Luis Castells:
"1876-1931 epealdian gertatutako aldaketek Euskal Herri plurala
ekarri zuten" *Traducción al español del original
en euskera |
María
Agirre |
XIX. mendearen erdialdetik aurrera aldaketa
garrantzitsuak gertatu ziren Europan zein Espainian, eta Luis
Castells EHUko katedraduna, masa gizartearen sorrera ekarri zuten
aldaketa horietaz mintzatu zen Jakitez ikastaroan. Nola ez, aldakuntzok
Euskal Herrian ere bizi izan ziren, eta Castells-ek horiek gogoratu
zituen 1876-1931 epealdian oinarrituz. Bere esanetan, arlo kulturalean,
politikoan zein ideologikoan plurala den Euskal Herria ekarri
zuten epe horretako aldaketek.
Orokorrean, urte horietan gertatuko aldaketak batez ere bigarren
iraultza industrialak eragindakoak izan ziren, baina aipatu beharrekoak
dira berrikuntza teknologikoek eta garraiobideen arloan trenbideak
izandako garrantzia. Horrez gain, populazioak eta migrazioak
nabarmen egin zuten gora eta behera, berriz, analfabetismoak.
Arlo politikoari dagokionez, ideologia berriek (sozialismoak
eta nazionalismoak) indarra hartu zuten eta mezu politikoak dagoeneko
nazio osora zuzentzen ziren.
Euskal Herrian kokatuz eta populazioaren
aldaketari dagokionez, probintzia bakoitzean desberdina izan
zela esan beharra dago. Bizkaian, esaterako, nabarmen egin zuen
gora eta baita ere Gipuzkoan, baina Araban eta Nafarroan hazkundea
txikia izan zen. Era berean jaiotza eta heriotza tasek behera
egin zuen, eta era horretan, ordura arte indarrean izandako eredu
demografikoa zaharkituta geratu zen. Urbanizazio prozesua ere
ezin da aipatu gabe utzi, hirien zabalkundea eta hiri berrien
jaiotza ekarri zuen eta. Era horretan, berrikuntza teknologikoak
eta eredu kultural berriak zabaltzeko toki egokiak bihurtu ziren
hiriak. Hala ere esan beharra dago fenomeno hau Euskal Herrian
nahiko berandu gertatu zela, XIX. mendearen bukaeran alegia,
eta berriz ere Bizkaian eta Gipuzkoan izan zuen garrantzia.
Hori guztiarekin jendearen bizimodua eta pentsatzeko era aldatu
egin zen eta burgesiaren artean garrantzia hartu zuen ekonomi
arloan garaipena lortzeak.
Gipuzkoa eta Bizkaian, adibidez, iharduera industrial, finantziero
eta merkatalei lotutako burgesak nagusitu ziren, eta era horretan,
produktuak ugaritu eta kontsumora zuzendutako gizartea indarra
hartuz joan zen. Kontsumo gizartea bultzatzen eta ohitura berriak
finkatzen asko lagundu zuena publizitatea izan zen, eta gainera,
zer eta zenbat kontsumitzeak pertsona hori talde sozial batekoa
edo bestekoa zen finkatzen zuen.
Bestalde, denborapasara zuzendutako ekintzek indarra hartu zuten
eta horrela, ikuskizun artistikoak eskaintzen zituzten aretoak
eta tabernak ugaritu egin ziren. Era berean, osasuntsu egoteak
eta itxura ona izateak garrantzia hartu zutenez, handitu egin
zen kirola egiten zutenen kopurua. Esan beharra dago hala ere,
jende guztia ez zela toki berdinetan nahasten. Hau da, klaseen
arteko desberdintasuna nabarmendu beharra zegoen eta hori ahalbidetzeko
eliteek neurri batzuk hartu zituzten; adibidez, Neguri auzoa
sortu zuten, Deustuko unibertsitatea antolatu zen, eta hainbat
klub pribatu ireki zituzten.
Bukatzeko eta arlo politikoari buruz hitz egiterakoan, Luis Castells-ek
epe horretan kokatu zuen nazionalismoa eta sozialismoa bezalako
ideologia berrien sorrera zeintzuei harrera ona egin zitzaien
Euskal Herrian. Horrekin batera antolakuntza era berriak jaio
ziren, helburua ahalik eta jende gehiagorengana iristea izanik.
