515 Zenbakia 2010-01-08 / 2010-01-15

Euskobooks

Aipamena. Serafin Esnaola: Herrigintzaren erretratua

Egilea: Miguel Angel Elkoroberezibar Argitaratzailea: Miguel Angel Elkoroberezibar, 2009 Orrialde kopurua: 176 ISBN: 978-84-613-3333-2 Ezaugarriak: Don Serafinekin izandako berriketaldien ondoren eta zeukan dokumentazioa aztertu eta gero, bere benetako dimentsioaz jabetu naiz. Ibilbide luze bezain oparoa berea. Ez zen protagonismo bila zebilen horietakoa, klandestinitateak berarekin dakarren diskrezioari heldu zion uneoro. Bere izakerak ere hala agintzen zion. Beti bigarren planoan, umil, baina burua tente, adi ingurukoari, kalea bere lantoki, lagunen lagun, aurkariak ondo ulertuz, praktikoa, jenio bizikoa eta keinu gogorrekoa, baina era berean umoretsu eta sentibera, beti eragile eta sustatzaile. Liderra zen. Hizlari ona izan ez arren, bere hitz labur eta zuzenak eraginkorrak ziren oso, komunikatzaile aparta zen. Ez zen idazlea, baina dokumentu garrantzitsuak prestatu zituen eta bi liburu argitaratu. Gertakizunen agiria lortzea beharrezkoa zela iruditzen zitzaion eta horretarako milaka argazki eta dozenaka filme egin zituen. Autorea