518 Zenbakia 2010-01-29 / 2010-02-05

Euskonews Gaztea

Gaiak: Pedro Usabiaga. (Argazkilaria): “Ezagun izateak ardura handia dauka”

ARIZETA, Beñat CRESPILLO, Ibon GALAN, Eduardo PEREZ, Luis

Donostiako Zurriola Ikastola



Kazetaritza ikasten hasi zinela irakurri dugu. Baina zerk eraman zintuen karrera hori utzi eta argazkigintza profesionalean hastea?

Momentu horretan, oso ezaguna den “Madrilgo Mobida” deituriko epoka zen, eta ez nuenez hori galdu nahi, garaiko pertsonei argazkiak ateratzen hasi nintzen. Argazkia: Maider Sillero Alfaro.

Zenbat urte daramazu argazkilari lanetan?

Hogeita zazpi urte daramatzat argazkilaritza munduan sartuta.

Argazkiak ateratzeko talentuarekin jaiotzen da edo ikasten joaten da?

Txikitatik zerbait eduki behar da argazkiak ondo ateratzeko, baina baita ere ikasten joaten zara urteak pasa ahala. Niri gurasoek oparitu zidaten lehen kamera, pixka bat zentratzeko, nahiko bihurria bainintzen.

Oso ikasle txarra nintzen, ez zitzaidan eskolako ezer interesatzen. Oso nota txarrak ateratzen nituen, eta ikusi zutenez zinea asko gustatzen zitzaidala eta asko erreparatzen niela argazkien egiteko moduari, kamera oparitzea pentsatu zutela, pixka bat txintxoago izateko. Nikon bat zen. Nire familiakoei atera nizkien nire lehen argazkiak eta ez zitzaizkidanez gaizki ateratzen, ideia ona zela konturatu ziren. Gainera nire familian ez zegoen inortxo mundu honetan sartuta.

Zer esan nahi du zuretzat argazkilaritzak?

Argazkilaritza, momentu bat hartzea da, baina ez beti momentu erreal bat. Bestetan errealitatea zehatz–mehatz hartzean datza, baina nik ez dut horrelako argazki asko ateratzen.

Nola iritsi zinen argazkilari famatu izatera?

Esan bezala, hasi nintzenean, mugimendu asko zegoen Madril aldean, eta hor argazkiek indar handia zeukaten. Gero Sharon Stone ezagutu nuen –oraindik famatua ez zenean– eta harremana eduki genuen. Sharon Stonek izena hartu zuenean (“Instinto b?sico” pelikularekin), argazki saio bat eman zidan, Madrilen pasatakoarengatik eskerrak emateko. Saioak arrakasta handia eduki zuen mundu osoan, momentu hartan ez zituelako argazki sesio asko ematen Sharon Stonek. Brad Pitt aktoreari eginiko argazkia. Argazkia: Pedro Usabiagak utzia.

Nola daramazu aldizkari famatuenek, zure lanak hala nola eskuratu nahi izatea?

Ondo eramaten da. Nire ustez, bakoitza bere lanagatik ezagutua izatea oso polita da, hori da alde ona. Baina badauka beste alde bat ere; ezagun izateak ardura handia dauka, geroz eta hobeto egin behar duzulako, gainera famatu bati argazkia aterako diozunean zerbait prestatu behar duzu, ezin zara estudiora ezer gabe iritsi.

Zein izan da inoiz jaso duzun onespen handiena?

Neretzat jendeak egiten dudana gustuko izatea da. Sari garrantzitsuak ere jaso ditut, baina hala ere, denbora asko ikusi gabe daramadan lagun batekin elkartu eta bere hiriko egunkarian nire argazki bat ikusi eta nitaz gogoratzea da, hori da garrantzitsuena. Gero sariei dagokienez, oso sari garrantzitsua lortu nuen “La Union” taldearen portadarekin.

Zergatik dira zure argazki gehienak txuri beltzean ?

Agian jendeak ezagutzen dituen argazki gehienak txuri beltzean dira; horrela artistikoago gelditzen delako egiten ditut. Baina nik ere argazki asko egiten ditut koloretan!

Zein famaturi egin zenizkion lehen argazkiak?

Victoria Beckhami.

Futbola edo zinea zure afizioen artean daude?

