638 Zenbakia 2012-09-14 / 2012-09-21

KOSMOpolita

“Argentinan euskaraz”, diaspora euskalduntzen, 22 urte baino askoz gehiago

DOMINGO, Verónica



Azken asteetan, ETB1-en bitartez, Euskal Diasporako euskaldun batzuk ikusteko aukera izan dezakegu: “ Amerikanuak ” dokumentalean eta “ Yes We Jai ” saioan, esate baterako. Lehenengoan, Elkon (Nevada, USA) bizi diren euskal etorkinen eta beraien senide batzuen testigantzak agertzen dira; bigarrenean Rocio Basterra argentinarra, Mateo Franzinoa estatubatuarra eta Sonia Kolazcek poloniarra, aurkerzle gisa, hirurak Diasporako euskaldunak, lehenengo biak — argentinarra eta amerikarra — euskaldunen ondorengoak, neskak euskal etxeetako euskara-eskoletan euskara ikasi zuen, mutilak etxean, eta poloniarrak unibertsitatean, irakurle programaren bitartez. Hiru kasu ezberdin, baina hirurak eredu aproposa erakusteko nola posiblea den Euskal Herritik kanpo euskalduntzea.

Euskarak Diasporarekin izandako lotura, betikoa dela esan daiteke; izan ere, Euskal Herritik kanpo bizitzera joan zirenek hizkuntza erama baitzuten.

2010ean “ Argentinan Euskaraz ” programak 20 urte bete zituen, urte berean Pedro Mari Ota ñ o bertsolariari, — Argentinako lehen euskara irakasleari — , omenaldia egin zioten bere herioatzaren 100. urtemuga zelako.

Pedro Mari Ota ñ o.

Arestian aipaturiko bi ekitaldi horiek, aitzakia izan ziren idazlan baten bitartez birpasatzeko nola euskaldundu zen Argentinako Euskal Diaspora, Pedro Mari Ota ñ oren lanetik hasita, “ Argentinan Euskaraz ” eta “ Euskara Munduan ” programen zehar, gaurko Unibertsitateetako Irakurle Programetara helduz.

Euskonews-en eskutik eskaintzen dizuedan idazlana, 2010ean argitaratu zuten “ Centro de Estudios Arturo Campion ” aldizkarian (Laprida, Argentina), “ Argentinan Euskaraz ” programaren 20. urteurrena zela eta. Dagozkion zuzenketak barne, gaur berriro, argia ikusten du artikulu honek, hamar ataletan zehar Euskara irakaskuntza egindako garapena Diaspora antolatuan (atalak hauexek dira: Hitzaurrea; Pedro Mari Ota ñ oren itzalean; Ota ñ oren garaitik “ Argentinan Euskaraz ” azaldu arte; Barnetegi ibiltariak, Hezinet, Boga eta Diaspora Plataformak; “ Argentinan Euskaraz ” zenbakietan; Argentinatik mundura, mundutik ziber-gunera: “ Argentinan Euskaraz ” adituen esanetan; Macachinetik mundura egindako urratsak, protagonisten ahotik; “ Irakurle programa ” munduko unibertsitateeta - Etxepare Euskal Institutua; Argentinako Diasporaren kideak, Euskal Herriko euskalgintzan; Amaiera).

“ Argentinan Euskaraz ” programa abiapuntu gisa harturik ibilbide luzea egin zuen euskarak Argentinako Diasporan, 1904 eta 1906 urte bitartean Pedro Mari Ota ñ ok egin zituen lehenengo urratsak, horren atzetik beste euskaldun asko aritu ziren euskara-eskoletan, 1944. urtean Euskaltzaleak sortu zuten, eta Argentinako hainbat euskal etxetan klaseak eman zituzten. Buenos Airesko EKIN argitaletxeak euskarazko liburu ugari argitaratu zituen; 1990ean Eusko Jaurlaritzak “ Argentinan Euskaraz ” deituriko programa martxan jarri zuen, horrek izandako arrakasta ikusita, 2000. urtean “ Euskara Munduan ” bihurtu zen, Argentinako ikas-prosezu eredua munduko hainbat lekutara bidaliz, adibidez Estatu Batuetara hasiera batean, eta beste herrialdeetara geroztik.

2001ean IKT-ak heldu ziren euskal etxeetara Eusko Jaularitzaren eskutik, eta horiekin batera: HEZINET — bakarka eta urrutiko moduan ikasteko programa — , BOGA eta interneteko plataformak.

2007tik honaino Kultura Saila eta Etxepare Euskal Institutua, HABErekin elkarlanean “ Euskara Munduan ” eta “ Irakurle Programa ” hedatzen aritu ziren Euskal Kultura eta Euskara munduko hainbat unibertsitatera heltzeko.

Idazlana amaitzeko, ezinbestekoa neukan Euskal Herriko euskalgintzan aritzen ziren Diasporako kideak aipatzea.

Hurrengo pdf artxiboan artikulu osoa irakurtzeko aukera izango duzue, zuen interesako delakoan, eskertzen dizuet emandako arretagatik.