670 Zenbakia 2013-07-17 / 2013-07-31

Euskobooks

Aipamena. RIEV 58,1: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria

Egilea: Jon Arrieta Alberdi [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2013 Orrialde kopurua: 252 ISSN: 0212-7016 Ezaugarriak: Zenbaki honek bost saiakera biltzen ditu. Jon Arrietak Nafarroaren Konkista eta Inkorporazioari buruz dagoen bibliografiaren azterketa analitiko bat egiten du. Xabier Ezeizabarrenaren artikuluak konparaketa legal eta politikoa proposatzen du, euskal eskubide historiko eta Eskoziari itzulitako eskubideen artean. Maïté Lafourcadek Iparraldek Erregimen Zaharrean izan zuen autonomia administratiboaren inguruko lana idazten du. Jesus M. Valdalisok EAEn azken hogeitahamar urtetako ekonomia garatzeko erabilitako estrategiak, “euskal kasua”, besteak beste Havard Unibertsitatean ematen dena, aztertzen du. Azkenik, Jon Zabala-Vázquezek Bilboko tipografía (XVI eta XIX mendeetan), bibliografikoki edo historikoki landu dituzten lan nagusiak biltzen ditu. Hiru Notizia eta hainbat Iruzkin bibliografikoak osatzen dituzte alea. [+] Informazio gehiago