688 Zenbakia 2014-08-06 / 2014-09-03

Euskobooks

Aipamena. PostIndependentzia: #HanIzanikHonaGara

Egilea: Igor Calzada Argitaletxea: TransLoKal, 2014 Orrialde kopurua: 184 ISBN: 978-84-942752-2-7 Ezaugarriak: Eta gaur lurralde independiente bat izango bagina? Gaurtik independentziaren inguruko hurrengo eguna hausnartzen eta ekintzetan prestatzen hasiko bagina? Hori da, Igor Calzada Doktorearen ikerketen ondorioz sortutako kontzeptu berria: PostIndependentzia. Horretarako ezinbestekotzat jotzen du autoreak, beste lurraldeekin harremanak eta proiektuak aregotuz, munduan euskaldunok nahi dugun lekua, ekintza estrategiko bateratuen bidez jorratzen hastea. Europan aldaketa nabariak ematen ari dira lurraldegintzaren erabakitze-eskubide eta independentziarako balizko aukerak irekiz. Honako liburuak, Euskal Herria, kanpotik, nazioartetik bistatu nahi izan du, bere aukera eta kontraesan errealak, modu eraikitzaile, eraldatzaile eta ekintzaile batean proposatuz. Igor Calzada Doktoreak, mundu akademikotik egiten duen ekarpen honek, ikerketa dibulgatibo-estrategiko bat bada ere; bokazio eraldatzaile eta ekintzailea du %100ean. PostIndependentzia liburuak, Action Research ikerketa teknika aplikatu du. Alegia, autoreak 2012tik garatzen darabilen 8 lurralderen konparaketa etnografikoa jasotzen du (http://www.cityregions.org): Euskal Herria, Katalunia, Eskozia, Islandia, Dublin, Portland, Oresund eta Liverpool/Manchester. Aipatutako nazioarteko zortzi lurralde hauek, erabakitze-eskubidearen edo lurraldetasun subjektibo bat dutelako aukeratuak izan dira, Euskal Herriarentzat ekarpen esanguratsuak jasoz. PostIndependentzia, hurrengo eguna da, baina baita aurretik behar dugun prozesu guztia eta kontsulta/erreferendumaren kudeaketa ere. Hauek denak, lurralde estrategia eta politiken alorreko gaiak dira eta gobernantza horrek ezinbestean nazioarteko ikuspegi konparatu baten beharra eskatzen du gaurtik jadanik.