Zinea asko gustatzen zait, eta zinearekin zerikusia duten gauza asko egin ditut. Bueno, eta futbola... Nik txikitan futbola gorrotatzen nuen, ez zitzaidan batere gustatzen, baina futbolariei argazkiak ateratzen hasi nintzenean, kirola ere interesatzen hasi zitzaidan, eta orain futbol jarraitzailea naiz.

Baduzu musarik?

Asko gustatzen zait Eva Mendez, adibidez. Baina pertsona guztiak berdin tratatzen ditut, famatua izan edo ez izan berdin zait.

Famatuak al dira argazkiak ateratzeko eskatzen dizutenak?

Batzuetan. Adibidez, emazte eta semeekin argazkiak edukitzea gustatuko litzaiekeelako eskatzen didate, baina gehienetan aldizkari baten enkargua izan ohi da. Beraiek esaten didate elkarrizketa bat dutela eta argazkiak ateratzeko denbora dudala. David Villa futbolaria. Argazkia: Pedro Usabiagak utzia.

Liburuak ere egin dituzu...

Liburu bat prestatu dut futbolari desberdinen argazkiekin eta egindako beste argazki liburu bat, aktore–aktoresen gainekoa, guztiak neuk eginak. Bi lan hauek pertsonalagoak eta arruntasunetik ateratzen direnak, hau da, aldizkariekin lanak....

Famaturen baten anekdotarik baduzu?

Bai asko, baina batzuk ezin dira kontatu. Adibidez bat; Silvestre Stalonerekin gertatutakoa 1992 urtean. Golfoko Gerra garaia, ez zegoen Europara pelikula aurkeztea etorri nahi zuen aktorerik. Talde horretan Silvestre Stalone zegoen, bera nahiko harroa izanik, ez zuen etorri nahi. Bere pelikula aurkezteko (Rocky) Stockholm hiria aukeratu zuen, eta han bildu zituen argazkilari eta periodista guztiak.

Ni, kazetari batekin joan nintzen, eta ez zitzaion oso ongi erortzen aktorea, harroa zela uste baitzuen. Nik normalean, lehenik argazkiak ateratzen ditut eta gero kazetariak elkarrizketa egiten dio, baina egun horretan alderantziz egin genuen. Kazetariak Silvestre iraindu zuen, bizkartzainak etorri ziren gure bila eta saio hartatik bota gintuzten. Bueltako bidaian, nire lagunari esan nion hurrengoan nire modura egingo genuela, horrela gutxienez argazkiak edukiko genituzkeen eta

Zer genero da zure gustukoena? (Erretratuak, publizitatea...)

Erretratua da gehien gustatzen zaidana. Pertsona bat aurrean izatean berarekin zer egin pentsatzea da, nola enfokatu, zenbat argi jarri, koloretan egin... Baina aldi berean dagoen zailena da, ahalik eta errealistena izatea bilatu behar duzulako. Modeloei argazkiak ateratzea nahiko erraza da, beraien lanbidea delako, baina futbolari bati argazkiak ateratzeak lan gehiago darama.

Nola uste duzu aldatuko dela argazkigintza etorkizunean?

Dagoeneko argazkigintza asko aldatu da digitalizazioarekin. Halere, nik ez dut argazki analogikoak ateratzeari utzi nahi, nire ustez hori delako argazkilaritzaren xarma. Baina beste alde batetik, duela 20 urtetik hona asko aldatu da era digitalarekin, gauzak erraztu dira.

Gaur egun edozer gauza egin daiteke argazki kamera batekin. Adibidez, duela 15 urte, argazki bat atera eta aktoresak betzuloak bazituen, laborategi batera eraman behar ziren negatiboak, gizon batek negatiboak margotu eta betzuloak kentzeko. Baina orain photoshoparekin oso erraz eta oso azkar kentzen dira. Eta ez dakit nola aldatuko den argazkilaritza, baina espero dut ez galtzea kamera analogikoaren xarma. Baina halere, digitalarekin dena azkarragoa da eta momentu batean egin daiteke argazkia eta edonora bidali.

Beraz, Photoshopa erabiltzen duzu.

Bai noski, beti. Argi dago, aldizkarietan ateratzen diren pertsonai ederrenak ez direla benetan horrelakoak, denak daude programa horiekin “ukituak”. Argazkia sartu eta bertsio oso aldatu bat egin dezakezu, azaleko kolorea aldatu, begien kolorea, argalagoa jarri... Lehen esan bezala orain hori guztia egitea oso erraza da, denbora gutxian argazkia atera eta oso desberdina den beste bat eduki dezakezu programari esker.