Pedro
Etxeberria: "Gasteizko jauregien kasuan, oraindik ez dira ezagutzen
horietako batzuk eraiki zituzten arkitektuen izenak" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
Artearen atalari hasiera emanez, Pedro Etxeberriak
errenazimenduko arteari buruzko hitzaldia eskaini zuen Jakitezen. EHUko
irakasleak errenazimenduari buruz esandakoak garbi erakusten du XVI. mendea
esanguratsua izan zela Euskal Herrian. Etxeberriaren esanetan, Euskal Herrian
dauden eliza asko eta asko osorik edo hein handi batean XVI. mendean eraiki
zituzten.
Errenazimenduko arteari buruz mintzatzerakoan Etxeberriak esan zuen Euskal
Herrikoak badituela zeinu bereizgarri batzuk. Batetik, gure herrian hargintzak
eta zurgintzak zuten garrantzia eta Gaztela osoan izugarrizko prestigioa
zuten batez ere Euskal Herriko harginek baina baita zurginek ere. Adibidez,
Asteatu, Errexil, Albistur edo Gernikako harginek ospe handia zuten. Bigarrenik,
tradizioak pisu handia zuela-eta, forma berriak onartzea kosta egiten zen
nahiz eta behin sartuta luzaroan irauten zuten. Hirugarrenik, finantziazioa
kanpokoa izaten zen, hau da, kanpoan bizi eta lan egiten zuten euskaldun
ospetsuen ekimenez eta diruarekin jaso ziren XVI.eko eraikinak.
Errenazimendu garaian eraiki ziren hainbat
eliza eta jauregi aipatu zituen arren, Etxeberria irakasleak luzeago hitz
egin zuen bere ustez XVI. mendeko bi eraikin esanguratsuenak direnei buruz:
Oñatiko Unibertsitatea eta Escoriaza Esquivel jauregia, azken hori
Gasteizen.
Oñatiko Unibertsitatea Rodrigo Mercado de Zuazolaren ekimenez eraiki
zen oso urte gutxiren buruan, 1540rako eraikita zegoen. Euskal Herrian horrelako
eraikinik ez zegoela eta, kanpoko arkitekto batengana jo zuten unibertsitatea
eraikitzeko: Rodrigo Gil de Ontañón. Nahiz eta arkitektoa
kanpokoa izan, Etxeberriak esan zuen dorreek eta oin errektangularrak erakusten
dutela Oñatiko Unibertsitatean ere pisu handia duela tradizioak.
Nola ez aurrekaldea eta patioa ere aipatu zituen, azken hori Euskal Herriko
patio errenazentista bakarra da eta.
Escoriaza Esquivel jauregia, berriz, 1540an hasi ziren eraikitzen eta 1550rako
bukatuta zegoen. Jauregia Fernan Lopez de Escoriazaren eta honen emaztearen,
Victoria de Aranda y Esquivelen, nahiari jarraituz eraiki zen eta Etxeberriaren
ustez, eraikina oso garrantzitsua da hispainiar arkitekturan. Baina orain
dela gutxi jakin den daturik ere eskaini zuen irakasleak, izan ere, berriki
jakin denez, Luis de Vega arkitektu famatuak trazatu zuen jauregia. Aurkikuntza
hori, hala ere, Fernando Marías, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko
katedradunari dagokio eta honek lehenengo aldiz, Eusko Ikaskuntzak joan
den apirilean egin zituen arteari buruzko ihardunaldietan eman zuen ezagutzera
arkitektuaren izena. Jauregi horri buruz ari garelarik esan, Luis de Vega
arkitektuak jauregia trazatu bazuen ere, Claudio de Arziniega izan zela
jauregiaren egile materiala. Gasteizko jauregien kasuan eta irakasleak esan
zuenez, oraindik ez dira ezagutzen horietako batzuk eraiki zituzten arkitektuen
izenak.
Hitzaldiaren amaieran Pedro Etxeberriak pinturari eskaini zion tartea, bere
iritziz, errenazimenduko pintura baztertuta egon da eta. Irakasleak Gasteizen
zeuden pintura tailerrak azpimarratu zituen, eta bat aipatzekotan Oñatiarren
tailerra aipatu behar.
Argazkia: Arantza Cuesta Ezeiza |
Pedro
Etxeberria: "Todavía no se conocen los nombres de los arquitectos
que construyeron algunos palacios de Vitoria-Gasteiz" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
El curso
Jakitez dio inicio a la parte dedicada al Arte con la conferencia que Pedro
Etxeberria ofreció en torno al arte del Renacimiento. Su exposición
mostró que el siglo XVI fue muy significativo en el País
Vasco, y que
muchas de sus iglesias fueron construídas en su totalidad o en parte
durante dicho siglo.
-
- Etxeberria explicó que el arte renacentista del País
Vasco tiene unos rasgos propios. En primer lugar, la importancia que la
cantería y la carpintería revestían en nuestro país,
así como el enorme prestigo que los canteros vascos tenían
en toda Castilla, aunque también los carpinteros. Sirva de ejemplo
la gran fama de los canteros de Asteasu, Régil, Albistur o Guernica.
En segundo lugar, teniendo en cuenta el peso que tenía la tradición,
no resultaba fácil aceptar las nuevas formas, aunque una vez introducidas
permanecían mucho tiempo. Y, por último, la financiación
solía ser externa, de modo que las construcciones del siglo XVI
se erigían por iniciativa y financiación de los vascos destacados
que residían y trabajaban en el extranjero.
Etxeberria citó varias templos y palacios construídos durante
el
Renacimiento, pero se dedicó más tiempo a dos de las construcciones
del siglo XVI que a su parecer son más significativas: la Universidad
de Oñati y el palacio Escoriaza Esquivel de Vitoria-Gasteiz.
La Universidad de Oñati se edifició por iniciativa de Rodrigo
Mercado de Zuazola y en poco tiempo, pues ya para 1540 estaba en pie. Dado
que en el País Vasco no había ningún edificio de este
tipo, al construir la universidad acudieron donde un arquitecto de fuera:
Rodrigo Gil de Ontañón, aunque
Etxeberria observó que las torres y el plano rectangular manifiestan
que también en la Universidad de Oñati la tradición
tuvo un gran peso. Se refirió igualmente a la fachada y al patio,
ya que este último es el único patio renacentista del País
Vasco.
La construcción del palacio Escoriaza Esquivel, iniciada en 1540
y finalizada en 1550, se debe al deseo de Fernán López de
Escoriaza y al de su mujer, Victoria de Aranda y Esquivel, y según
Etxeberria el edificio es muy importante en la arquitectura hispana. El
profesor ofreció asimismo datos recientes, puesto que recientemente
se acaba de descubrir que el palacio fue trazado por el conocido arquitecto
Luis de Vega. El hallazgo se
le debe a Fernando Marías, catedrático de la Universidad Autónoma
de Madrid, quien dio a conocer el nombre del arquitecto en las jornadas
de arte que Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos celebró
el pasado abril. Sobre dicho palacio ha de decirse que, a pesar de haber
sido trazado
por el arquitecto Luis de Vega, la autoría material se debe a Claudio
de Arziniega.
- En el caso de los palacios de Vitoria-Gasteiz, hay todavía algunos
casos en los que no se conocen los nombres de los arquitectos. En la última
parte de la conferencia, Pedro Etxeberria se refirió a la pintura
renacentista, ya que opina que este ámbito ha estado bastante discriminado.
El profesor subrayó los talleres de pintura de Vitoria-Gasteiz e
hizo mención especial al Taller de los Oñate.
Argazkia: Arantza
Cuesta Ezeiza |
|