Paratzailea: Sebastian Gartzia Trujillo Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2008 Orrialde kopurua: 190 ISBN: 978-84-95438-41-6 Ezaugarriak: Sebastian Gartzia Trujilloren hitzetan: “Domingo Agirreren gutunak batzerakoan, iturri edo leku askotatik jaso ditut: Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekatik, Bizkaiko Diputazioaren artxibotik, Koldo Mitxelena Kulturunetik, aldizkari, egunkari zein liburu ugaritatik... Beste leku batzuetan ere ibili izan naiz, Derion Labayru bibliotekan edo Loiolako artxiboan, azken bi horietan ezer topatu ez dudan arren. Bildu ditudan Domingo Agirrek idatzitako gutunik gehienak lagunik minenena izan omen zitzaion Carmelo de Echegarayri bidali zizkion: Hermano mío del alma, Hermano queridísimo, Hermano verdadero. Gutun horiek Carmelo de Echegarayren iloba izan zen Joakin (edo Karmen) Gonzalez de Echegarayk utzi zizkion Euskaltzaindiari kopiak ateratzeko, 80ko hamarkadan edo. Jakingarria benetan, zeren Carmelo de Echegarayren paperik gehienak erre egin baitziren Gernikako bonbardaketan. Zelan salbatu ziren Domingo Aguirreren gutunak (gutun batzuk behinik behin)? Zer gertatu zen Francisco de Iturribarriaren eta Carmelo de Echegarayren arteko gu tunekin? Erre ote ziren? Domingo Aguirrek Azkueri bidalitako gutunak ere nahiko ugariak izan omen ziren. Agustin de Zubikarayk La Gran Enciclopedia Vascan argitaraturiko artikulu bati esker dugu gutun horien berri. Dena den, non daude Euskaltzaindian (Azkueren artxiboan) egon behar luketen eskuizkribu horiek? Bueltaka eta bueltaka ibili arren, artikulu horren kopiekin konformatu behar dugu, oraingoz bederen. Agertuko ahal dira noizbait!” Euskaltzaindiak sarean jarri du liburua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.