Carmen
Gomez: " Inork ez du beregain hartu Interneten argitaratzen dena gordetzeko
ardura" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
Ugariak
dira teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak, eta Carmen Gomez teknologia hauek liburutegiei zein
abantail ekartzen dien azaltzeaz arduratu zen Jakitez ikastaroan. Sancho
el Sabio Fundazioko zuzendari teknikoa, informatizazioak, digitalizazioak
eta Internetek ekarri dituzten abantailez mintzatu zen bereziki.
Carmen Gomezek esan zuenez, zaila da Euskal Autonomi Erkidegoan informatizazioari
ekin ez dion zentrorik aurkitzea baina lan hori 80. hamarkadaren bukaeran
hasi zutenez, orain arte informatizatutako datu kopurua txikia dela gaineratu
zuen. Bestalde, informatizazioa nola egin finkatu beharko zukeen erakunde
bat ez egoteak eta Euskadiko egitura bibliotekarioak berak, EAEko informatizazioa
oztopatu dutela iritzi zion.
Bere hitzetan, liburutegietan dagoen materialea gizartearen esku modu errezean
jartzeko balio behar du informatizazioak. Liburutegietan informatizatuta
aurki daitekeen materialaren artean liburuak, egunkariak eta aldizkariak
aipatu zituen. Horrez gain, liburutegien elkarlanaz, adibidez Koldo Mitxelena
eta Sancho el Sabiori esker, Euskal Herriko aldizkari historiko garrantzitsuenak
informatizatu direla gogoratu zuen.
Informatizazioa azaldu ostean Interneti heldu zion Sancho el Sabio Fundazioko
zuzendari teknikoak, eta komunikazio era honek ekarri duen iraultzaz ohartarazi
zuen. Izan ere, gaur egun etxetik mugitu gabe kontsulta daiteke liburutegi
batean zer dagoen, eta liburutegiek ere Interneten bidez erosten dituzte
liburu berriak. Hala ere, honek ez du esan nahi liburutegiak desagertuko
direnik, bere iritziz, inoiz baino gehiago telekomunikazioetan adituak diren
profesionalak behar dira liburutegietan eta baita erabiltzaileak birziklatzea.
Bukatzeko digitalizazioaz mintzatu zen Carmen Gomez, eta honek ere onura
ugari ekarri dituela aipatu zuen. Irudiak digitalizatzea oso prozesu azkarra
izateaz gain, kalitate handikoa ere bada eta toki gutxi okupatzen du. Baina
digitalizazioak batez ere dokumentu zaharren kontserbazioan laguntzen du,
zeren behin digitalizatuta dokumentua gordeta geratzen da eta erabili arren
ez da kaltetzen. Hala ere, informazio digitala dela eta Carmen Gomezek ohartarazi
zuen informazio digitala gordetzeko dauden euskarrien irunkortasuna arazo
izan daitekeela aurrera begira. Izan ere, urtetik urtera euskarriak aldatu
egiten dira, adibidez, hasiera batean berak lan egiten duen fundazioan WORM
5.25 diskotan gordetzen zuten digitalizatutako informazioa, gero CD-ROMetan
eta gaur egun DVDak azaldu dira, dentsitate handiko CDak.
Hitzaldiaren bukaeran beste arazo bat jarri zuen mahaingainean Carmen Gomezek:
ea nork hartuko duen beregain Interneten argitaratzen ari dena gordetzeko
ardura. Bere esanetan, hainbat dira sarean argitaratzen diren aldizkariak
eta askok Euskal Herriarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte, baina oraingoz
inork ez du hor agertzen dena gordetzeko ardurarik beregain hartu. |
Carmen
Gómez: "Nadie se ha hecho cargo de guardar todo lo publicado
en Internet" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
Las nuevas tecnologías
presentan una diversidad de oportunidades, y Carmen Gómez se encargó
en el curso Jakitez de exponer el beneficio que aportan a las bibliotecas.
La directora técnica de la Fundación Sancho el Sabio se refirió
especialmente a las ventajas que han supuesto la informatización,
la digitalización e Internet.
Carmen Gómez afirmó que en la Comunidad Autónoma
Vasca es difícil dar con centros en los que no se haya iniciado la
informatización, pero, al haber empezado este proceso a finales de
los 80, el número de datos informatizados hasta el presente es pequeño.
Además comentaba que en la Comunidad Autónoma del País
Vasco hemos tenido un problema añadido a la hora de planificar la
informatización: la ausencia de una institución que fije el
modo en que se debería informatizar. Asimismo afirmaba que la estructura
bibliotecaria de Euskadi también ha obstaculizado la informatización
de la CAV, informatización que, en palabras de Gómez, ha de
servir para poner a disposición de la sociedad el material de las
bibliotecas, entre los cuales se encuentran libros, diarios y revistas.
Recordó, además, que gracias a la colaboraciónn de
las bibliotecas, como es el caso del Koldo Mitxelena y Sancho el Sabio,
se han informatizado las revistas históricas más importantes
del País Vasco.
Una vez habiendo disertado sobre la informatización, la directora
técnica de la Fundación Sancho el Sabio dio paso a Internet
y a la revolución que este tipo de comunicación ha traído
consigo. Y es que hoy en día el contenido de una biblioteca puede
consultarse sin tener que salir de casa, y aquéllas adquieren sus
nuevos libros a través de Internet. De todos modos, esto no significa
que las bibliotecas vayan a desaparecer; Gómez sostuvo que los profesionales
especializados en telecomunicaciones son hoy más necesarios que nunca,
así como el reciclaje de los usuarios.
Para finalizar, Carmen Gómez se refirió a la digitalización,
la cual también ha supuesto ventajas. La digitalización de
las imágenes es un proceso rápido y de gran calidad que además
ocupa poco espacio y permite, sobre todo, conservar los documentos antiguos,
puesto que una vez digitalizados éstos permanecen guardados y su
uso no los deteriora. No obstante, Carmen Gómez advirtió que
el problema puede devenir de la permanencia de los soportes para guardar
dicha información digital, ya que varían de año en
año. En la fundación en que presta sus servicios, por ejemplo,
guardaban la información digitalizada en discos WORM 5.25, luego
en CD-ROM y hoy día han aparecido los DVD, CDs de alta densidad.
Carmen Gómez planteó al término de su intervención
una cuestión más: quién se hará cargo de guardar
todo lo que se viene publicando en Internet. Comentaba que son varias las
revistas vascas que se publican en la red, pero que hasta el momento nadie
ha asumido la responsabilidad de guardar lo que se publica en ellas. |
|