565 Zenbakia 2011-02-04 / 2011-02-11

Efemerideak

Efemeridea. Bingen Ametzaga Aresti 1969ko otsailaren 4an zendu zen Venezuelan



Bingen Ametzaga Aresti.

Euskal idazle eta itzultzaile bizkaitarra (Algorta, 1901 - Caracas, 1969). Caracas eta Montevideoko Unibertsitateetan zuzenbide-irakaslea izan zen. Euskal adizkarietan ipuin, narrazio eta saiakerak argitaratu zituen eta itzulpengintzan nabarmendu zen: Wilde-ren Reading Baitegiko leloa; Shakespeare-ren Hamlet eta Danemark’eko Erregegaya; Goethe-ren Lur-Miña; Plinioren Plini gaztearen idazkiak; Eskiloren Prometeu burdinetan; Zizeronen Adiskidetasuna; Deskartesen Metodoaren diskurtsoa eta Juan Ramón Jiménez-en Platero ta biok (1952-1968) itzuli ditu. Euzko Jaurlaritzako Hezkuntzako ministro izan zen (1936). Gerra Zibilaren garaian Frantzia, Ingalaterra, Argentina eta Caracasera erbesteratu zen. Euskaltzain urgazlea da.