599 Zenbakia 2011-11-04 / 2011-11-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ainhoa Garmendia

SOJO GUTIÉRREZ, Patricia



Legorretan 1974an jaiotako soprano gipuzkoarra.

Donostian pianoa eta akordeoia ikasi zuen, Kontserbatorioan. Aldi berean kantua ikasten hasi zen Donostiako Orfeoiaren eskolan. Gero, Madrileko Goi Mailako Kantu Eskolan ere ikasten jarraitu zuen eta handik Vienako Musika eta Interpretazio Eszenikoen Unibertsitatera jo zuen, bi urte eginez (1997–1998).

Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Logroñoko Kantu Lehiaketa Nazionalean hirugarren saria eta 1999an Gironako Jaume Aragall Nazioarteko Lehiaketan emakumezkoen bigarren saria.

2000. urtean Lucien Guerinel–en Les Yeux de l’Amour et du Hasard lanean parte hartu zuen eta 2001ean Jean–Pierre Drouet–en Vértigos opera lanaren estreinaldian ere esku hartu zuen.

Leipzigeko Operan egin zuen lan solista moduan 2001etik 2009ra bitartean, eta besteen artean, Le Nozze di Figaro, Fidelio, La Sonnambula edota Temistocle lanetan parte hartu zuen.

Munduko antzoki asko ezagutzen ditu gipuzkoarrak bere ibilbide profesionalean. Frantziako Tolosako Capitolio Antzokia, Maseillako Opera, Bartzelonako Gran Teatro del Liceun, Madrilgo Erret–Antzokian, Londreseko Royal Albert Hall auditoriuma...

Eta zuzenean entzuteaz gainera, diskoetan ere geratu da jasota Ainhoa Garmendiaren ahots eta talentua. Besteen artean, Mozart: Così fan tutte (2006), Gluck: Orphée et Eurydice (2008), Martin i Soler: L’arbore di Diana (2010), edota Bihotzeko Amalur (2010).

‹‹Ainhoa Garmendia, Auñamendi Eusko Entziklopedian››