Aipamena. Baionako exaugetatik: euskararen irakurketa matematikoa
Egilea: André Pées Argitaletxea: Maiatz Orrialde kopurua: 95 ISBN: 2-906241-64-4 Ezaugarriak: Hori! Zer liburua! Zer izenburua! Gaiari alergikoa baldin bazara, utz ezazu liburu hau. Ez da matematika liburu bat, ez eta gramatika liburu bat, joko bat baizik - nire ustez bederen -. Orduan, euskaldun kuriosa bazara, segi ezazu logikoaren haria euskal labirintoan. Lehen liburuki honetan, euskararen oinarriak lortuko dituzu: alfabetoa, deklinabidea, aditz-formula, ... Azkenean sar zaitez euskal famili-deituren errondan. Liburuan karakoilaren metodoa deitzen dudan metodo hau sinple sinplea da: lehenik ikus eta gero uler. Izan ere, erran zaharrak dioenez: “Zer ikusi, hura ikasi”. Eta “Zuk, zergatik ez?”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.