz hauekin goraipatzen zuten Manex: "Fraile frantsizkotar jakintsua,
euskaltzalea, Donapaleuko lehen Gau Eskolaren sortarazlea, euskara batuaren
lehendabiziko urratsen eremailea, irakaslea, talde animatzailea, abertzale
laguntzailea, nafartar sutsua". |
Luzien
Etxezaharreta: "En el siglo XX ha habido cambios en la literatura del
País Vasco continental" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
El pasado viernes,
Luzien Etxezaharreta, periodista y coordinador de la revista literaria Maiatz,
se acercó a Vitoria para hablarnos en torno a la literatura del País
Vasco continental. El periodista apuntó, que durante el siglo XX
la literatura de dicha región ha sido testigo de cambios. Muchos
de los escritores del País Vasco continental de principios de siglo
eran sacerdotes; ahora, sin embargo, la mayoría son profesores y
periodistas, y al mismo tiempo se evidencia la creciente participación
de las mujeres. Manifestaba Etxezaharreta que este fenómeno ha provocado
un cambio temático a la hora de escribir, y subrayó que cuando
a finales del siglo XIX muchos literatos redactaban sobre el mundo del caserío
y temas moralistas, hoy ese aspecto ha conocido una transformación.
Etxezaharreta dividió los escritores del País Vasco continental
en dos grupos, tradicionales y nuevos, aunque confesó que no es fácil
hacer tal distinción. Dentro del primer grupo nombró, entre
otros, al poeta de San Juan de Luz Xabier Diharce "Iratzeder",
Jamattitt Dirassar de Hazparren, Maijan Minaberri de Ustáriz, Emile
Larre de Baigorri y a Junes Casenave, el escritor suletino de pastorales
y cuentos. Todos estos autores utilizarían el navarro-labortano a
la hora de ponerse a escribir, aunque ya han tomado el camino del euskara
unificado. Entre los nuevos escritores, citó a Jean Luis Davant y
Txomin Peillen, ambos de Zuberoa, Itxaro Borda, de Baja Navarra, Jon Casenave,
Antton Luku, de San Juan de Pie de Puerto, al autor teatral Mattin Irigoien,
Aurelia Arkotxa y Mailuix Legorburu, de San Juan de Luz, y a Mayi Pelot,
de Biarritz. Este segundo grupo estaría más próximo
de la modernidad y de los escritores del País Vasco peninsular.
En la última parte de su intervención, Etxezaharreta hizo
especial mención a Manex Erdozaintzi-Etxart, puesto que este año
se cumple el 15º aniversario de su fallecimiento, y estos días
tendrá lugar un acto en su memoria. El grupo teatral Bordaxuri, de
Hazparne, ofrecerá un recital de poesía llamado "Hinki-Hanka",
con textos de Manex Erdozaintzi-Etxart, bajo la dirección del actor
Txomin Hegi. Serán el 26 de febrero en Saint-Palais y el 28 en el
Coliseo de Biarritz
Manex Erdozaintzi-Etxart nació en el pueblo de Ibarla, en Baja
Navarra, y su figura fue muy importante para la literatura de esa región.
Manex, franciscano, dedicó gran parte de su vida a impulsar el movimiento
a favor del euskara, y es autor del libro de poemas "Hinki Hanka"
y de la breve novela "Gauaren atzekaldean". Erdozaintzi-Etxart
falleció en 1984, cuando contaba 50 años. En el décimo
aniversario de su muerte, la editorial Elkar reeditó el libro de
poemas "Hinki Hanka", y más tarde la colección titulada
"Manex Gogoan", en la cual era elogiado con estas palabras: "Sabio
fraile franciscano, vascófilo, impulsor de la primera Escuela Nocturna
de Saint-Palais, padre de los primeros pasos del euskara unificado, profesor,
animador de grupo, ayudante patriota, ferviente navarro".
Argazkia / Fotografía: Maria
Agirre |
|