Euskonews Gaztea
Gaiak: Bigarrenez, EI Gazte! Saria
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailak Ei Gazte! lehiaketaren bigarren edizioa konbokatzen du. Hamazortzi eta hogeita hamar urte bitarteko gazteei zuzendua, 2009ko urriaren 19a da parte hartzeko azken eguna. Hiru kategoriatan banatuta, beste horrenbeste irabazle egongo dira, eta bakoitzak 1.000 euro eskuratuko ditu. Animatzen al zara? Helburuak
Aipatutako hiru kategoriak hauek dira: Dokumentalak eta Fikzio lanak; posterrak; komunikazioak. Hala, Dokumental, Fikzio-lan, Poster eta Komunikazioen gaiek erlazioaren bat izan behar dute XVII Kongresurako ezarri diren jardunbide edo dimentsioekin.
Hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, herri-ondarearen birbalorarizazioa, genero-sistema, gizarte-tentsioa, globalizazioa, justizia, elkartasuneko gizartea eta gizarte memoria. Saria
Dokumental eta Fikzio-lanen aurkezpena: 1000 euro Posterren aurkezpena: 1000 euro Komunikazioen aurkezpena: 1000 euro Parte-hartzaileak
Edizio guztietan sarian parte hartu nahiko duten eta Euskal Herrian edo Diaspora herrialdeetan bizi izango diren pertsonek parte har dezakete. Nolanahi ere, 18-30 urte bitarteko gazteek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketetan. Proiektuen aurkezpena
2009ko urriaren 19an amaituko da lanak onartzeko epea. Lanak posta ziurtatu bidez bidaliko dira, edo eskutik eskura emango ondoko helbidean:
Eusko Ikaskuntza- Sociedad de Estudios Vascos Gazteria Saila Miramar Jauregia, Miraconcha 48 20.007 Donostia Tel. 943 31 08 55
Lana gutun azal zuri batean entregatuko da, etiketan Ei Gazte! LEHIAKETA 1. Kategoria (Dokumentalak eta Fikzio-lanen aurkezpena), 2. Kategoria (Posterren aurkezpena) edo 3. Kategoria (Komunikazioen aurkezpena). ?Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila? azalduko duena eta ikurritz (edo izenorde) bat kanpoan idatzia izango duena, eta azal horretan sarturiko beste gutun azal itxi txikiago baten barnean lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, NANaren fotokopia eta telefonoa) jarriko dira, eta gutun azal horren kanpoaldean ikurritza (edo izenordea) idatziko da. Epaimahaia eta epaia
Eusko Ikaskuntzak izendaturiko epaimahaiak sariduna erabakiko du. Epaimahaiko ezein kidek ezin dezake lehiakide gisa parte hartu. Epaimahaiaren epaia 2009ko azaroaren 2an emango da jakitera.
Epaimahaiak saria jabegabe utzi edo beste lehiaketa baterako deia zabal dezake edo beste oinarri batzuk ezar ditzake, lan berriak horien arabera aurkeztu beharko direlarik. Jabetza intelektuala
Egileak bere lanari lotutako ustiapen-eskubideak lagatuko dizkio EI-SEVi, eta erakunde horrek onartu egiten ditu. Lana originala izango da. Lana intelektualaren lagapenak honako hauek hartuko ditu barne: erreprodukzio eskubideak (baita mailegua ere), hedapen publikoa eta eraldaketa (itzulpena barne).
Erreprodukzio-eskubidearen bidez, lan osoa edo atal bat edozein euskarri fisiko edo logikotan kopiatu eta digitalizatu ahal izango da, edota paperean nahiz edizio digitalean kaleratu. Hedapen publikoari dagokionez, komunikazio-sare orokorrez baliatzeko aukera egongo da, lana jendearen esku jartzeko.
Halaber, aukerako lanen edo lan guztien bildumak ere argitaratu ahal izango dira. Hala ere, eraldaketa eskubidearen lagapenak ez dio baimenik ematen EI-SEVi obraren edukiak aldatzeko edo bestelakotzeko. Ez sarituriko lanak itzultzea
Irabazlea argitara eman ondoko 30 egunetan jaso ahal izango dira. Oinarriak onartzea
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.