Aipamena. Adimen eta garapen urritasuna duten pertsonei eragindako tratu txarren ikuspegi etikoa
Egileak: Hainbat Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 92 ISBN: 978-84-15759-09-6 Ezaugarriak: Tratu txar oro pertsonaren duintasunerako aintzatespen eta errespetu falta da, eta pertsona horren integritateari kaltea eragiten dio. Urritasuna duten pertsonen zaurgarritasun berezia kontuan izanik, eta orientabide nagusi gisa etikaren ikuspegia hartuz, pertsona horien gaitasunen garapena eta hiritar gisa aintzatestea bultzatuko duten kontzeptu komunen eta tresnen eraikuntzan aurrera egitea bilatzen dugu. Egoera asko tratu txar gisa argi eta garbi kontzeptualizatzen ez direnez, eta tratu txar hori modu anitzetan eta testuinguru desberdinetan adierazten denez, batzuetan zaila da hautematea eta prebenitzea. FEVAS-ek, Etorbizirekin-Berrikuntza Sozio-sanitariorako Euskal Fundazioarekin elkarlanean, bultzatutako elkarlan honek, tratu txarraren inguruko kontzeptualizazio orokorra, kasuen azterketa eta praxia hobetzera bideratutako aholkuak eskaintzen ditu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.