641 Zenbakia 2012-10-05 / 2012-10-12

Euskobooks

Aipamena. Ase Arte

Egileak: Igor Zalakain eta Aita Larramendi Ikastolako ikasleak Argitaratzaileak: Kmk 2012, Berria, 2012 Orrialde kopurua: 155 ISBN: 978-84-936037-8-6 Ezaugarriak: Ase Arte errezeta liburua Kilometroak 2012 eta Berria egunkariaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako publikazioa da. Bertan Igor Zalakain sukaldari andoaindarraren 70 errezeta baino gehiago biltzen dira. Errezeta bakoitza ilustrazio batez lagundurik aurkezten zaigu, eta horietan dago liburuaren berezitasuna, Andoaingo Aita Larramendi ikastolako ikasleek egindako artelanak baitira. Denetariko materialak erabili dituzte eskulanak egiteko. Txikienek, margoak, papera eta plastilina erabili dituzte platerak irudikatzeko. Helduagoek, berriz, buztina erabili dute jakiak egiteko. Baina, batez ere, irudimena jarri dute martxan. Errezetak, berriz, ahalik eta modu errazenean idatzirik daude, haurrek ere ongi ulertzeko.