585 Zenbakia 2011-07-01 / 2011-07-08

Euskonews Gaztea

Gaiak: Eko-udalekuak, uda ezberdin bat

KUTXA EKOGUNEA



Gazte Ekoliderrek antolatu dute, lehen aldiz, udaleku hau. Egonaldi honetan gazteen autonomia, kreatibitatea eta kritika ahalmena sustatu nahi ditugu. Antolatzaileen esanetan “gazte euskaldunen burmuinak piztu nahi ditu Zestoako Eko–udalekuak. Egonaldi honek gazteen autonomia, sormena eta kritika–ahalmena sustatuko ditu: Jolasa, gozamena eta jasangarritasuna izango ditu oinarri; eta elikadura, naturarekiko harremana, ezagutza pertsonala, kontsumoa eta ekintza ludikoak uztartuko ditu”.

Kontsumo jasangarria eta naturarekiko errespetua landu nahi duten 15–17 urteko gazteei dago zuzenduta eta aukera paregabea daukate uda honetan bizi–esperientzia paregabea izateko. Zestoako Sastrain aterpetxea, topaleku

Baserri Eskola eta Aterpea da, Naturaz gozatu eta ikasteko zentroa. Zestoan kokaturik dago, Gipuzkoan, Ekaingo aztarnategi miresgarriaren ondoan, izen bera duen bailaran, Sastarrain.

Jolasa eta dibertsioa oinarri harturik, bost ardatz nagusiren barnean dauden ekintzak burutuko dira:

• ELIKADURA: ogia egiten ikasi eta garai desberdinetako fruitu eta barazkiak bereizten. • NATURAREKIKO HARREMANA: gure ingurunea interpretatu eta ulertu. • EZAGUTZA PERTSONALA: meditazioa, dantza eta masaje tailerrak, isiltasuna entzuten ikasi, etb. • KONTSUMOA: berrerabilpena, birziklapena, konposta • EKINTZA LUDIKOAK

40 lagunentzat dago lekua eta mantenu osoa barne izanda 220 euro balio ditu. Abuztuaren 12tik 22ra, hamar egun ahaztezin pasako dituzte gazteek. Uztailaren 4ra arte dute interesatuek izenemateko aukera, animatu!

Informazio gehiago: Eko–udalekuen webgunean