Aldarrikapenak ere beste era batera hasi ziren zabaltzen: grebak,
manifestazioak eta mitinak egiten hasi ziren. Hitz batean esanda,
XIX. mendean zehar liberalismoaren tea karlismoaren arteko norgehiagoka
izan bazen, epe honetan ezkertiar eta eskuindarren artekoa izatera
pasa zen norgehiagoka hori. |
Luis
Castells: "Los cambios registrados en la etapa 1876-1931 trajeron
consigo un País Vasco plural" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
A partir de mediados del siglo
XIX tuvieron lugar tanto en Europa como en España importantes
cambios que trajeron consigo la creación de la sociedad
de masas, y a propósito de ellos se expresó en
el curso Jakitez el profesor Luis Castells, catedrático
de la UPV. También el País Vasco fue testigo de
estos cambios, y a éstos precisamente se refirió
Castells, basándose en el período 1876-1931, época
en que dieron paso a un País Vasco plural en lo cultural,
en lo político, y en lo ideológico.
Las transformaciones acaecidas durante esos años fueron
provocados, en gran medida, por la segunda revolución
industrial, pero ha de hacerse mención a los avances tecnológicos
y a la trascendencia del ferrocarril en el campo de los medios
de transporte. Además, tanto la población como
la migración aumentaron significativamente, mientras que
con el analfabetismo sucedía todo lo contrario. En cuanto
a la cuestión política, las nuevas ideologías
(socialismo y nacionalismo) se vieron reforzadas y los mensajes
políticos se extendían ya al conjunto de la nación.
En el País Vasco, y en el marco de los cambios que
sufrió la población, hay que comenzar por decir
que en cada una de las provincias fueron bien distintos. Así,
mientras Vizcaya, al igual que Guipúzcoa, conoció
un enorme incrementó, Álava y Navarra tuvieron
un incremento mínimo. Las tasas de nacimiento y defunción
disminuyeron, quedando así obsoleto el sistema demográfico
antiguo. Tampoco puede dejar de mencionarse el proceso de urbanización,
dado que propició la expansión de las ciudades
existentes y la creación de nuevas. De este modo, las
ciudades se conviertieron en un entorno ideal para la difusión
de los avances científicos y de los nuevos modelos culturales.
Sin embargo, no hay que olvidar que este fenómeno llegó
bastante tarde al País Vasco, a finales del siglo XIX,
y que una vez más revistió su mayor importancia
en Vizcaya y Guipúzcoa. Como consecuencia, el modo de
vida y el pensamiento de la gente cambiaron, cobrando gran relieve
entre la burguesía el triunfo económico. De este
modo, tanto en Guipúzcoa como en Vizcaya, predominaron
los burgueses vinculados a la actividad industrial, financiera
y mercantil, con lo cual aumentó la producción
y fue afianzándose una sociedad orientada al consumo.
Uno de los principales factores que ayudaron a impulsar la nueva
sociedad y a establecer las nuevas costumbres fue la publicidad.
El qué y cuánto se consumía, además,
era determinante a la hora de señalar a qué grupo
social pertenecía cada persona. Los pasatiempo cobraron
una especial significación, aumentando el número
de salas y bares que ofrecían espectáculos artísticos.
Dado que el mantenerse con buena salud y aspecto cobró
igualmente su importancia, el deporte se practicaba cada vez
más.
No obstante, hay que señalar que no toda la gente pertenecía
a la misma esfera; es decir, había que hacerse notar la
diferencia de clases, y las élites se encargaron de tomar
medidas para ello, construyendo, por ejemplo, el barrio Neguri,
erigiendo la universidad de Deusto y abriendo varios clubs privados.
En cuanto al ámbito político, la aparición
de nuevas ideologías como el nacionalismo y el socialismo,
que Luis Castells dató de esa época, tuvieron una
buena acogida en el País Vasco. Junto a ellas aparecieron
nuevas formas de organización con el fin de llegar a toda
la gente posible. Las reivindicaciones comenzaron a darse a conocer
de un modo diferente, mediante huelgas, manifestaciones y mítines.
En una palabra, si a lo largo del siglo XIX la disputa la protagonizaron
el liberalismo y el carlismo, en este período la misma
pasó a ser de entre izquierdistas y derechistas. |
|